Willyrex

Guillermo Díaz Ibáñez edo Willyrex ezizenez (Madril, Espainia, 1993ko maiatzaren 9a) youtuber espainiarra da. Bi kanal ditu YouTuben, Willyrex eta TheWillyrex, eta bigarrenak 2018ko datuen arabera 18 milioi harpidedun eta 6.400 milioi ikustaldi ditu. Espainiako seigarren kanala da harpidedun kopuruan[1] eta munduko 230.a[2].

Willyrex
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakGuillermo Díaz Ibáñez
JaiotzaMadril1993ko maiatzaren 9a (30 urte)
Herrialdea Espainia
BizilekuaAndorra
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakyoutuberra, streamerra eta Minecraft YouTuber (en) Itzuli
Jasotako sariak
Izengoitia(k)Willyrex
Genero artistikoagameplaya
umorea

IMDB: nm14292898 Facebook: TheWillyrexOficial Twitter: WillyrexYT Instagram: willyrex Youtube: UC8rNKrqBxJqL9izOOMxBJtw Deezer: 4429544 Edit the value on Wikidata

Bizitza

Hamaika urte zituela sortu zuen Willyrex izena, kanala sortu baino lehenago hain zuzen ere. Willy Guillermo izenaren ohiko ezizena, ingelesezko William izenetik dator, eta rex latinezko hitza da, "erregea" esan nahi duena[3].

Enpresa Administraritza ikasketak egiten hasi zen baina bertan behera utzi zituen YouTuberi denbora guztia eskaintzeko. YouTubeko kanala lagunekin jokoak elkarbanatzeko sortu zuela esaten du[3]. 2014an Los Angelesera joan zen bizitzera. 2016 hasieran Andorrara[4][5].

2019ko abuztuaren 21ean Cristina bikotearekin ezkonduko zela iragarri zuen[6] eta 2021eko urtarrilaren 12an jaio zen beraien alaba María[7].

Liburuak

Vegetta777 youtuberrarekin batera Wigetta izeneko bideojokoen liburu saila argitaratu du[8].

Jokoak

KarmaRun izeneko mugikorretarako jokoa sortu zuen Vegetta777 eta bysTaXx youtuberrekin elkarlanean. Dagoeneko bi milioi deskarga baino gehiago izan ditu[9].

Erreferentziak

Kanpo estekak