TKE Ligako 2022ko denboraldia

2022ko Eusko Label Liga
Getariako Arraun Elkartea
Getariako Arraun Elkarteak (irudian) lehen aldiz egin zuen arraun TKE Ligan 2022ko denboraldian.
Datu orokorrak
AntolatzaileaTraineru Kluben Elkartea
Partaideak12 talde
Estropadak20 estropada
Hasiera2022ko uztailaren 2a
Amaiera2022ko irailaren 18a
Palmaresa
TxapeldunaUrdaibai (218 p.)
TxapeldunordeaHondarribia (215 p.)
Ohorezko tx.Donostiarra (200 p.)
Orio (184 p.)
JaitsieraAres (51 p.)
2021
2023

TKE Ligako 2022ko denboraldia Eusko Label Ligaren hogeigarren denboraldia izan zen. Txapelketa uztailaren 2an hasi zen Bilbo hiriko uretan eta irailaren 18an bukatu zen Portugaleten; guztira, 20 estropada jokatu ziren[1]. Aurreko denboraldian Eusko Label Ligako garaikurra bigarren aldiz jarraian irabazi ostean, Itsasoko Ama Arraun Elkartea izan zen 2022an titulua defendatzen saiatu zen elkartea[2]; santurtziarrek, baina, ontzia osatzeko arazoak izan zituzten, neguan arraunlari ugarik taldea utzi baitzuen, eta denboraldiari ziurgabetasun handiarekin ekin zioten[3]. Lehian Getaria eta Kaiku elkartu zitzaizkion, 2021ean lehen mailan arraun egiteko txartela lortu zuten elkarteak[4].

Denboraldi honetako txapeldun nagusia Urdaibai izan zen[5]. TKE Ligaren historian zortzigarren aldia izan zen Bou Bizkaiako mutilek garaikurra irabazi zutena (azkenekoa 2018an izan zen); guztira, 218 puntu lortu zituzten eta 20 estropadetatik 7tan garaile izan ziren. Dena den, azken asteburura arte lehia estua izan zen txapeldunordearekin, Ama Guadalupekoa ontziarekin. Hain zuzen ere, Hondarribia Arraun Elkarteak denboraldiari nahi zuen bukaera eman ez zion arren, 215 puntu eta 7 bandera eskuratu zituen. Ohorezko txanda, bestalde, Donostiarrak eta Oriok osatu zuten[6]. Azkenik, banderei dagokienez, banaketa zabalagoa izan zen; Hondarribiak 7 bandera eraman zituen herrira, Urdaibaik 6, Donostiarrak 3, eta Oriok eta Ondarroak bana. Antiguako Amako arraunlariek etxean irabazitako bandera ondarrutarrek lehen mailan irabazi zuten bigarren bandera izan zen[5].

Bestetik, Ares arraun elkarteak agur esan behar izan zion TKE Ligari. Galiziarrak txapelketako kaskarrenak izan ziren: 18 estropadetatik 11etan bi ontzi motelenen artean izan ziren eta 51 puntu baino ez zituzten eskuratu. GT Ligara zuzenean jaisteko txartela, ondorioz, beraien esku gelditu zen; hori bai, TKE Ligaren historian 12. gelditu diren elkarteen artean puntu gehien eskuratu zituena izan zen. Isuntza Arraun Elkartea, aldiz, azkenaurrekoa izan zen 69 punturekin eta lekittarrek maila eusteko jaitsiera play-offa jokatu behar izan zuten. Kanporaketa horretan, baina, atzean utzi zituzten Bueu, San Pedro eta Pedreña ontziak eta, beraz, hurrengo urtean lehen mailan arituko dira Samertolameurekin batera[5].

Azkenik, CaixaBank Patroi Hoberenaren Saria Ander Etxegoien getariarrarentzat izan zen bigarren aldiz[7]. Podiuma Unax Eizagirrek eta Gorka Aranberrik osatu zuten.

Partaideak

Guztira, 12 elkartek hartu zuten parte hogeigarren denboraldian; horietatik 6 bizkaitarrak ziren, 4 gipuzkoarrak eta 2 galiziarrak[1]. Aurreko denboraldiarekin alderatuz gero, berritasuna Getaria eta Kaiku elkarteen parte hartzea izan zen, Tiránek eta Zarautzek utzitako postuak bete zituztenak[4].

KoloreaIzenaArraun ElkarteaTraineruaEntrenatzaileaUdalerria (Herrialdea)2021
AresClub de Remo AresSanta Olalla de Lubre José Manuel PeláezAres (Coruña)9.a
Cabo da CruzClub de Remo Cabo de CruzCabo da Cruz Gustavo VázquezBoiro (Coruña)8.a
DonostiarraKaiarriba Arraun ElkarteaTorrekua II Igor MakazagaDonostia (Gipuzkoa)4.a
GetariaGetariako Arraun ElkarteaEsperantza Ion LarrañagaGetaria (Gipuzkoa)1.a (KAE)
HondarribiaHondarribia Arraun ElkarteaAma Guadalupekoa Mikel OrbañanosHondarribia (Gipuzkoa)2.a
KaikuKaiku Arraunaren Kirol ElkarteaBizkaitaŕa Jose Luis KortaSestao (Bizkaia)2.a (KAE)
LekittarraIsuntza Arraun ElkarteaLekittarra Osertz AldayLekeitio (Bizkaia)10.a
OndarroaOndarroa Arraun ElkarteaAntiguako Ama Iñaki ErrastiOndarroa (Bizkaia)7.a
OrioOrio Arraunketa ElkarteaSan Nikolas Jon SalsamendiOrio (Gipuzkoa)3.a
SanturtziItsasoko Ama Arraun ElkarteaSotera Mikel PortularrumeSanturtzi (Bizkaia)1.a
UrdaibaiBermeo Urdaibai Arraun ElkarteaBou Bizkaia Iker ZabalaBermeo (Bizkaia)6.a
ZierbenaZierbena Arraun ElkarteaZierbena Jon ElortegiPortua, Zierbena (Bizkaia)5.a

Estropadak

Denboraldi honetan 20 estropada eta 18 bandera izan ziren jokoan[1].

Z.IzenaLekuaDataTxapelduna
1.Bilboko XIII. BanderaBilbo, Bizkaia2022ko uztailaren 2a
Orio
2.Fabrika XIV. BanderaDonostia, Gipuzkoa2022ko uztailaren 3a
Donostiarra
3.VI Bandeira Cidade da Coruña1Coruña, Coruña2022ko uztailaren 9a
Urdaibai
4.2022ko uztailaren 10a
Urdaibai
5.Orioko XXXII. Estropadak - Orio Kanpina X. BanderaOrio, Gipuzkoa2022ko uztailaren 16a
Hondarribia
6.Petronor XXXIX. BanderaZierbena, Bizkaia2022ko uztailaren 17a
Donostiarra
7.Sestaoko Udaleko XXI. BanderaSestao, Bizkaia2022ko uztailaren 23a
Hondarribia
8.Santurtziko XLIII. IkurriñaSanturtzi, Bizkaia2022ko uztailaren 24a
Hondarribia
9.Getxoko Estropaden XLIV. IkurriñaGetxo, Bizkaia2022ko uztailaren 30a
Donostiarra
10.El Correo XXXVII. Ikurriña-Kutxabank Sari NagusiaLekeitio, Bizkaia2022ko uztailaren 31
Hondarribia
11.Hondarribiko XXXV. Bandera-Mapfre Sari NagusiaHondarribia, Gipuzkoa2022ko abuztuaren 6a
Urdaibai
12.Getariako XIII. Estropada-500. Urteurrena SariaGetaria, Gipuzkoa2022ko abuztuaren 7a
Urdaibai
13.Ondarroako XXXVIII. BanderaOndarroa, Bizkaia2022ko abuztuaren 13a
Ondarroa
14.CaixaBank X. BanderaCastro Urdiales, Kantabria2022ko abuztuaren 14a
Hondarribia
15.Zarauzko XLV. Ikurriña2Zarautz, Gipuzkoa2022ko abuztuaren 20a
Urdaibai
16.2022ko abuztuaren 21a
Hondarribia
17.Concello de Aresko XV. BandeiraAres, Coruña2022ko abuztuaren 27a
Urdaibai
18.Concello de Boiroko XXXII. BandeiraBoiro, Coruña2022ko abuztuaren 28a
Hondarribia
19.Bermeo Hiriko XL. Ikurriña-BTWC Sari NagusiaBermeo, Bizkaia2022ko irailaren 17a
Hondarribia
20.LII. Sari Nagusia-El Corte Inglés XLVII. BanderaPortugalete, Bizkaia2022ko irailaren 18a
Urdaibai

1 Cidade da Coruña bandera bi jardunalditan jokatu zen; bietan bermeotarrak izan ziren azkarrenak eta zapia etxera eraman zutenak[8].
2 Zarauzko Ikurriña bi jardunalditan jokatu zen eta txapelduna Urdaibai izan zen. Nahiz eta bigarren egunean ontzi azkarrena Hondarribiarena izan, bi egunetako denborak gehituta bizkaitarrena izan zen traineru bizkorrena[9].

Sailkapena

EmaitzaArraun ElkarteaPuntuak1234567891011121314151617181920BanderakLorpena
1.Urdaibai2188101212109111110111212101112111211111262,3Txapelduna
2.Hondarribia2151011101012111212111211391211121112121173Txapeldunordea
3.Donostiarra200111291111121010121010106109109101083Ohorezko txanda
4.Orio1841291199109999811591091097101
5.Getaria12868873852689648766687-
6.Kaiku113471587777823824285559-
7.Zierbena11194468683544236871896-
8.Cabo da Cruz985511151647655113438765-
9.Ondarroa773135423545741256233--1
10.Santurtzi75732424461119873571---
11.Lekittarra69167265113767115424---Jaitsiera play-offa
12.Ares512263043282321721142---2023ko GT Liga

1 Kaikuk eta Cabo da Cruzek hiruna segundoko zigorra jaso zuten[10].
2 Cidade da Coruña bandera bi jardunalditan jokatu zen; bietan bermeotarrak izan ziren azkarrenak eta zapia etxera eraman zutenak[8].
3 Zarauzko Ikurriña bi jardunalditan jokatu zen eta txapelduna Urdaibai izan zen. Nahiz eta bigarren egunean ontzi azkarrena Hondarribiarena izan, bi egunetako denborak gehituta bizkaitarrena izan zen traineru bizkorrena[9].
4 Ares estropadatik kanporatua izan zen azken luzean Cabo da Cruzen traineruaren aurka jo ondoren[11].

Jaitsiera/Igoera play-offa

Jaitsiera/Igoera play-offean bost ontzik hartu zuten parte: TKE Ligako denboraldia 11. postuan amaitu zuen elkarteak, Lekittarrak; KAE Ligako bi traineru azkarrenek, San Pedrok eta Pedreñak; eta Galiziako Traineruen Ligako lehenengo bi traineruek, Samertolameuk eta Bueuk. Bostetik bik baino ez zuten lortuko 2023ko denboraldian parte hartzeko txartela[12].

KoloreaIzenaArraun ElkarteaTraineruaEntrenatzaileaUdalerria (Herrialdea)Emaitza
BueuClub de Mar BueuMaruxia José FerralBueu (Pontevedra)2.a (GTL)
LekittarraIsuntza Arraun ElkarteaLekittarra Osertz AldayLekeitio (Bizkaia)11.a
PedreñaSociedad Deportiva de Remo PedreñaLa Pedreñera Joseba FernándezPedreña, M. de Cudeyo (Kantabria)2.a (KAE)
SamertolameuSociedad Deportiva SamertolameuA Terca Daniel PérezMeira, Moaña (Pontevedra)1.a (GTL)
San PedroSanpedrotarra Arraun ElkarteaLibia Asier CarballedaSan Pedro, Pasaia (Gipuzkoa)1.a (KAE)
EmaitzaArraun ElkarteaPuntuak1. estrop.2. estrop.Lorpena
1Lekittarra9542023ko TKE Liga
2Samertolameu945
3Bueu6332023ko GT Liga
4San Pedro3212023ko KAE Liga
5Pedreña312

Patroi Hoberenaren saria

PostuaPatroiaArraun TaldeaPuntuak[1]
1 Ander EtxegoienOrio141
2 Unax EizagirreGetaria115
3 Gorka AranberriUrdaibai109
4 Felix DuarteCabo da Cruz102
5 Arkaitz DiazDonostiarra98

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak