Bulgariako bandera.

Bulgaria Europako hego-ekialdean kokatuta dagoen herrialde bat da. Sofia da hiriburua eta herrialdeko hiririk handiena. Guztira, 7 milioi inguru biztanle ditu 2017ko datuen arabera.

Hizkuntza ofiziala bulgariera da, eslaviar hizkuntza bat, errusiaren eta serbieraren familia berekoa; bi hizkuntza horietan bezala, bulgarieran ere alfabeto zirilikoa erabiltzen da.

Bulgariaren kokapena.

Geografia

Honako hauekin ditu mugak: Iparraldean: ErrumaniarekinHegoaldean: Grezia eta TurkiarekinEkialdean: Itsaso BeltzarekinMendebaldean: Mazedoniako Errepublika eta SerbiarekinDanubio ibaitik hegoaldera dago, Errumaniarekiko mugan, eta Balkan mendietatik iparraldera. Bien artean, lautada bat du, nekazaritzarako oso emankorra, bai eta mendi txikiago batzuk ere. Hor bizi dira biztanle gehienak.

Klima

Herrialdearen zatirik handienak klima kontinentala dauka, uda bero eta lehorrekin (Itsaso Beltzetik hurbileko lurretan, batez ere) eta negu hotz eta gogorrekin. Tenperatura minimoak -10º eta -15º artean egon ohi dira, eta maximoak 30° inguru.

Ekonomia

Bulgariako ekonomiaren sektorerik indartsuenak meatzaritza (ikatza, burdina, kobrea, petroleoa eta gas naturala ekoizten dituzte) eta nekazaritza dira; lau biztanleetatik batek lan egiten du oraindik nekazaritzan edo arrantzan. Lehenagoko garaietan, tabako landarearen hazkuntza oso zabalduta zegoen eta tabako asko esportatzen zuten. industriak ere pisu handia du gaur egun, eta produktu kimikoak, makinak, elikagaiak eta altzairua esportatzen dituzte.

Turismoa ere garrantzi handia hartzen ari da azkenaldian; batez ere, Itsaso Beltzeko itsasertzean eta mendi-kirolak egiteko. Gainera, UNESCOk hainbat leku izendatu ditu Gizateriaren Ondare: adibidez, Rilako monasterioa, Ivanovoko leizeetako elizak.

Irudiak