Solidotze

Artikulu hau materia likido-egoeratik solido-egoerara igarotzeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Izozte (argipena)».

Solidotzea edo zihatzea egoera likidotik solidora igarotzean datzan materiaren egoera aldaketa da. Horretarako, normalean tenperaturaren jaitsiera beharrezkoa da. Alderantzizko prozesua urtzea da.

Likidoa solido bihurtzeko muga solidotik likidora igarotzeko erabiltzen den berdina da, urtze-puntua. Puntu hau elementu bakoitzarentzat espezifikoa da. Ezagutzen diren likido guztiak izoztu ahal izateko tenperatura behar adina jaistearekin nahikoa da. Helio likidoa aldiz salbuespena da, berau solido bilakatu nahi bada presioa jaistea ezinbestekoa baita.

Solido gehienak kristalizazio bidez solidotzen dira. Likido bat urtze-puntura heltzen denean, tenperatura konstante mantenduko da aldi batez, likido guztia solido bihurtu arte. Kristalizazioan bi gertaera jazotzen dira, alde batetik nukleazioa eta bestetik kristalen hazkuntza. Nukleazioan molekulak modu ordenatu eta trinkoan taldekatzen hasten dira eta ondoren, nukleo hauen hazkuntza ematen da kristalak agertuz.

Orokorrean, substantzia bat solidotik likidora igarotzean bere bolumena txikitu egiten da. Hala ere uraren kasuan alderantziz gertatzen da.

Kanpo estekak


Artikulu hau zientziari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.