Txomin Peillen

euskal idazlea

Txomin Peillen Karrikaburu (Paris, 1932ko azaroaren 17a - Kanbo, 2022ko abenduaren 9a[1]) euskal idazlea eta euskaltzain osoa izan zen, Santa Grazi eta Baiona artean bizi izan zena.

Txomin Peillen
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakDominique Peillen
JaiotzaParisko 18. barrutia1932ko azaroaren 17a
Herrialdea Frantzia
 Euskal Herria
BizilekuaBaiona
Urdatx / Santa Grazi
HeriotzaKanbo2022ko abenduaren 9a (90 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
frantsesa
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, biologoa eta hizkuntzalaria
Jasotako sariak
KidetzaEuskaltzaindia
Eusko Ikaskuntza

Inguma: txomin-peillen-karrikaburu Literaturaren Zubitegia: 134

Bere bizitzan zehar liburu anitz idatzi zituen. Biologia irakaslea izana, gero euskara irakaslea, katedradun emerito izatera iritsi zen. Hamaika ikerketa lan egin zituen etnografiaz (bi beka) eta hizkuntzalaritzaz. Hamabi ipuin eta eleberri liburu argitaratu eta haientzat bost sari eduki zituen. Literatura umorezkoa, fantastikoa, politikoa, poliziakoa eta erotikoa landu zituen.

PEN euskal klubaren kide nabarmena eta haren ohorezko lehendakaria izan zen.

Lanak

Narrazioa

  • Ale gorriak (2001, Hiria)
  • Ale berdeak (2001, Dakit argitaldaria)
  • Zaldi beltzak zeruan (2018, Pamiela)
  • Mendekatzeak (2022, dakit argitaldaria)

Nobela

  • Gauaz ibiltzen dana (1967, Itxaropena)
  • Itzal gorria (1972, Itxaropena): Berrargitalpena Hiria 2000 lapurtera klasikotik euskara batura
  • Gatu beltza (1973, Gero)
  • Atxorra eta altximia (1982, Hordago)
  • Aldjezairia askatuta (1982, Hordago)
  • Aintza txerriari! (1986, Elkar)
  • Kristina Bolsward (1991, Leopoldo Zugaza): Berrargitalpena Hiria 2001
  • Alarguntsa beltza (2001, Hiria)
  • Jan Dabrowski (2013, Utriusque Vasconiae)
  • Nina Waita : arupu baten itzalean (2015, Utrisque Vasconiae)
  • Minotauro (2020, Alberdania).
  • Bi neska miseria aztertzen (2021, dakit argitaldaria)

Saiakera

Poesia

  • Mende joanaz (2003, Maiatz)

Haur eta gazte literatura

  • Errotaria Errege (1979, Hordago)
  • Buffalo Billen abentura (1979, Hordago)
  • Mirko printzea (1979, Hordago)

Dibulgazioa

  • Agur Zuberoa (2001, Biba Xiberua! Ekimena Urretxu Zumarraga)

Autobiografia

  • Paristar euskaldun bat (ni... neu) (1987, Elkar)

Etnologia

  • Animismua Zuberoan (1985, Haranburu)
  • Allande Elixagari ligiarraren ixtorioak (1985, Haranburu)
  • Zuberoako itzal-argiak (euskarazko jakilegoak) (1988, Elkar)
  • Herri-sendakuntza eta sendagingoa Zuberoan (1998, Joxe Miel Barandiaran Fundazioa)
  • El imaginario en las creencias populares y cultas (2020, Dakit argitaldaria)

Jon Mirande eta Txomin Peillen bretoierazaleak

Euskaraz baino lehen ikasi zuen bretoieraz Jon Mirandek Parisen. Bi euskaldunak lagun egin baino lehen, bretainiarrak egin zituen adiskide. Txomin Peillenekin konpartitu zuen zaletasun hori. Izatez, Jon Mirandek hizkuntza zeltiko guziak ezagutzen zituen. 1950ean kornubieraren akademian sartu zen, eta Heineren eta Hölderlinen olerkiak eman zituen akademiaren An lef Kernewek aldizkarian.[2]

Bretoieraren akademian hartu zuten kanpotar bakarra izan zen Mirande. Gerla denboran ikasi zuen bretoieraz. Berantago, Sorbonako sumeriar hizkuntzen irakasle Riec Jestinek, Jon Mirandek eta Txomin Peillenek Ar Stourmer aldizkari abertzale sozialista atera zuten bi urtez, eta Jon Mirandek hantxe eman zituen bretoierazko artikulu hoberenak, eta kantuak eta olerkiak ere bai. Haren olerkitxo erotikoak bretoieraz idatzi bakarrak izan ziren. Bertzalde, hebraieratik eta nederlanderatik ere ekarri zuen bretoierara lanik. Hil gabean, aleman eta nederlanderazko poemak idazten ari zen bretoieraz.[2]

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak