Xalbador Garmendia

euskal idazlea

Xalbador Garmendia (Zaldibia, Gipuzkoa, 1932ko irailaren 20a - Anoeta, Gipuzkoa, 2018ko azaroaren 14a[1]) euskal idazlea izan zen.[2]

Xalbador Garmendia

Bizitza
JaiotzaZaldibia1932ko irailaren 20a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaAnoeta2018ko azaroaren 14a (86 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta hizkuntzalaria

Literaturaren Zubitegia: 35

Bizitza

Lehenengo ikasketak Tolosako sakramentinoekin egin ostean, Erromako Unibertsitatera joan zen Teologia ikastera. Handik itzultzean Maulen bizi izan zen eta leku ezberdinetan aritu zen lanean: Zeruko Argia aldizkarian zuzentzaile, Eusko Kontseilu Gorena-ko itzultzaile, Egin egunkariko euskara arduradun, eta abar.Euskaltzain urgazlea da.[3]

1968ko Arantzazuko biltzarrean euskara batuaren deklinabideari buruzko txostena aurkeztu zuen. Hainbat hedabidetan aritu zen euskara zuzentzaile gisa.[1]

Ordurako euskal kulturgintzan bete-betean zebilen; besteak beste, antzerkiaren esparruan eta dantzaren arloan —Tolosako Udaberri dantza taldearen sortzaileetakoa izan zen—. Itzulpen arloan ere nabarmendu da, hainbat obra klasiko itzuli baititu euskarara: Albert Camusen Les Justes (Gizon zuzenak, 1967), Antoine de Saint-Exuperyren Le Petit Prince (Printze txikia, 1970) eta Gabriel Garcia Marquezen Crónica de una muerte anunciada (Heriotza iragarritako baten kronika, 1982), adibidez.

Euskara zuzentzaile ere aritu zen hainbat hedabidetan; besteak beste, Zeruko Argia-n eta Egin-en. Eusko Kontseilu Goreneko itzultzaile ere izan zen, eta Gernikako estatutuaren itzulpenean aritu zen.

Lanak

Haur eta gazte literatura

  • Beltza! Beltza! (1990, Erein)

Dibulgazioa

  • Lurraren kondaira (1970, Herri Gogoa)

Itzulpengintza

Erreferentziak

Kanpo estekak


Euskal idazleak
Artikulu hau euskal idazle bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.