Txikipedia:Azala

Ongi etorri Txikipediara
Umeentzako euskarazko entziklopedia txiki eta askea
Gaur 2024ko apirilaren 18a, Osteguna da
eta 7.072 artikulu ditugu.
Jaitsi Txikipedia Aplikazioa >>>>>
Android

iOS
🔎  Gaiak

📷  Irudi nabarmendua
Hilabeteko argazkia

Hirugarren sektoreaz jakiteko, ikasi Otsorekin

📰  Artikulu nabarmendua
Ekonomiako hirugarren sektorea ondasun materialak ekoizten ez dituzten jarduerak biltzen dituena da. Lehen eta bigarren sektoreek ondasun materialak (lehengaiak eta produktu landuak edo erdi-landuak) ekoitzen dituzten bezala, hirugarren sektoreak zerbitzuak ematen ditu: merkataritza, turismoa, garraioa, elektrizitate, gas eta erregaien hornikuntza, hezkuntza eta osasungintza, besteak beste; horregatik, "zerbitzuen sektorea" ere deitzen zaio.

Hirugarren sektorearen garrantzi ekonomikoa nabarmen handitu da lehenengo eta bigarren sektoreen aldean, XX. mendearen bukaeratik aurrera. Esaterako, Australian, 2007an, enpresa guztien % 85 zerbitzuen sektorean zeuden. 2009an bederatzi milioi langile baino gehiago zeuden Australian zerbitzuen sektorean, eta hori lanpostu guztien % 86 zen. Indian, zerbitzuen sektoreko enpresak izugarri hazi dira, eta horiek Indiako BPGaren % 55 osatu zuten 2006-2007an.

Zer dira zerbitzuak?

Zerbitzuak ukitu ezin diren gauzak dira, enpresa batzuek biztanleei oro har edota beste enpresa batzuei eskaintzen dizkietenak, hala nola garraioa, turismoaren alorreko ekintzak, aholkularitza, irakaskuntza, osasun-arreta, esperientziak, edo aisialdia.



📰  Artikuluren bat egin nahi?

Ondoko artikulu hauek egin nahi?

🐺  Ikasi Otsorekin!
🙋  Laguntza behar duzu?
🎲  Ausazko hitza (bota dadoa)
hegazkin
airea baino astunagoa den aire-ibilgailua. Hego-itxurako azal finkoen bidez airean mantentzen da eta helize- edo erreakzio-motor bidez propultsatzen da

Itzulpenak lortu Elhuyarren

💡  Ba al dakizu?
Konparazio erabilgarri batzuk: