Urretxu

Gipuzkoako udalerria


Urretxu Urola Garaian (Gipuzkoa), Irimo mendiaren magalean kokaturik dagoen udalerria da. 6.850 biztanle zituen 2016. urtean eta 7,9 km² ditu. Urola ibaiak banatzen ditu Urretxu eta Zumarraga.

Urretxu
 Gipuzkoa, Euskal Herria
Urretxu eta Zumarraga udalerriak eta Irimo mendia Antioko igoerako errepidetik ikusita.
Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaGipuzkoa
EskualdeaUrola Garaia
Izen ofizialaUrretxu
AlkateaJon Luki Albisua
Posta kodea20700
INE kodea20077
Herritarraurretxuar
Ezizenaotamotzak
Kokapena
Koordenatuak43°05′30″N 2°18′50″W / 43.091666666667°N 2.3138888888889°W / 43.091666666667; -2.3138888888889
Map
Azalera16,88 km²
Garaiera355-896 (355 udaletxean)
Distantzia53 km Donostiara
Demografia
Biztanleria6.739 (2023)
1 (2022)
alt_left 3.429 (%50,9) (%49,4) 3.327 alt_right
Dentsitatea399,23 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
% 2,82
Zahartze tasa[1]% 13,47
Ugalkortasun tasa[1]‰ 42,41
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 81,18 (2011)
Genero desoreka[1]% 4,71 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 10,38 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 51,94 (2010)
Etxeko erabilera[2]% 43.84 (2016)
Datu gehigarriak
Sorrera1383 abenduaren 11
Webguneahttp://www.urretxu.eus/
Hiri senidetuakSchwarzenbruck (en) Itzuli

Izena

Urretxu izenak ziurrenik hurr(e)itz hitzetik dator.[3][4]

1916ra arte, herriaren izen ofiziala Villarreal zen. 1916ko dekretuaren arabera, Villarreal de Urrechu edo Villarreal de Urrechua izena jarri zioten.[5]

1970eko hamarkadan, herriaren izena aldatzeko eskaera bat sortu zen. Ekimen hau, besteak beste, Koldo Mitxelena hizkuntzalariak sustatu zuen.[6] 1989an, euskarazko izena ofizial bihurtu zen.[7]

Urretxuarrei, zumarragarrei eta ezkiotarrei bezala, otamotz deitzen zaie.[8]

Geografia

Urola ibaiak banatzen ditu Zumarraga eta Urretxu. Orobat, Antzuola eta Legazpi mugakide ditu.

Urretxu eta Zumarraga udalerriak 2019. urtean Irimo mendiaren gurutzetik ikusita.

Historia

1383. urtean sortu zuen Joan I.a erregeak Urretxua asentamenduaren lekuan, gaur egun oraindik mantentzen den hirigune historikoa, Villa Real izenarekin.[5][9] 1383ko urriaren 3an, erregeak hiri-gutuna sinatu zuen[10]. Herriak bi kale nagusi zituen, Goikokale eta Bekokale (gaur egun Jauregi eta Iparragirre, hurrenez hurren), hainbat kantoiek zeharkatuak. Era berean kale txikiago batzuk zituen herriaren gune desberdinak lotzeko, Kale Txiki esate baterako. Erdi Aroan herria harresiz inguratua egon zen, baina banderizoen gerrateen amaieraren ostean ezarri zen lasaitasunak, harresien kanpo eraikitzea opa zien urretxuarrei, harresiak eskaintzen zuen babesaren menpe egon gabe.

1383ko abenduaren 11n, hitzarmen bat sinatu zen Urretxu eta Zumarraga herrien artean, zeinaren arabera zumarragarrek eta urretxuarrek ordainketa berdinak eman behar zituzten eta ezin zituzten oloa eta abereak bi herri hauetatik kanpo saldu. Hitzarmen hau 1405eko uztailaren 15ean baliogabetu zen Burgosen, Zumarraga Segurako jurisdikziokoa zela zehaztu zenean.[11]

1658ko martxoaren 8an, herriak sute handi bat pairatu zuen, etxe gehienak eta San Martin Tourskoaren eliza erre zituena.[12]

XVII. mendean Urretxuk hazten jarraitu zuen eta hainbat eraikin garrantzitsu altxatu ziren bertako jauntxoentzako, Corral Ipiñarrieta edo Jauregi jauntxoak kasu. Eraikin hauek harlanduzko harriz daude eraikiak eta interes arkitektoniko handikoak dira.

1717. urtean Santa Lutzi egunean feria antolatzeko eskubidea eman zion Felipe V.ak, ordura arte Ezkio-Itsasoko Santa Lutzi auzoan antolatzen zena.

1900. urtetik aurrera herria Legazpirantz hasi zen hazten, hazteko modurik naturalena zen eta lursail onak zeuden, kostaldea eta barnealdea lotzen zituen errepidearen ertzean etxebizitzak eta lantegiak sortu ziren.

1927an, Urretxu Zumarragarekin batzeko proiektua aurkeztu zen, baina ez zen gauzatu.[5] Herriak batzeko bigarren saiakera, gauzatu gabea ere, 1966an egin zen.[13]

1950, 1960 eta 1970. hamarkadetan beharrak eraginda asko eraiki zen Urretxun, burdin lantegietara lan egitera etorri zirenentzako eraiki zen, haientzako auzoak egin ziren Santa Barbara edo San Sebastian, esate baterako.

1973. urtean Urretxuko etxe orratza eraikitzen amaitu zuten, eraikin hau beharrak eraginda izan zen sortua, eta Urretxuko herriaren itxura guztiz aldatu zuen.

2008. urtean Mattin Osinalde Beristain legazpiarrak Urretxuren logotipoa diseinatu zuen.[14]

Ekonomia

Honela banatzen ziren sektore ekonomikoak herrian 2017an: Lehen sektorea %0,3. Bigarren sektorea %25,7. Hirugarren sektorea %59,5. Eraikuntza %14,5.[15]

2022an, langabezia-tasa % 6,7 ingurukoa zen.[16]

Merkataritza- eta zerbitzu-enpresak batez ere Labeaga eta Ipeñarrieta auzoetan daude, baita Zumarraga herrian ere. Esaterako, tren eta autobus geltokiak, ospitalea eta postetxea Zumarragan daude eta ez Urretxun.[17]

Demografia

Iparragirre plaza, Jose Maria Iparragirreren estatua eta San Martin Tourskoaren eliza.
Gernikako Arbola plaza.

XX. mendearen hasieratik jasan zuen populazio hazkundea Urretxuk, baina 1950eko hamarkadatik aurrera asko bizkortu zen hazkundea. 1970eko krisialdiaren ondoren, biztanle kopurua jaitsi egin zen hamar urtez, baina 1990eko hamarkadatik aurrera hazteari ekin zion berriro.

2019an 6.802 biztanle zituen eta horietatik %21,86k 65 urte edo gehiago zituen. Atzerrian jaiotakoak %7,53 ziren.[15]

Urretxuko biztanleria

Politika

2011ko udal eta foru hauteskundeetan Bildu koalizioak gehiengoa eskuratu zuen, hamahiru zinegotzitik sei eskuratu baitzituen. Hori horrela izanik, udalean gehiengo osoa lortu zuten eta Oihane Zabaleta alkate izendatu zuten.

2015eko udal hauteskundeetan, berriz, Euskal Herria Bilduk eta Eusko Alderdi Jeltzaleak berdindu egin zuten zinegotzi kopuruan, baina EAJk boto gehiago jaso zituen. Bigarren alderdi horretako Jon Luki hautatu zuten alkate[18], bere taldearen botoei esker. Euskal Herria Bilduk eta Irabazik bakoitzak bere hautagaiari eman zion botoa, eta PSE-EEko zinegotziek zuri bozkatu zuten. EAJ alderdiak alkatetza izan zuen azken alditik 32 urte igaro ondoren eskuratu zuen hura berriro.

Urretxuko udalbatza

Alderdia

2015eko maiatzaren 24a

2011ko maiatzaren 22a

ZinegotziakBoto kopuruaZinegotziakBoto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
5 / 13
1.248 (% 36,53)
4 / 13
959 (% 27,37)
Euskal Herria Bildu*
5 / 13
1.234 (% 36,12)
6 / 13
1.201 (% 34,28)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
2 / 13
539 (% 15,78)
2 / 13
554 (% 15,81)
Irabazi (2015) / Ezker Batua - Berdeak (EB-B) (2011)
1 / 13
293 (% 8,58)
0 / 13
124 (% 3,54)
Hamaikabat
1 / 13
298 (% 8,50)
* 2011n Bildu koalizioa aurkeztu zen.
Datuen iturria: 2015eko eta 2011ko udal hauteskundeen emaitzak euskadi.eus webgunean

2019ko udal hauteskundeetan hauek izan ziren emaitzak: EAJk 1.697 boto (7 zinegotzi). EH Bilduk 1.171 boto (4 zinegotzi). PSE-EEk 536 boto (2 zinegotzi). Podemos-IU-Equok 176 boto. PPk 56 boto. EB-AZk 10 boto.[19] Jon Luki (EAJ) aukeratu zuten berriro alkate.[20]

Alkateak

Hauek izan dira Urretxuko azken alkateak:

AlkateaAgintaldi hasieraAgintaldi amaieraAlderdia[21]
Juan Arbizu Larraza[21][22]19791983Agrupacion Electoral Independiente
Leon Arrieta[22]19831987Euzko Alderdi Jeltzalea
Ramon Arbizu Larraza[23]19871991Eusko Alkartasuna
Ramon Arbizu Larraza[22][24]19911995Eusko Alkartasuna
Pello Gonzalez Argomaniz[22][24][25]19951999Eusko Alkartasuna
Pello Gonzalez Argomaniz[24]19992003Eusko Alkartasuna-Euzko Alderdi Jeltzalea
Pello Gonzalez Argomaniz[24]20032007Eusko Alkartasuna-Euzko Alderdi Jeltzalea
Iñaki Zabala Bengoetxea[26]20072009 aEusko Abertzale Ekintza
Iñaki Zabala Bengoetxea[27]20092011Ez esleituak
Oihane Zabaleta Mujika[27][28]20112015Bildu
Jon Koldobika Luqui Albisua[18]20152019Euzko Alderdi Jeltzalea
Jon Koldobika Luqui Albisua[20][29]20192023Euzko Alderdi Jeltzalea
Jon Koldobika Luqui Albisua[29]2023JarduneanEuzko Alderdi Jeltzalea

a Alkateak ez zuen legegintzaldia bukatu, Eusko Abertzale Ekintzaren hautagai bezala.

Kultura

Euskara

Sakontzeko, irakurri: «Urolaldeko hizkera»

2016an herritarren %59,97 euskalduna zen.[15]

Urretxuko hiztunen testigantzekin osatutako bideoa, Euskal Herriko Ahotsak[30] proiekturako egina, ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko.

Goierriko euskaran[31][32] kokatzen da Urretxuko hizkera. Urolaldeko hizkerarekin batera Sartaldeko azpieuskalkia osatzen du Goierrikoak, baina Urolaldekoan sakonagoa da mendebaleko euskararen eragina. Nortasun beteko hizkera da Goierrikoa, batasun handikoa, nahiz eta gorabeherak badiren mendebaletik ekialdera, hau da, Segura, Zegama eta Legazpitik Zaldibia edo Legorretara. Ataungoa ere berezia da, ziurrenik, bakarti samar eta Nafarroako mugan dagoelako. Abaltzisketak eta Ikaztegietak Tolosaldearekin lotura egiten dute, eta Urretxuk eta Zumarragak[33], berriz, Goierri eta Urolaldearen artekoa.

1992an, Urretxuko eta Zumarragako Zintzo Mintzo euskara elkartea sortu zen.[34]

Festak eta ospakizunak

  • Ekainaren 24a, San Joan: San Joan egunean Santa Barbara baselizan erromeria ospatzen da 1893. urteaz geroztik. Bezperan dantza egiten da Gernikako Arbola plazan, suaren inguruan.
  • Uztailaren 10a, San Kristobal: Geltokietako auzoko jaiak. Asto lasterketa egiten da, besteak beste. Herri kirolak eta bertso afaria ere izaten dira. Auzokideek antolatzen dituzte jai hauek.
  • Iraileko hirugarren asteburua, Santa Anastasia: San Martin Tourskoaren eliza nagusian daude santu honen hezurrak. Herriko jai nagusiak dira. Aipatzekoa da Euskal Jai eguna, bereziki koadrilek egiten duten karroza ibilaldia. Igandean izaten da beti Euskal Jai eguna, eta herritarrek baserritar jantziak janzten dituzte kalera ateratzeko.
  • Azaroaren 11, San Martin: Beste herri askotan bezala, odolkiak janez ospatzen da egun hau.
  • Abenduaren 13a, Santa Lutzi: Urretxu-Zumarragan antolatzen den urteko feriarik garrantzitsuena. Hainbat lehiaketa eta erakusketa antolatzen da, besteak beste, ganadua, errezil sagarrak, ardoa eta kapoiak.

Hedabideak

Kulturguneak

1995etik 2020ra, Aikur erle museoak ere funtzionatu zuen[41]

Hezkuntza erakundeak

  • Urretxu-Zumarragako haur-eskola
  • Pagoeta haurtzaindegia
  • Gain Zuri ikastetxea[42]
  • Urretxu-Zumarraga Ikastola[43]
  • Garaialde lizeoa[44]
  • Joxe Mari Iparragirre Institutua[45]
  • Lanbide Hastapeneko zentroa
  • Helduen Heziketa Iraunkorra (EPA)[46]

Kirolak

Garraioa

Urretxuko Udalak Auzobusa zerbitzua jarri zuen martxan. Bederatzi geltokiz osatutako linea bat du.[53]

Ondasun nabarmenak

San Martin Toursekoaren barnealdea, zureria ikusgai (zutabeena goialdea eta kupulak)
Corral-Ipeñarrieta jauregia, egungo udaletxea.
  • Aizpuru enea (XVII. mendekoa), Jauregi kalean dago, herriko ingurune historikoan. Lau solairuko eraikina da. Gaur egun kultur etxea da eta beheko solairuan Mineral eta Fosilen museoa dago. Aurretik Aguado - Goñi familiaren etxebizitza izan zen, gaur egunean etxe publikoa den arren.
  • Altzola etxea: Jose Mari Iparragirre Balerdi (1820-1881) euskal abeslari eta musikagilearen jaiotetxea.
  • Areizaga jauregia (Baroikoa) (XVII. mendekoa)[54]. XVII. mendean eraiki zen harriz eta egurrez egindako eraikin hau orduko hirigune historikotik kanpo, garai bateko errege bidean. Jauregiaren aurrealdean hiru armarri daude. Teilatuko azpialdea oso landua du. Sarrera nagusiaren goialdean honako hau azaltzen da gazteleraz idatzita: "La maldicion de la madre abrasa de raiz hijos y casa"[55]. Eraikina gaur egun etxebizitzak eta lokalak bezala erabiltzen da.
  • Corral-Ipeñarrieta jauregia (XVII. mendekoa)[56] Iparragirre kalean kokatua dago eta gaur egungo udaletxea da. 1892. urtekoa da. Apaindura gutxiko fatxada soila du. Bertan, aurrealdean, bi armarri daude nabari. Paretetan harriak kolore arrosak eta zainak hartzen ditu. Balkoiez apainduta dago eta zur landuzko hegal ederrak bukaera ematen dio.
  • Faktorekua etxea (XVI. mendea)[57]
  • Gregorioenea etxea (XVI. mendea)[58]
  • Iparragirre kaleko etxe multzoa‎
  • Ipeñarrieta jauregia (XVII. mendekoa)[59]. 1605. urtean eraiki zuten eraikina. Jauregi hau Irimo mendiko magalean kokatua dago eta herriko txoko guztietatik ikusten da. Bi pisu dauzka eta errektangeluaren teilatua. Hasiera batean Ipeñarrieta familia bizi izan zen, hala ere, gaur egun, baserri bezala erabiltzen da.
  • Santa Barbara ermita (XV. mendekoa). Irimo mendiko magalean dago, zelaiez inguratuta. Eraikin hau harriz, egurrez eta zementuz eginda dago. 1983. urtean berritu zuten. Laukizuzen itxurako baseliza honek teilatuan kanpai handia eta gurutzea ditu. Baselizarekin batera eraikinean taberna bat dago.
  • San Martin Tourskoaren eliza (XVI. mendekoa), sortu zenetik eraldaketa ugari izan du. Hallenkirche edo areto-eliza motakoa da, hiru nabeek (erdikoak eta bi albokoek) garaiera berdinekoak baitira. Zutabeen goialdea eta kupulak zurezkoak dira, materiala agerian dutela.
  • Lourdesko Ama Birjinaren eliza (XX. mendekoa). 2021etik aurrera, udalaren esku dago[60]
  • Kaletxiki, Gipuzkoako kalerik estuena[61][62]

Argazki galeria

Urretxuar ospetsuak

Hiri senidetuak

Erreferentziak

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa