Ulrike Meinhof

Ulrike Marie Meinhof 1934ko urriaren 7an jaio zen (Oldenburg) eta 1976ko maiatzaren 9an hil zen (Stuttgart). Kazetari bezala lan egiten zuen Alemaniako ezker erradikaleko militantea izan zen. Armada Gorriaren Frakzioaren (RAF) sortzaileetariko bat izan zen. "Anna" edo "Ranna" goitizenak erabiltzen zituen.

Ulrike Meinhof

Bizitza
JaiotzaOldenburg1934ko urriaren 7a
Herrialdea Alemania
Lehen hizkuntzaalemana
HeriotzaStuttgart1976ko maiatzaren 9a (41 urte)
Heriotza moduasuizidioa: urkatzea
Familia
AitaWerner Meinhof
AmaIngeborg Meinhof
Ezkontidea(k)Klaus Rainer Röhl (en) Itzuli  (1961 -  1968)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaMünsterreko Unibertsitatea
Cäcilienschule Oldenburg (en) Itzuli
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, idazlea eta soziologoa
Lantokia(k)Hanburgo
KidetzaSozialistischer Deutscher Studentenbund (en) Itzuli
Armada Gorriaren Frakzioa
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Alemaniako Alderdi Komunista

IMDB: nm0576921 Musicbrainz: 613e0e47-c253-48c8-94d9-88b10b191e40 Songkick: 4417588 Discogs: 2170253 Find a Grave: 30878823 Edit the value on Wikidata

Filosofia, pedagogía, soziologia eta alemaniera ikasi zituen Marburgoko eta Münsterreko Unibertsitateetan Ikasle Sozialisten Mugimenduko (Sozialistischer Deutschen Studentenbund) kide izanik.

Gero, nuklearren aurkako mugimenduan inplikatu zen, ezker erradikaleko Konkret aldizkariko erredaktorea zelarik. 1970 urte inguruan, ezker marxistak erabiltzen zituen ohiko borroka neurrien eraginkortasun ezaren aurrean, Andreas Baader espetxetik ihes egiten lagundu zuen, eta ondoren, bankuen desjabetzetan (lapurretan) eta lantegi eta Ameriketako Estatu Batuen base militarren aurkako bonba bidezko atentatuetan parte hartu zuen. Alemaniako prentsak "Baader-Meinhof" taldea bezala izendatu zuen mugimendu hura. Taldeak egin zituen saiakera eta manifestu ugari Ulrikek berak idatzi zituen, hiriko gerrilla kontzeptua teorizatuz, gizaki komunaren esplotazioa eta sistema kapitalistaren inperialismoa borrokatzeko erabilia.

1972an atzemanda Langenhagenen, 8 urteko espetxe zigorra ezarri zioten. Behin betiko epaiketa garatzen ari zen bitartean, non fiskalak biziarteko zigorra eskatzen zuen, 1976ko maiatzaren 9an (Bigarren Mundu Gerran nazien porrotaren urteurrena) hilda aurkitu zuten bere gelaxkan, teilatuan urkaturik. Gobernu alemandarrak bere buruaz beste egin zuela argudiatu zuen, ikerketa batzorde batek tesi hori bultzatu zuelarik. Izan ere, oraindik kasuarekiko zalantza ugari dago eta baliteke Gobernuaren erailketa bat izatea.[1]

Erreferentziak


Ikus, gainera

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ulrike Meinhof