Tammi Terrell

Tammi Terrell, jaiotza-izenaz Thomasina Winifred Montgomery, (Filadelfia, Ameriketako Estatu Batuak, 1945eko apirilaren 29a - Filadelfia, Ameriketako Estatu Batuak, 1970eko martxoaren 16a) estatubatuar abeslaria izan zen

Tammi Terrell, jaiotza-izenaz Thomasina Winifred Montgomery, (Filadelfia, Ameriketako Estatu Batuak, 1945eko apirilaren 29a - Filadelfia, Ameriketako Estatu Batuak, 1970eko martxoaren 16a) estatubatuar abeslaria izan zen. Marvin Gaye abeslariarekin duetoan abesteagatik ezaguna zen.

Tammi Terrell

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakThomasina Winifred Montgomery
JaiotzaFiladelfia1945eko apirilaren 29a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaFiladelfia1970eko martxoaren 16a (24 urte)
Hobiratze lekuaMount Lawn Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: garuneko minbizia
Hezkuntza
HeziketaPennsylvaniako Unibertsitatea
Germantown High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakabeslaria, kantugilea, musikaria eta estudioko musikaria
Izengoitia(k)Tammi Terrell
Genero artistikoasoula
Musika instrumentuaahotsa
DiskoetxeaScepter

IMDB: nm0855830 Spotify: 75jNCko3SnEMI5gwGqrbb8 iTunes: 274649 Musicbrainz: ce4582b6-aee7-4da1-b841-3c619d4fb5a5 Songkick: 269843 Discogs: 136220 Allmusic: mn0000164093 Find a Grave: 2151 Deezer: 110513 Edit the value on Wikidata

Biografia

Hamalau urte baino ez zituen talentu lehiaketetan nabarmentzen hasi zenean —ordurako Tammi izena bere eginda—, eta 16 baino ez, lehen kontratu diskografikoa sinatu zuenean. Luther Dixonek ekoitzi zion lehen single hura, If you See Bill, baina harenak ez bezala, James Brownen Try Me Records etxeak eman zion bultzada Terrellen bideari I Cried-ekin. Iluna da, baina, izen haren arrastoa kantariaren biografian: ekoizleaz gain, bikotekide ere izan zuen Brown, eta tratu txarren emaile; abusuak egotzi zizkion kantariak, aldi labur batez musikatik aldentzera behartu zutenak.[1]

Unibertsitatean eman zuen izena orduan, eta Jerry Butlerren alboan hasi zen agertokietara itzultzen —sasoi hartarako, buruko oinaze handiak pairatzen zituen Terrellek—. Urrats bat egin zuen bere bidean Motown diskoetxeak deitu zionean. Harekin grabatu zituen, bakarka, Come On And See Me, This Old Heart of Mine, eta beste. Baina bakarra ere ez zuen arrakasta zerrendetan sartzerik lortu. Detroiteko zigilu ospetsuak artista ezezagunak begiz jo eta horiek izar bihurtzen zituela esaten zen, hainbat kantarirekin ospe hori irabazia zuen, baina zalantza agertzen hasia zen Terrellen kasuarekin. Ezusteko burutapen batek uxatu zituen horiek: azken orduko bat tarteko, diskoetxeko arduradunek Marvin Gayerekin grabatzen jarri zutenenean —Gayek berak ere ez zeukan Terrellen talentuaren berri estudioan grabatu baino minutu gutxi lehenagora arte—. 1967. urtea zen, eta lehen elkarlan hura United diskoan jaso zuten, singletzat Ain't No Mountain High Enough kantua zekarrenean. Emaitza: herrialde osoko zerrendetan lehen postuetan sartu zen berehala, eta azken egunetara arte eutsi zioten konplizitate musikal bat ere utzi zuten agerian.[1]

Musika modernoaren historiako duorik garrantzitsuenetako bat izan ziren azkenerako Gaye eta Terrell. You'Are All I Need to Get By, Ain't Nothing Like The Real Thing, Your Precious Love... Kantu berri bakoitzarekin lortzen zuten kultur aktualitatearen jomugan egotea. Ordea, arrakastaren itzala nola, hala ari zen ezkutuan hazten Terrellen gaitza ere. Buruko min gero eta latzagoak zituen, harik eta behin, 1967ko urriaren 14an Hampden-Sydney Collegen, agertoki gainean zorabiatu egin zen arte, eta Gayeren besoetara erori. Mediku azterketak egiten hasi zen, eta orduan baieztatu zioten garuneko tumore bat zuela. Musikaren lehen lerrotik aldendu behar izan zuen, baina jarraitu zuen aldika lanean. You'are all I need album arrakastatsua grabatu zuen Gayerekin; diskoetxea, publikoari begira, Terrellen osasun egoera ezkutatzen saiatu zen bitartean. Elkarrekin egin zuten hirugarren eta azken estudioko lanean, Easy-n, zenbait kantutan Terrellen ordez Valerie Simpsonek —taldean aritzen zen konpositoreetako bat, Nikolas Ashfordekin batera— abestu zuelako zurrumurrua zabaldu zen, baina biek gezurtatu zuten. Zorigaitzez, albuma argitara atera zenean, Terrell aulki gurpildunean zegoen, eta osasuneko hainbat funtzio galduak zituen ordurako. Gayek, Motownekin sututa, zigiluaren kontra egin zuen gaixorik zegoen kantariaren ahotsetik probetxua ateratzen segitu nahi zutelakoan.[1]

Urte berean argitaratu zuen bakarkako lehen lana: Irresistible, 1965. eta 1968. urteen artean Motownentzat egindako grabazioekin osatu zuena. Baina apenas izan zuen oihartzunik. Edonola, ibilbide laburra baina aberatsa osatu zuen Terrellek, beti, arlo pertsonaleko kapitulu ilunen itzalpean. Brownekin bezala, ondorengo harremanetan ere tratu txarrak jasan zituen, eta bada idatzi duenik haren buruko minbizian eragin zuzena izan zuela horrek.[1]

Zortzi ebakuntza egin zizkioten tumorea erauzteko, baina alferrikakoak izan ziren. 1970eko martxoaren 16an hil zen 24 urte zituela.

Diskografia

Estudioko diskoak

UrteaDiskoaDisko etxea
1967The Early Show (Chuck Jacksonekin)Wand
United (Marvin Gayerekin)Tamla
1968You're All I Need (Marvin Gayerekin)
1969IrresistibleMotown
Easy (Marvin Gayerekin)Tamla

Erreferentziak