Suso de Toro

idazle espainiarra

Xesús Miguel Suso de Toro Santos (Santiago de Compostela, 1956ko urtarrilaren 10a) galiziar idazlea da. 2014ko Europako Parlamenturako hauteskundeetan Herriek Erabaki koaliziaren zerrendan parte hartu zuen. Xelís de Toro bere anaia ere idazlea da.

Suso de Toro

Bizitza
JaiotzaSantiago de Compostela1956ko urtarrilaren 10a (68 urte)
Herrialdea Galizia
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaSantiago de Compostelako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
galiziera
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta haur literatura idazlea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

IMDB: nm1324744 Twitter: SusodeToro1 Edit the value on Wikidata

Biografia

Maisu ikasketak egin zituen, baina lanbidea utzita literatura lanean hasi zen buru-belarri. Gaztelaniaz eta galizieraz idazten du. Kritikaren Sari Nazionala jaso zuen 1993an Tic-tac obrarengatik, eta Galiziako Kritikaren Saria ere lortu zuen. Artikuluak idazten ditu aldizkari eta egunkarietan. Nahiz eta hasieran zinemarako gidoi gisa pentsatua izan, Calzados Lola eleberriarekin Blanco Amor saria irabazi zuen 1998an. Eleberri aipagarriak ditu, orobat, Land Rover (1988) eta Ambulancia (1990). Ipuinak ere idatzi ditu, eta horietatik Polaroid (1986) izenekoa da aipagarriena. 1998an, esperimentazioaren bideetan barrena abiatuta, Círculo idatzi zuen. Obra lau zatitan banatua dago, bakoitza oinarrizko elementuetako batean inspiratua: ura, airea, lurra eta sua.

Lanak

Kazetaritza eta saiakerak:

  • Parado na tormenta (1996).
  • Eterno retorno (1996).
  • O pais da brétema (Unha viaxe no tempo pola cultura celta) (2000).
  • A carreira do salmón (2001).
  • Nunca mais Galiza á intemperie (2002).
  • Españois todos: As cartas sobre a mesa (2004).
  • Ten que doer: literatura e identidade (2004)
  • Outra idea de España: Mar de fondo (2005).
  • Madera de Zapatero (2005).
  • Outra Galiza (2008).
  • Andar tropezando (2010).
  • Sete palabras (2010).

Erreferentziak

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Suso de Toro