Tolo Calafat

mendigoizale espainiarra

Bartolomé Calafat, Tolo Calafat bezala ezagunagoa, (Palma, Balear Uharteak, 1970ean - Annapurna, Nepal, 2010eko apirilaren 29an) alpinista balearra zen. Annapurna mendiaren jaitsieran hil zen, Juanito Oiarzabal euskal alpinistak zuzendutako expedizioan zihoala.

Tolo Calafat
Bizitza
JaiotzaPalma Mallorcakoa1970eko iraila
Herrialdea Espainia
HeriotzaAnnapurna2010eko apirilaren 29a (39 urte)
Heriotza moduaistripuzko heriotza
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmendigoizalea

Antza denez, Tolo Calafat, nekeak eta garuneko edemak jota zegoen (Juanito Oiarzabalen esanetan) eta ezin izan zen laugarren oinarrizko kanpamendura jaitsi. Juanito Oiarzabal eta Carlos Pauner mendizaleak, ordea, kanpalekura iritsi ziren. Hortaz, bakarrik geratu zen atari zabalean, 7.500 metro altueran, eta lo-zorroa, kortikoideak, ura eta janaria zeramatzan xerpa baten zain. Zoritxarrez, xerpak ezin izan zuen Tolo aurkitu.

Erreskate saiakerek porrot egin zuten, nahiz eta laugarren oinarrizko kanpalekuan zeuden Oh Eun-Sun mendizale korearrari eta bere lau xerpa bakoitzari 6000 €-ko ordaina eskaini zieten. Hauek, zailtasuna eta arriskua zela-eta erreskatea egiteari uko egin zioten.

Apirilaren 29ko goizean helikoptero bidezko erreskatea egiten saiatu behar ziren, baina azkenik bertan behera utzi zuten, aldez aurretik, egunsentia aldera, bere heriotzaren berri eman baitzuten.

Tolo Calafatek telekomunikazio teknikari eta alpinista bezala egiten zuen lan. Horrez gain, mendiko maratoi eta erresistentzia korrikalaria zen. Annapurnara igo aurretik, beste bi zortzimilako igo zituen (Cho Oyu eta Everest). Gainera, Acongagua, cordillera Blanca eta Alpeetako beste zenbait gailurretara igo da.

Himalayaren igoerari buruzko esperientziari buruzko "Cròniques de Khumbu" liburu eta bideoa argitaratu zuten, Joan Carles Palos kazetariak eta txangozaleak idatzia. Abentura horretan Tolo Quetglasi, Juan Antonio Olivieriri eta Tolo Calafati lagundu zien.

Zortzimilakoak

  1. Cho Oyu (8.201 m)
  2. Everest (8.848 m)
  3. Annapurna (8.091 m)