Wikipedia:Sarrera

Laguntza:EdukiakLaguntza:Edukiak
Laguntza:Edukiak
Laguntza:Edukiak
Sarrera Ikasi gehiago edizioari buruz Ezagutu Wikipedia Tutoriala

Ikusten duzu "aldatu" goialdean? Wikipedian, akatsak zuzendu eta informazioa osa dezakezu artikulu gehienetan!

Zer da Wikipedia?

Sakatu «Aldatu» edo «Aldatu iturburu kodea» estekak (edozein orriren goialdean, eskuinean), aldaketa bat egiteko.
Wikipediako tutoriala (ingelesez).

Wikipedia entziklopedia aske bat da, erabiltzen dutenek idazten dutena. Wiki izena duen diseinuaz eginda dago, lankidetza sustatzeko. Une oro jende asko ari da Wikipedia hobetzen, ehunka aldaketa egiten dituzte orduro. Aldaketa guztiak orri bakoitzaren «Historia» atalean gordetzen dira (orri bakoitzaren goialdean, eskuinean, «Ikusi historia» klikatuz iritsiko zara horra), eta aldaketa berrien zerrendan ere bai. Proiektuari buruz gehiago ezagutzeko, ikus Wikipediari buruz.

Nola lagun dezaket?

Ez izan beldurrik editatzeko: edonork alda dezake ia edozein orrialde! Bila ezazu hobetu beharreko artikuluren bat, eta osatu (adibidez, zuzendu gramatika edo ortografia, edo gehitu datuak). Informazio gehiago gehitu nahi izanez gero, mesedez ipini erreferentziak esaldi edo paragrafo buruan, jarritako informazioa egiaztagarria izan dadin. Aldaketa handi bat egin behar duzula uste baduzu, aurretik esan ezazu dagokion eztabaida orrian.

Gogoan izan: ezin duzu Wikipedia suntsitu; aldaketa guztiak desegin daitezke, eta ondoren hobetu. Wikipedia inperfektua da.


Egizu aldaketa bat orainǃ

  1. Sakatu hemen, proba orrietara joateko. Aukera ezazu proba orri bat, eta goialdean sakatu «Aldatu iturburu kodea» fitxan.
  2. Idatzi testu bat.
  3. Sakatu behealdean dagoen «Erakutsi aurreikuspena» botoia, zure aldaketa ikusteko; aldaketa horiek ondo daudela egiaztatu duzunean, sakatu behealdean ezkerrean dagoen «Aldaketak argitaratu» botoia.

Kitoǃ Egin duzu edizio bat.