Antzinako Indoeuropar hizkuntza, K.a. 3500 urtean.

Indoeuropar hizkuntzak hizkuntza familia bat dira.

Uste da gaur egungo hizkuntza asko antzinako hizkuntza bakar batetik datozela, eta antzinako hizkuntza horri antzinako indoeuropar deitzen zaio.

Indoeuropar familiako hizkuntzak K.a. 500. urtean

Historia

Ikerlariek K.a. 3000. urtean kokatu dute antzinako indoeuropar hizkuntza, Kaukaso inguruan.

   Ba al dakizu    

Familia hau da hiztun gehien dituena. Familia honetako hizkuntzek 3 mila miloi hiztun dituzte eta.

Sailkapena

Gaur egun oso zabalduta dauden hizkuntza asko, familia horretakoak dira: ingelesa, gaztelania, frantsesa, errusiera, alemana, hindia eta punjabera, adibidez.

Europan eta Asian erabiltzen diren beste hizkuntza asko ere indoeuropar jatorrikoak dira: Greziera, armeniera, albaniera, irlandera, bretoiera, katalana, galiziera, kurduera...

Jada desagertuta dauden hizkuntza asko ere familia honetakoak ziren: Latina edo hititera, adibidez.