Tom Weiskopf

golf-jokalari estatubatuarra

Thomas Daniel Weiskopf (Massillon, Ohio, 1942ko azaroaren 9a - Big Sky, Montana, 2022ko abuztuaren 20a) estatubatuar golf jokalaria izan zen.

Tom Weiskopf
Bizitza
JaiotzaMassillon (Ohio)1942ko azaroaren 9a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaMontana2022ko abuztuaren 20a (79 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: pankreako minbizia
Hezkuntza
HeziketaOhio Estatuko Unibertsitatea
Benedictine High School (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakgolf-jokalaria

Ohioko Estatu Unibertsitatean ikasi zuen eta golf taldeko kide izan zen. 1964an hasi zuen bere kirol ibilbide profesionala, eta 1970eko hamarkadan lortu zituen arrakastarik handienak. Lehen txapelketa irabazi zuen 1968an eta guztira hamasei.

1973an Erresuma Batuko Golf Irekia irabazi zuen Royal Troon zelaian. Grand slameko bere txapelketa bakarra izan zen. 1973an eta 1975ean Ryder Cup txapelketa irabazi zuen Estatu Batuetako taldearekin.

Kirol profesionala erretiratu ondoren, golf zelaiak diseinatzen aritu zen.