Space Invaders

1978ko bideo-jokoa

Space Invaders (japonieraz: スペースインベーダー Supēsu Inbēdā?, euskaraz: «Espazioko Inbaditzaileak») 1978an Tomohiro Nishikado japoniar bideo-joko diseinatzaileak sortutako arkade bat da. Jatorriz, Japonian Taito konpainiak merkaturatu zuen, AEBetan Midway Games konpainiak.

 Space Invaders
Jatorria
Sortzailea(k)Tomohiro Nishikado (en) Itzuli
Argitaratze-data1978
IzenburuaSupēsu Inbēdā
Jatorrizko herrialdeaJaponia
ArgitaletxeaTaito (en) Itzuli eta Midway Games (en) Itzuli
Ezaugarriak
Genero artistikoashoot 'em up (en) Itzuli
Joko-moduabakarka jokatzeko modua eta Jokalari anitzeko modua
EuskarriaNintendo 64, Game Boy Advance, Atari 2600, Atari 5200, ZX Spectrum, Microsoft Windows, DOS, Nintendo Entertainment System, Super Nintendo Entertainment System, MSX, PlayStation, Commodore 64, PlayStation Portable, Game Boy, Game Boy Color, SG-1000, iOS, arkade, Atari 8-bit family (en) Itzuli, handheld electronic game (en) Itzuli, dedicated console (en) Itzuli, erlojua, Kalkulagailu, WonderSwan (en) Itzuli, Pelican VG Pocket (en) Itzuli eta mobile game (en) Itzuli
Sarrera gailuaBotoia eta ukimen-pantaila
Irakur dezakeiOS
Egile-eskubideakcopyrightduna
Kokapena
BildumaNew Yorkeko Arte Modernoaren Museoa
Ekoizpena
DiseinatzaileaTomohiro Nishikado (en) Itzuli
GaratzaileaTaito (en) Itzuli
Historia
Nominazioak
Golden Joystick Awards − Ultimate Game of All Time (en) Itzuli
Golden Joystick Awards 2021 (en) Itzuli
spaceinvaders.net
IMDB: tt0294282 Edit the value on Wikidata

Shoot 'em up azpigeneroko lehenbiziko bideo-jokoetako bat izan zen, bai eta historia guztiko bideo-joko salduenetakoa ere.

Bideo-joko honetan, jokalariak pantailaren behealdean dagoen eta ezker-eskuin mugiarazi dezakeen kanoi bat kontrolatzen du, eta botoi batekin kanoiak tiroa jaurtitzen du. Pantailaren goialdetik Lurrera hurbilduz doazen estralurtarrak agertzen dira (txipiroiak, karramarroak eta olagarroak, bakoitza kolore batekoa). Jokalariak estralurtarrak tiro eginez akatu beharra dauzka, aldiz, estralurtarrak beheranzko norantzan gero eta azkarrago hurbilduko dira eta jokalariak haiek akatzen ez baldin baditu, estralurtarrak Lurrera iritsi eta jokoa amaitu egiten da.

Kanpo estekak