Venetia Burney

Venetia Katharine Douglas Phair, (jaiotza abizena, Burney; 1918ko uztailaren 112009ko apirilaren 30a) Pluton izena lehen aldiz proposatu zuen Ingalaterrako emakumea izan zen. Izena proposatu zuen garaian 11 urte zituen eta Oxforden bizi zen, Ingalaterra. Ogibidez irakasle izan zen.

Venetia Burney
Bizitza
JaiotzaIngalaterra1918ko uztailaren 11
Herrialdea Erresuma Batua
 Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua  1927ko apirilaren 12a)
HeriotzaBanstead (en) Itzuli2009ko apirilaren 30a (90 urte)
Familia
AitaCharles Fox Burney
AmaEthel Wordsworth Madan
Hezkuntza
HeziketaDowne House (en) Itzuli
Newnham College (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakirakaslea

Find a Grave: 36959414 Edit the value on Wikidata

Charles Fox Burney apaizaren eta Ethel Wordsworth Burneyren alaba zen. Bere amaren aita Falconer Madan izan zen, Oxfordeko Unibertsitateko liburuzaina. Bere aitonaren anaia, Henry Madan, Fobos eta Deimos Martitzen ilargien izenak proposatu zuena izan zen.

1930eko martxoaren 14an Falconer Madan aitonak The Timesen irakurri zuen planeta berria aurkitu zutela eta aipamena egin zion Venetiari. Venetiak Pluton jainkoaren izena proposatu zuen, Antzinako Erromako Azpimunduko jainkoa, ikustezina egiteko gaitasuna zuena. Falconer Madanek Herbert Hall Turner astronomoari izena eman eta honek Lowell Behatokira bidali zuen proposamena. Clyde Tombaughek, Pluton aurkitu zuen astronomoak, izena gustoko zuen Percival Lowellen inizialak zituelako. 1930ko maiatzaren 1ean izena ofizial egin zen.