Vertigo (filma)


Vertigo (euskaraz Bertigo) 1958ko Alfred Hitchcock ingeles zinema zuzendariaren suspensezko filma bat da. Boileau-Narcejac idazleen D'entre les morts eleberrian oinarritua dago.

 Vertigo (filma)
Jatorria
Argitaratze-data1958
IzenburuaVertigo
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Honen izena daramabertigo
Ezaugarriak
Genero artistikoakrimenezko filma, misteriozko zinema, flashback film (en) Itzuli, thrillerra, film dramatikoa eta detective film (en) Itzuli
Iraupena128 minutu
Koloreakoloretakoa
Deskribapena
OinarrituaThe Living and the Dead (en) Itzuli
Honen parte daNational Film Registry (en) Itzuli
Grabazio lekua(k)San Frantzisko eta Mission San Juan Bautista (en) Itzuli
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Alfred Hitchcock
Gidoigilea(k)Alec Coppel
Samuel A. Taylor
Maxwell Anderson
Boileau-Narcejac (en) Itzuli
Thomas Narcejac



[[Kategoria:Boileau-Narcejac (en) Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
James Stewart
Kim Novak
Barbara Bel Geddes
Tom Helmore (en) Itzuli
Henry Jones
Ellen Corby
Konstantin Shayne
Lee Patrick
Raymond Bailey (en) Itzuli
Alfred Hitchcock
Bess Flowers
Fred Graham



[[Kategoria:Tom Helmore (en) Itzuli antzeztutako filmak]]




[[Kategoria:Raymond Bailey (en) Itzuli antzeztutako filmak]]


Ekoizpena
EkoizleaAlfred Hitchcock
Konpainia ekoizleaParamount Pictures
Ekoizle eragileaAlfred Hitchcock
EdizioaGeorge Tomasini (en) Itzuli
Ekoizpen-diseinatzaileaHenry Bumstead (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaBernard Herrmann
Argazki-zuzendariaRobert Burks (en) Itzuli
Jantzi-diseinatzaileaEdith Head
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaSan Frantzisko eta Kalifornia
Argumentu nagusiasuizidioa
Historia
Nominazioak

universalstudiosentertainment.com…
IMDB: tt0052357 Filmaffinity: 647094 Allocine: 980 Rottentomatoes: m/vertigo Mojo: vertigo Allmovie: v52324 TCM: 94742 Metacritic: movie/vertigo TV.com: movies/vertigo Netlix: 1089727Edit the value on Wikidata
BideoaYouTube
Artikulu hau filmari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Vertigo».

Bitxikeriak

  • 1958ko Donostiako Zinemaldian filmaren nazioarteko estreinaldia burutu zen (aurretik AEBetan estreinatua zegoen).
  • Filma honetan Hitchcockek bere ohiko agerpen laburra egiten du, hain zuzen ere, hamargarren minutuan eta berrogeita hamargarren segundoan ontziolako atea iragaten duenean.

Argumentua

AEBtako San Frantzisko (Kalifornia) hiriko Scottie Ferguson detektibeak (James Stewart) bertigoa jasaten du eta gaizkile baten atzetik doalarik bere lankide bat etxe bateko teilatutik nola erortzen den ikusi ondoren bere lanpostua lagatzen du. Egun batez, bere ikastetxeko lagun zaharra den Gavin Elster aberatsak (Tom Helmore) haren emaztea Madeleine (Kim Novak) diskretuki zelatatzeko eskatzen dio. Madeleinek malenkonia pairatzen du eta orain dela urte urte hildako bere amona Carlota Valdésen espiritua berau hiltzeko asmoz beraz jabetu omen da. Egun batzuez jarraitu eta zelatatu ostean, Fergusoni Madeleinekiko obsesioa areagotuko zaio. Hortik aurrera Ferguson atera ezingo den istorio batean barneratuko da.

Aktoreak

AktoreaPapera
James StewartJohn 'Scottie' Ferguson detektibea
Kim NovakMadeleine Elster / Judy Barton
Barbara Bel GeddesMarjorie 'Midge' Wood
Tom HelmoreGavin Elster
Henry JonesInstrukzioko epailea
Raymond BaileyScottie medikua
Ellen CorbyMcKittrick hoteleko arduraduna
Konstantin ShaynePop Leibel
Lee PatrickMadeleinen auto galduaren jabea

Azterketa


Protagonista

Hollywoodeko Zinema Klasikoan heroi klasikoaren terminoa asko erabiltzen da, pelikula guztietan horrelako bat agertzen baita. Heroi klasikoak pelikulan zehar helburu batzuk ditu, egiten duena egiten du egin beharreko unean. Kasu honetan Scotty, protagonista, ezin dugu heroi klasikotzat hartu, honek ez baitu ekintzetan parte hartzen, begiratu baino ez du egiten. Gainera, badirudienean Scottyk bere helburua lortzen duela, monja baten mamua agertzen da eta momentu honetan Judy kanpandorretik jausten da. Beraz, esan dezakegu Scotty ez dela heroi klasikoa, hau ez baita ahalguztiduna, pelikulan lortutakoa galdu egiten du.

Scotty aztertzen badugu, honek zenbait helburu ditu pelikulan zehar;

  • Alde batetik bere lehenengo helburua neska lortzea da. Dena dela honek prioritate batzuk ditu, alde batetik bere lagunaren emaztearen (Madeleine/Carlota Valdes) misterioa argitzea, hau bere helburu pragmatikoa da. Bestetik neska lortzea.
  • Bigarrenik, esan daiteke helburua ez dela lagunaren emaztearen misterioa argitzea, baizik eta Madeleine lortzea, honetaz maiteminduta dago.
  • Hirugarrenik, Madeleine lortzen duenean, bere ondorengo helburua hau berreskuratzea izango da, suposatzen baita neska hilda dagoela. Momentu honetan Judy aurkituko du.
  • Laugarren helburu bezala Judy Madeleine bihurtzea izango da, honek Madeleinen antza baitu.

Helburu hauetatik hiru sentimenduen mailan kokatzen ditugu.

Sinbologia

Lore sortek garrantzia handia hartzen dute pelikula honetan, ospitalean dagoenean ikusten ditugu, museoan ere… Gainera, lepoak garrantzia handia hartuko du baita ere, lepokoari esker Scotty honen bitartez konturatuko baita emakumearen galeraz. Espiral itxurak ere esanahi bat hartzen du, oso garrantzitsua izango dena pelikulan. kredituetan agertzen da, Scotty gidatzen ari denean espiral moduan gidatzen du, Judyren mototzan agertzen da, eskaileretan eta enborran. Espiral hau gatibutasunaren metafora bat da, Scotty ezin da desiraren espiral horretatik irten.

Pelikula honetan erreprimitzen dena azaleratu egiten da, errepresioa gehiegizkoa denean perbetzioa azaleratzen. Perbertsio motak: begirada, ez du ezer egiten, boyerismoa. Bigarrenik, fetitxismo alderantzikatua, zer eranzten dio, zer gehitzen dio, fetitxeak jartzen dizkio, orrazkera. Hirugarrenik, nekrofilia, Scotty hilda dagoen emakume batekin oheratu egiten da.

Gaia

Hipotesi ezberdinak hartu izan dira gaia zehazteko, mitoetan oinarrituak;

  1. Tristan eta Isolda. Hau britaniar mito bat da, heriotzaz haratagoko maitasun harreman baten inguruan hitz egiten duena.
  2. Morfeo eta Euridice. Scottyk bigarren aukera izango du, maite duena hiltzen zaio. Morfeo eta Euridice elkar maite dira, suge batek Morfeo zizt egiten du eta hau Adesera doa, heriotzara. Euridice berreskuratzeko aukera bat ematen diote baina Euridice galtzen du, Scotty bezala.
  3. Pigmalion. Honek eskultura bat egin zuen, honetaz maitemindu egin zen. Amestu zuen eskulturari bizitza ematen ziola, Scottyk ere Judyri Madeleine itxura ematearekin.

Desira

Pelikula honetan desirak garrantzia handia hartzen du, honen azterketa bat egin dezakegu baita ere;

·Desirak gatibu egiten gaitu, desira mamu bat delako, existentzia errealik ez duena desiratzen dugu.

·Ederrak siniestroa ekartzen du, edertasunaren atzean, hau da, amaitzen denean siniestroa agertzen da, ederra dena atzean beti du aurpegi ezkutatu bat, pelikula honetan hiltzaile bat dena.

·Desira lortzen denean suntsitu egiten da, gauzak lortzen ditugunean lortu dugunaren desira ez da existitzen. Dena den lorpenek ez gaituzte era bat asetzen.

·Beti gaude galdutakoa berreskuratu nahian. Berreskuratu nahi dugu zoriontasun egoera hori lorpen txikiekin, baina berez helburu hori osotasunean lortu nahi dugu.

Iragana eta bi munduak

Scotty bi emakumeen artean mugitzen da, bi munduen artean. Alde batetik Mitch, domestikoa, abenturarik gabea, arriskurik gabea, emakume hau ez da bat ere seduktorea, ez du bularretakorik eramaten, adibidez. Beste alde batetik Madeleine/Judy dugu, seduktorea.

Iraganaren garrantzia azpimarratu behar dugu, pelikulan agertzen diren espazio nagusiak iraganarekin zer ikusirik dute. Museoa da iraganeko espazioa, honetan iraganean margoztu diren obrak daude, beste alde batetik eliza, antzinako espainolek eraikitako hilerria, hotela, liburu-denda, parkea eta basoa.

Erruduntasuna eta gezurra

Pelikula honetan erruduntasuna nabaria da, hau esan dezakegu, adibidez, pelikula hasten denean polizia protagonistaren erruz hiltzen delako.

Beste alde batetik, pelikulan gezurrak oso nabariak dira, gezur asko antzeman daitezke planoaren erabileragatik. Honen adibide oso argia hauxe da; Scotty eta Elsterren arteko elkarrizketan bigarrena gezurra esaten ari dela antzeman dezakegu, hau planoan sartzen denean eta Scottyren atzean jartzen denean bitxikeri bat aurkitzen dugu, hau altuago kokatuta dago. Gezurra esaten duen beste batean altuago ikusiko dugu baita ere.

Iruditegia

Kanpo estekak