SuperHeavy

SuperHeavy rock supertalde bat da Mick Jagger, Joss Stone, Dave Stewart, Damian Marley, eta A. R. Rahmanek osatua. Stonek eta Stewartek Jaggerrekin jada kolaboratu zuten. Jaggerrek taldeari buruz esan zuenez, "Musika estilo desberdinen nahasketa bat egin nahi genuen... Estilo desberdinekin lan egiten ibili gara, baina beti banaka".[1] Jaggerrek SuperHeavyk musika estilo desberdinak erakustea nahi zuen, hala nola, reggae, balada eta Indiako musika.[2]

SuperHeavy
Datuak
JatorriaLos Angeles, California
Musika motaRock, reggae
Urteak2011 – gaur egun
Produkzioa
Diskoetxea(k)A&M Records
Taldekideak
Mick Jagger
Joss Stone
A. R. Rahman
Dave Stewart
Damian Marley
Informazio gehigarria
superheavy.com
Musicbrainz: 7c891f6b-1abd-4b35-bb48-b163bdbf9c0e Discogs: 2418975 Allmusic: mn0002764605 Edit the value on Wikidata

Historia

Hasierako urteak

"SuperHeavy" taldearen existentzia sekretua zen 2011ko maiatzera arte.[3] 2011ko maiatzaren 20an, Mick Jagger musikari ingelesak eta The Rolling Stones rock taldeko abeslariak taldearen sorreraren berri eman zuen.[4] Super Heavy Dave Stewarten idea izan zen.[5] St Ann's Bay, Jamaicako bere etxera ailegatzen ziren soinuek inspiratuta, Stewartek Mick Jagger konbentzitu zuen euren musika Indiako orkestren soinuarekin nahasteko.[6] Stewartek eta Mickek Indiako orkestrenganako gustua zuten; gainera, A. R. Rahman musikari indioa supertaldean sartu zen.[7]

2009. urtearen hasieran, Mick Jagger, A. R. Rahman, Dave Stewart, Joss Stone eta Damian Marleyk Los Angeleseko Jim Henson Studios estudioetan jardun zuten, "esanahia zuten abestiak idazten" saiatuz,[8] non 10 egunetan 29 abesti grabatu zituzten.[9]

SuperHeavy Marleyren erritmo sekzioko Shiah Coore baxu-jotzaile/idazlearekin eta Courtney Diedrick bateriarekin osotzen da, baita Stewarten aspaldiko kolaboratzaileare den Ann Marie Calhoun rock bibolinjolearekin.[10]

Debut albuma (2011)

Artikulu nagusia: «SuperHeavy (albuma)»

Taldea beraien izen bereko albuma grabatzen hasi zen 2009ko hasieran Jagger, Stewart, Stone, Marley eta Rahmanek Los Angeleseko estudio batean, "esanahia zuten abestiak idazten" saiatzen hasi zirenean. 35 mudika ordu inguru grabatu zituzten, jatorrian "ordu bat eta 10 minutu" irauten zuten abesti batzuekin.[11] Albuma Los Angeleseko Jim Henson Studios estudioetan entzun zuten 2011ko ekainaren 30ean. Proba horretan taldeak grabatutako zortzi abesti jo zituzten.[12] Beraien debut singleak, "Miracle Worker", uztailaren 6an kaleratua batez ere erantzun positiboa jaso zuen.[13][14] Mick Jaggerrek sanskritoz abesten du "Satyameva Jayate" (Egiak bakarrik garaitzen du) abestian, 2011ko abuztuaren 9an kaleratutako bigarren singlea. Rahmanek idatzia, abestian Dave Stewart, Joss Stone eta Damian Marley ere agertzen dira.[15]

Taldekideak

  • Mick Jagger
  • A. R. Rahman
  • Joss Stone
  • Damian Marley
  • Dave Stewart
  • Ann Marie Calhoun - Bibolina
  • Shiah Coore - Baxua
  • Courtney Diedrick - Bateria[10]

Diskografia

Albumak

Singleak

  • "Miracle Worker" (2011) (EB zerrenda postua: #195)[16]
  • "Satyameva Jayate" (2011)

Erreferentziak

Kanpo Loturak

Kanpo estekak