Urtegi

Urtegi edo uharka labore-lurrak ureztatzeko, biztanleriaren hornidurarako edo beste helburu baterako gizakiak normalean artifizialki prestatutako urbildu handia da[1].Urtegi bat eraikitzeko, ibaien haranetan presa bat egiten dute edo lurrean hondeatzen dute.Urtegia uraren pilaketa eraginda oztopo batengatik ibaian edo errekan ixten duena partzialki edo guztiz bere ibilgua deritzo.Ibilguaren oztopoa gertatu ahal da ondorio natural bezala, adibidez, gune txiki batean erreka edo ibaian, hegal baten suntsiketa izotzeko plaken metaketa edo kastoreek egindako eraikuntzaren pilaketa, eta gizonek egindako obrak helburu baterako, presak diren bezala.

Taiwango Junghua urtegia.
Venezuelako Caroni ibaia eta Guri urtegia, 4000 km² baino gehiago dituena, satelitetik ikusiak.

Motak

Naturalak

Hegalen suntsiketa

Kasu honetan, urtegiak ez daude batere kontrolatuak, beraz bizitza laburra izaten dute gehienetan, bakarrik egunak, asteak edo hilabeteak irauten dute, ez gehiago.Urtegia betetzean erreken edo ibaien ekarpenekin, eragiten dira iragazpenak eta hauen ondorioz, harriskuak gertatzen dira inguruko herrialdeetan suntsiketa handiak sortuz. Horrelako gertaerak leku batean La Josefina bezala ezagututa, Paute errekan Ekuadorren igaro zen .

Izotz pilaketa

Izotz pilaketa, erreka handietan kokatutako inguru hotzetan sortzen dira. Gune estu batzuk aurkezten dira ibilgunean arrokaren presentzia edo artifiziala izanda zubiko zutabeak bezala.Horrelako egoerak eman ahal dira, adibidez, Danubio errekan. Aurreikusteko eragin ahal dituen kalteak erabiltzen dituzte itsasontzi berezi batzuk deitzen direnak izotz apurtzaileak.

Kastoreek eginda Yellowstonen urtegi bat.

Kastoreek sortutako presak

Kastoreek ibai txikietan uharkak eraikitzen dituzte, normalean pertsona gutxi bizi dira , horixegatik, eragindako kalteak bere apurketarengatik mugatuak izaten dira.

Artifizialak

Urtegi artifizialak izateko, helburuak hauek dira:

  • Erreka edo ibai baten emaria erregulatzea, uraren denboraldi hezeetan ura gordetzeko eta erabiltzeko denboraldi lehorretan, ureztatzeko, gizakiok edateko, energia elektrikorentzako, eta usteko nabigazioa edo poluenteak urtzeko. Urtegi bat helburu bat baino gehiago dituenean, erabilpen anizkoia deitzen zaio.
  • Emarien muturrak mantentzea etorbideena edo uraldiena. Etorbideen ijeztzea.
  • Desberdintasun maila sortzeko, energia elektrikoa, zentral hidroelektrikoaren bidez.
  • Lekuak eta uretako kirola sortzea eta sakabanatzea.

Ezaugarriak

Ezaugarri fisiko nagusienak urtegi batetan kurbak kota-bolumena dira, kurba kota-gainazal hondoratuta eta emari erregulatzailea.Haranaren ezaugarrien eskuetan egonda, hau zabala eta irekia bada, ingurune hondoratuak hartu ahal dute zonalde jendetsuak, edo ingurune emankorrak laborarientzako. Kasu hauetan, presa hidraulikoa sortu baino lehen ebaluatu behar dira objetiboki ,abantailak eta desabantailak, Ikasketa anbiental-inpaktuaren bidez, nahiz eta lehen ez egin.Beste kasuetan, bereziki zonalde altuetan eta aldapatsuetan, lurralde hutsak urtegia okupatzen ditu, beraz anbiental-inpaktuak mugatuak eta hutsalak izango dira. Erregulatzaile emaria da beharbada ezaugarri garrantzitsuena, erregulatzeko, egunaren zehar, urtean edo zenbait urtetarako erabiltzeko urtegia sortuta izan delako.

Maila

Urtegi bateko uraren maila, iturburuaren ibai batekoa baino handiagoa da beti.Urtegien mailak desberdinak ditu.(txikienetik handienera)

  • Txikien maila: hau baino baxuago ezin du lortu urtegi batek.
  • Txikien maila lan funtzionala: hau baino maila baxuagoa bada ezin du urtegiak bere betebeharra egin .
  • Maila ertaina : %50 urmaria mantentzen da urte batean .
  • Handiena lan funtzionala: ailegatzen bada maila honetara, ura erortzen utziko da.
  • Maila handiena: maila honetan garrantzitsuena da , urtegiaren ziurtasuna ,urtegia apurtu ez dadin.

Bolumena

Bolumenen ezaugarriak urtegiaren mailarekin zer ikusia dauka; modu honetara eduki ahal dira:

  • Hildako bolumena, biltegiratutako bolumena maila minimora heltzen denean da honen definizioa.
  • Bolumen erabilgarria, aditua maila minimoa eta maila maximo operazioen artean.
  • Ijeztze bolumena, da ulertzen den bolumena maila maximo operazional eta maila maximo normalaren artean. Bolumen hau, bere izena esaten duen bezala, erabiltzen da gutxitzeko emari isuria etorbideetan, mugatzeko urek eragindako kalteak.

Emaria

  • Emari trinkoa. Emari hauek kendu ahal du emari maximoa, urtegitik denboraldi kritikoan.
  • Emari erregulatzailea. Emari hau kendu ahal da urtegitik urte osotik hidrologiko , probabilitatearekin lotuta.

Ondorioak

Los Pearesko urtegia Galizia,Espainia.

Urtegiek eragin garrantzitsua inguruan dute; haren efektu batzuk kontsideratu ahal dira positiboak eta beste batzuk negatiboak.

Dimentsio handiko urtegiek lurraren zonaldean pisu oso garrantzitsua hartzen dute, gainera iragazpenak igotzen ditu . Bi faktore hauek sortu ahal dute “indukzio lurrikara”. Izaten dira ugariak lehenengo urteak urtegiak bete ondoren. Indukzio lurrikara hauek intentsitate mingarriak gutxitan heltzen dira herrialdeetara.

Erabilera

Normalean presa bat sortutako urtegiak, emari naturala ibaiak geldiarazten du, eta jartzen du disposizioan urtegiaren operadore bolumena biltzeko potentziala gero erabili ahal izateko, beste gauza batzuentzako. Batzuk elkarren osagarriak eta besteak gatazkatsuak beraien artean. Baita ere, jartzen du disposizioan urtegiko operadore potentziala energetikoa eratorrita uraren mailaren igoerarekin.

Zerrenda

Azalaren arabera

  1. Volta aintzira (8482 km²; Ghana) [2]
  2. Smallwood urtegia (6527 km²; Kanada)[3]
  3. Kuibishev urtegia (6450 km²; Errusia)[4]
  4. Kariba aintzira (5580 km²; Zimbabwe eta Zambia)[5]
  5. Bukhtarma urtegia (5490 km²; Kazakhstan)
  6. Bratsk urtegia (5426 km²; Errusia)[6]
  7. Nasser aintzira (5248 km²; Egipto eta Sudan) [7]
  8. Ribinsk urtegia (4580 km²; Errusia)
  9. Caniapiscau urtegia (4318 km²; Kanada)[8]
  10. Guri aintzira (4250 km²; Venezuela)

Bolumenaren arabera

  1. Kariba aintzira (180 km³; Zimbabwe eta Zambia)
  2. Bratsk urtegia (169 km³; Errusia)
  3. Nasser aintzira (157 km³; Egipto eta Sudan)
  4. Volta aintzira (148 km³; Ghana)
  5. Manicouagan urtegia (142 km³; Kanada)[9]
  6. Guri aintzira (135 km³; Venezuela)
  7. Williston aintzira (74 km³; Kanada)[10]
  8. Krasnoiarsk urtegia (73 km³; Errusia)
  9. Zeia urtegia (68 km³; Errusia)

Erreferentziak

Bibliografia

  • Hidráulica de los Canales Abiertos. Ven Te Chow. Editorial Diana, Mexico, 1983. ISBN 968-13-1327-5
  • Libro de Consulta para Evaluación Ambiental (Volumen I; II y III). Trabajos Técnicos del Departamento de Medio Ambiente del Banco Mundial
  • (Italieraz) Manuale dell'Ingegnere. Edición 81. Editado por Ulrico Hoepli, Milano, 1987. ISBN 88-203-1430-4
  • (Portugesez) Engenharia de Recursos Hídricos. Ray K.Linsley & Joseph B. Franzini. Edito
  • (Ingelesez) Handbook of Applied Hydraulics. Library of Congress Catalog Card Number 67-25809.ra da Universidade de Sao Paulo e Editora McGraw-Hill do Brasil, Ltda. 1978.
  • (Ingelesez) Handbook of Applied Hydrology. A Compendium of Water-resources Tecnology. Ven Te Chow, Ph.D., Editor in Chief. Editora McGraw-Hill Book Company. 1964. ISBN 07-010774-2

Ikus gainera

Kanpo estekak