Telmo Aldaz

Telmo Aldaz de la Quadra-Salcedo (Iruñea, 1970) nafar abenturazale eta itsasgizona da. Itsaso nahiz lurrez burututako bidai ibilbide luzea du. Miguel de la Quadra-Salcedo abenturazalearen iloba ere bada[1]. Aita itsasgizona eta ama arkeologoa, bera Zuzenbidean lizentziatua da.[2][3] 2020ko abenduaren 27tik Elkarte Tradizionalista Karlistako lehendakaria da[4].

Telmo Aldaz

Elkarte Tradizionalista Karlistako presidentea

2020ko abenduaren 27a -
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakTelmo Aldaz de la Quadra-Salcedo
JaiotzaIruñea, 1970 (53/54 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Familia
AmaAna María de la Quadra-Salcedo y Gayarre
Familia
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Complutense Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakabenturazalea, marinela eta telebista aurkezlea
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Elkarte Tradizionalista Karlista

Ibilbidea

1992an Carlos Etaio Elizondon Etaio Kapitaina abenturazale nafarrarekin batera Kristobal Kolon esploratailearen La Niña ontziaren erreplika batean Ozeano Atlantikoa zeharkatu zuten. Itsas bidai honek eta beste batzuk eskarmentua eman eta itsasgizon bezala zaildu egin zuten.

1995an Yekuona indigenekin batera kanoa bat eraiki eta Orinoko ibaian zehar oihanetan barneratu zen. Yekuona herria Kristobak Kolon esploratzaileak bere bidaietan topatu zituen karibe herriaren ondorengo gisa jo izan ohi dira. Ondoren, Yekuonatar batzuekin batera kanoa baten arraun eginez Jamaika eta Dominikar Errepublika arteko itsas bidaia burutu zuen, tartean itsasoan desagertutzat jo izan zirelarik ere, baina azkenean neke askoren ondoren helburua lortu zuten.[3]

1997an Zaireko Gerraren erdian isolaturik zeuden nafar misiolariei laguntza eramatea bururatu eta bertaratu zen. Mobutu Sese Sekoren gudariekin batera Kongo ibaian barna bidai arriskutsua gauzatu zuen. Azkenean, txalupak lur jota amaitu zuen.[3]

2005an Juan Sebastian Elkano esploratzailearen Victoria ontziaren erreplika batean boluntario gisa itsasoratu eta hark egin zuen pare munduari bira eman zion. Panama eta Hawaii arteko ibilbidea bi hilabetetan zehar burutu zuen.

2006an Rumbo al Sur proiektuari ekin zion. Bertan Madrilgo Erkidegoko gazteek Afrikako errealitatea ezagutu zezaten Madril hiritik Dakar hirirako bidaia egin zuten, bide batez ibilbide osoan topatu zituzten giza laguntza proiektuak ezagutuz.

Roge Blasco kazetariak bere La Casa de la Palabra eta Levando Anclas irratsaioetan hainbat alditan elkarrizketatu izan du.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo loturak