Vientian
Vientian[1][2] (laoseraz ວຽງຈັນ) Laosko hiriburua da. Hiria ibai portua da, Mekong ibaiaren haranean, errepublikaren erdialdean, Thailandiako mugatik hurbil. 2005ean Vientianek 200.000 biztanle inguru zituen eta bere metropolitar guneak, hau da, Vientian prefekturak 700.000 biztanle inguru. Vientian izen bereko prefekturan dago. Hiria Wattay nazioarteko aireportuak zerbitzatzen du. Laosko eta izen bereko probintziako hiriburua eta ibai portua, Mekong ibaiaren ertzean.
Vientian ວຽງຈັນ | |
---|---|
Konurbazioa | |
Administrazioa | |
Herrialdea | Laos |
Estatua | LAO |
Prefektura | Vientiane |
Izen ofiziala | ວຽງຈັນ (Vientiane) |
Jatorrizko izena | ວຽງຈັນ |
Geografia | |
Koordenatuak | 17°59′N 102°38′E / 17.98°N 102.63°E |
Azalera | 3.920 km² |
Altuera | 174 m |
Demografia | |
Biztanleria | 948.487 (2020) 0 (2020) |
Dentsitatea | 242 bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Sorrera | 1560 |
Ordu eremua | UTC+07:00 |
Hiri senidetuak | Bangkok, Chittagong, Phnom Penh, Orlando, Ho Chi Minh Hiria, Cirebon, Pekin, Hanoi eta Kunming |
Ondarea
Aipagarria da 1566. urteko That Luang tenplu ikusgarria, frantsesen kolonia garaian berritua.
Ekonomia
Nekazaritza produktuen merkataritza (arroza, artoa, haragia) eta industria (janari industria, zurgintza, ehungintza, tabakogintza, kimika industria, larrugintza, altzairugintza, burdingintza) dira ekonomia jarduera nagusiak.
Historia
XIII. mendean sortu zuten hiria eta XVI. mendean Laosko erreinuko hiriburu egin zuten. 1778an Siamgo estatuak hartu zuen. 1828an Phya Bodin jeneral siamdarrak hiria suntsitu zuen. Laos Frantziaren protektoratu izan zen garaian hiriburua izan zen eta 1957an, Laos burujabeko hiriburu egin zuten.
Klima
Datu klimatikoak (Vientian) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 28.4 | 30.3 | 33.0 | 34.3 | 33.0 | 31.9 | 31.3 | 30.8 | 30.9 | 30.8 | 29.8 | 28.1 | 31.1 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 16.4 | 18.5 | 21.5 | 23.8 | 24.6 | 24.9 | 24.7 | 24.6 | 24.1 | 22.9 | 19.3 | 16.7 | 21.8 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 7.5 | 13.0 | 33.7 | 84.9 | 245.8 | 279.8 | 272.3 | 334.6 | 297.3 | 78.0 | 11.1 | 2.5 | 1660.5 |
Euri egunak (≥ 1 mm) | 1 | 2 | 4 | 8 | 15 | 18 | 20 | 21 | 17 | 9 | 2 | 1 | 118 |
Eguzki orduak | 254.2 | 217.5 | 217.0 | 225.0 | 207.7 | 153.0 | 148.8 | 136.4 | 138.0 | 248.0 | 234.0 | 257.3 | 2436.9 |
Iturria (1): World Meteorological Organization[3] | |||||||||||||
Iturria (2): Hong Kong Observatory.[4] |
Banaketa administratiboa
Vientian hiria bost barrutitan banatzen da:
- Chantabuly
- Hadxaifong
- Sikhottabong
- Sisattanak
- Xaysetha
Ikus, gainera
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
Artikulu hau Laosko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |