Telecinco

Telecinco Espainiako telebista kanal bat da. 1989ko martxoaren 10ean hasi zen transmisio probekin; eta 1990eko martxoaren 3an, bere transmisio ofizialekin. 1989an Felipe Gonzalezen gobernuak telebista liberalizatzea erabaki zuen, hiru lizentzia gehiago eskainita. Telecincoz gain, Antena 3ek irekian emititzeko beste baimen bat jaso zuen; eta Canal Plusek, kodifikatuta emititzekoa.

Telecinco
Datuak
Izen ofiziala
Conecta 5 Telecinco S. A.
Motatelebista kanala
HerrialdeaEspainia
Erabilitako hizkuntzagaztelania
Agintea
KudeatzaileaMediaset España
Egoitza nagusi
Legezko formasozietate anonimoa
JabeaMediaset España
Historia
Sorrera1990eko martxoaren 3a
Sortzailea
webgune ofiziala
Facebook: tele5 Twitter: telecincoes Edit the value on Wikidata

Katea Tele 5 izenarekin hasi zen emititzen, 1997ko otsailean gaur egungo izena hartu zuen arte.2009ko abenduaren 18an Telecincok eta Cuatrok bat egin zuten.

Telebista

LogotipoaDeskribapena

Telecinco: kate nagusia. Era guztietako ikus-entzuleentzakoa da. Reality showak, lehiaketak, entretenimendurako programak... eskaintzen dituzte.

Cuatro: bigarren kate garrantzitsuena. Nerabe eta gizonentzat pentsatua. Estatu Batuetako telesailak eta programak eskaintzen dituzte, besteak beste.

Factoría de Ficción: fikziorako eta nerabe entretenimendurako katea.

LaSiete: nerabeentzat pentsatutako katea. Telecinco eta Cuatro-ren onena ematen dute.

Boing: umeentzat pentsatutako katea. Telesailak, marrazki bizidunak eta filmak eskaintzen dituzte.

Divinity: emakumeentzat pentsatutako katea. Famatuak, joerak eta gizarte kronikak agertzen dira.

Energy: gizonentzat pentsatutako katea.

Nueve: emakumeentzat pentsatutako kate bat zen; programazioa emakume konbentzionalei zuzenduta zegoen.

Kanpo estekak

Artikulu hau telebistari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.