Txekiera

ipar-mendebaldeko eslaviar hizkuntza

Txekiera[1][2] (čeština, český jazyk) Txekian hitz egiten den eslaviar taldeko hizkuntza ofiziala da. Hamabi milioi hiztun ditu eta latindar alfabetoaz idazten da. Hurbilen dituen hizkuntzak eslovakiera eta poloniera dira.

Txekiera
čeština — český jazyk
Datu orokorrak
Lurralde eremuaTxekiar Errepublika, eta gutxiengo baten hizkuntza gisa Alemania, Austria, Eslovakia eta AEBetan
Hiztunak12 milioi
Rankinga73. hizkuntza mintzatuena
OfizialtasunaTxekiar Errepublika, Europar Batasuna
EskualdeaErdialdeko Europa
AraugileaTxekieraren Institutua.
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
indoeuropar hizkuntzak
balto-eslaviar hizkuntzak
Eslaviar hizkuntzak
West Slavic (en) Itzuli
Czech–Slovak languages (en) Itzuli
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiasubjektu aditza objektua, hizkuntza azentuala, adjective-noun (en) Itzuli, azentua, hizkuntza fusionatzailea, hizkuntza sintetikoa, nominatibo-akusatibo hizkuntza eta pro-drop language (en) Itzuli
Denbora gramatikalakorainaldia, preterite (en) Itzuli, geroaldia eta pluperfect (en) Itzuli
Modu gramatikalakindikatiboa, baldintzazko modua eta agintera
Genero gramatikalakgenero maskulinoa, genero femeninoa, genero neutroa, masculine inanimate (en) Itzuli eta masculine animate (en) Itzuli
Kasu gramatikalaknominatiboa, genitiboa, datiboa, akusatiboa, bokatiboa, lokatiboa eta instrumentala
Alfabetoalatindar alfabetoa
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1cs
ISO 639-2ces cze
ISO 639-3ces
Ethnologueces
Glottologczec1258
Wikipediacs
ASCL3601
IETFcs

Historia

Txekierazko lehen idazlanak XIII. mendekoak dira. Jan Husek eta moraviar anaiek ortografia finkatu eta hizkuntza aberastu zuten. XVI. eta XVII. mendeetan, ordea, alemana nagusitu zitzaion. XVIII. mendean, nazio sentimenduaren eraginez, berpiztu egin zuen: Pragako unibertsitatean txekierazko hizkuntz eta literatur katedra bat sortu zen eta Dobrovskyk eta Jungmannek hizkuntza modernoaren gramatikaren eta hiztegiaren oinarriak jarri zituzten.

Oinarrizko hiztegia

  • jméno - izen.
  • žena - emakume.
  • muž - gizon.
  • pes - txakur.
  • strom - zuhaitz.
  • voda - ur.
  • déšť - euri.
  • řeka - erreka.
  • jezero - laku.
  • moře - itsaso.
  • slunce - eguzki.
  • měsíc - Ilargi.
  • bílý - zuri.
  • černý - beltz.
  • noc - gau.
  • den - egun.
  • teplý - epel, bero.
  • studený, chladný - hotz.
  • plný - beteta.
  • nový - berri.
  • starý - zahar.
  • dobrý - on.
  • špatný - txar.
  • pravý - eskuin.
  • levý - ezker.
  • blízký - hurbil.
  • daleký - urruti.

Literatura

Artikulu nagusia: «Txekierazko literatura»

Milan Kundera (1929-) txekierazko idazle ezagunen artean dugu, frantsesez ere idatzi duen arren. Jaroslav Seifertek (1901-1986) 1984an Literaturako Nobel Saria irabazi zuen.

Ikus, gainera

Erreferentziak

Hizkuntza honek bere Wikipedia du: Bisita ezazu.

Kanpo estekak