Zaldibia

Gipuzkoako udalerria

Zaldibia Gipuzkoako hego-ekialdeko udalerri bat da, Goierri eskualdekoa. 2016. urtean 1.566 biztanle zituen. Hegoaldean mugakide du Aralarko mendilerroa, eta hor hiru barrendegi ditu: Martxabaleta, Matxitxane eta Atxuripea. Zaldibia UEMAko kidea da.

Zaldibia
 Gipuzkoa, Euskal Herria
Saturdiren baseliza. Atzean, Larrunarri edo Txindoki mendia.
Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaGipuzkoa
EskualdeaGoierri
Izen ofizialaZaldibia
Posta kodea20247
INE kodea20078
Herritarrazaldibiar
Ezizenaarkakuxok
Kokapena
Koordenatuak43°02′11″N 2°08′59″W / 43.03639°N 2.14972°W / 43.03639; -2.14972
Map
Azalera16,43 km²
Garaiera167
Distantzia41 km Donostiara
Demografia
Biztanleria1.735 (2023)
62 (2022)
alt_left 789 (%45,5) (%47,5) 824 alt_right
Dentsitatea105,6 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
% 1,13
Zahartze tasa[1]% 19,95
Ugalkortasun tasa[1]‰ 44,59
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 72,08 (2011)
Genero desoreka[1]% 2,57 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 9,11 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 80,91 (2010)
Etxeko erabilera[2]% 74.06 (2016)
Datu gehigarriak
Sorrera1615 (juliotar egutegia)
Webguneahttps://zaldibia.eus/

Geografia

Mugakideak

Mugakide ditu iparraldean Arama eta Gaintza, hegoaldean Aralarko mendilerroa eta Ataun, ekialdean Abaltzisketa eta Aralar, eta mendebaldean Ordizia, Lazkao eta berriz ere Ataun.

Ibaiak

Amundarain ibaia Zaldibian

Udalerrian Arkakan iturburua duen Amundarain ibaiari Urtsuaran ibaiak bat egiten dute, ondoren Amundarain ibaia Ordizia eta Aramako mugaraino jarraitzen du, bertan Oria ibaiari batzen zaio.

Historia

Lehen aipamenak

Antzina, Zaldibia bi auzo edo gunetan banatzen zen: bata, Saturdi auzoa, izen berdineko baselizaren inguruan, santu horrek bere lehen menpekotasuna Nafarroako Erresumari izan zela adierazten du; eta bigarrena, XII. mendetik aurrera Santa Fe de Champayn edo Kanpain izenez agertzen da (1134an Iñigo Taxoarekoak Aralarri dohaintzan emana). XIII. mendearen hasieran bi hauek ziren herriaren guneak.

Zaldibia, 36ko gerra ostean

Donejakue bidea

Zaldibia, bere izenak ongi adierazten duen bezala (Zaldi eta Ibi), Gipuzkoa eta Nafarroa arteko zaldizkoen bidea zen, eta Goi Erdi Aro osoan Nafarroako Erresumaren barnean eta Donejakue Bidearen bigarren mailako bide baten pasagunean egon zen, Santa Fe santa frankoaren izenak ulertzera ematen duenez. Gaur egun ere oraindik Zaldibia eta Nafarroa elkartzen zituen Aralarko galtzadaren zati bat gorde da.

Ausa-Gaztelu

1200an Gipuzkoa Nafarroako Erresumatik banandu eta Gaztelako Erresumara igarotzean, Nafarroako muga berriak gotortu egin ziren, eta muga horretako guneetako bat Ausa Gaztelu mendiaren gailurra izan zen. Bertan, gaztelu bat eraiki zen, hortik mendiaren izena, eta gaur egun eraikin honen aztarnak oraindik gailurrean ikusgai daude.

Ordiziarekiko batasuna

Zaldibia izena agirietan lehenbiziko aldiz 1399an agertzen da, hain zuzen ere, Ordiziarekin elkartu zeneko garaian. 1399ko apirilaren 8an Zaldibia eta beste zenbait herri Ordiziara elkartu ziren, eta 1402ko abuztuaren 5ean Henrike II.a Gaztelakoak batasun hau berresti zuen. Jurisdikzio zibil eta kriminala Ordizian zetzan, halere Zaldibiak auzo eta mendiak bere jabetzan gorde zituen, bai eta bere berezko administrazio ekonomikoa ere. Batasuna mugan ohikoak ziren nafarren erasoez defendatzeko eta herrigune nagusi eta indartsuago bat osatzeko helburuz gauzatu zen, bai eta XIV. mendean zehar maiz jazotako jauntxoen liskar eta gipuzkoar banderizoen alde ezberdinen arteko borrokeei aurre egiteko ere.

Banaketa eta udalerria

Jada denboraren poderioz batasuna mantentzeko arrazoiak desagertzean, Zaldibia Ordiziatik banandu zen, eta 1615eko otsailaren 13an Filipe III.a Espainiakoak udalerri titulua eman zion. Udalerri titulua bereganatzean berezko jurisdikzio zibil eta kriminala ere eskuratu zuen. Guzti hau orduko 143 biztanleko 25 dukat ordaindu eta gero. Bere udalerri estreinaldia 1615eko Elgoibarko Batzarrean egin zuen, horretan Joan Urtesabel eta Joan Gartzia Estensoro ordezkariek Zaldibia ordezkatu zuten.

Azpiegiturak

Kirola

  • Plazako frontoia[3]
  • Eskola eremuko frontoi estalia[3]
  • Belar artifizialeko gune balio anitza[3]
  • Probalekua[3]
  • Gimnasioa[4]
  • Osasun zirkuitoa[5]

Kultura

  • Karrerane kultur etxea[4]
  • Kimuene kulturgunea[4]
  • Herri antzokia[4]

Hezkuntza

Aisialdia

  • Parke botanikoa[8]

Garraioa

Zaldibia Donostiatik 45,5 kilometrora eta barruti judizialeko hiriburua den Tolosatik 20 kilometrora dago. Tren geltoki hubilera Ordiziako geltokia du. Zaldibiatik Ordiziara doan eskualde errepidearen bidez N-1 autobidearekin lotuta dago. Gainera, Ordiziara doan errepide horretatik ateratzen den beste errepide baten bidez Gaintza udalerriarekin ere badu lotura. Aldiz, eskualde errepide horren bestaldetik maldan gora igo, Larraitzetik igaro eta Abaltzisketa udalerriarekin lotuta dago. Arkakara doan errepidea hartuz gero ere, herrigunearen irteeratik ateratzen den errepidea hartu eta maldan gora eginez lotura du Lazkaomendirekin, eta hortik Lazkao eta Ordizia udalerrietara ere joan daiteke.

Demografia

2019an herriak 1.630 biztanle zituen, horietatik %20,67k 65 urte edo gehiago zituen. Atzerrian jaiotakoak %13,07 ziren.[9]

Zaldibiako biztanleria

Ekonomia

2017an honela banatzen ziren sektore ekonomikoak: Lehen sektorea BEGaren %3,5. Bigarren sektorea %29,2. Hirugarren sektorea %60,8. Eraikuntza %6,6.[9]

Politika

2007ko udal hauteskundeak

2007an Aralar, PSE-EE eta PP alderdiek hartu zuten parte hauteskundeetan (legez kanpo utzi baitzuten EAEren zerrenda). Hona hemen emaitzak:

  • Aralar: 435 boto (9 eserleku).
  • PSE-EE: 13 boto (eserlekurik ez).
  • PP: 8 boto (eserlekurik ez).

Halaber, EAEren hautagaitza legez kanporatua 435 herritarrek bozkatu zuten. Ondorioz, Aralar eta EAEren arteko itun ez-ofizial baten bidez gauzatu zen udalerriaren kudeaketa politikoa.[10] Hitzarmenak 2 urte iraun zuen, Aralarrek 2009ko ekainaren bukaera aldera udala desadostasunengatik utziko zuela iragarri arte.[11]

2011ko udal hauteskundeak

2011ko maiatzaren 22ko udal hauteskundeetan Bildu koalizioak bederatzi zinegotzi eskuratu zituen, eta Joxan Etxabe hautatu zuten alkate.

2015eko udal hauteskundeak

2015eko maiatzaren 24ko hauteskundeetan Joxan Etxabe hautatu zuten alkate berriro,[12] Euskal Herria Bilduren bederatzi zinegotziei esker.

2019ko udal hauteskundeak

2019ko udal hauteskundeetan hauek izan ziren emaitzak: EH Bilduk 518 boto (6 zinegotzi). EAJk 263 boto (3 zinegotzi). PSE-EEk 5 boto.[13] Eztitxu Mujika (EH Bildu) aukeratu zuten alkate.[14]

Udal hauteskundeen jarraipen historikoa

Zaldibiako udalbatza

Alderdia

2015eko maiatzaren 24a

2011ko maiatzaren 22a

ZinegotziakBoto kopuruaZinegotziakBoto kopurua
Euskal Herria Bildu*
7 / 9
620 (% 76,26)
7 / 9
574 (% 71,48)
Independenteak
2 / 9
185 (% 22,76)
2 / 9
215 (% 26,77)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
0 / 9
8 (% 0,98)
0 / 9
12 (% 1,49)
*2011ko hauteskundeetan Bildu gisa aurkeztu zen koalizioa.
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean
Ausa Gaztelu mendiaren gailurra eta antzinako gazteluaren aztarnak. Atzea, Txindoki.


Iparragirre baserria

Alkateak

Hauek izan dira Zadibiako azken alkateak:

AlkateaAgintaldi hasieraAgintaldi amaieraAlderdia[15]
Jose Martin Eskisabel Elorza[15][16]19791983Asamblea Popular
Miguel Maria Jauregi[16]19831987Herri Batasuna
Miguel Maria Jauregi[16]19871991Herri Batasuna
Miguel Maria Irastorza[16]19911995Zaldi-Ibia Udal Taldea
Jose Ignacio Elizegi[16]19951999Herri Batasuna
Joakin Zubeldia Aranburu[16]19992003Euskal Herritarrok
Patxi Aierbe20032007Aralar
Patxi Aierbe[10]20072009 a[11]Aralar
Ramon Nazabal20092011Kudeaketa batzordea
Joxan Etxabe Nazabal[12]20112015Bildu
Joxan Etxabe Nazabal[12]20152019Euskal Herria Bildu
Eztitxu Mujika Mariezkurrena[14][17]2019JarduneanEuskal Herria Bildu

a Alkateak ez zuen legegintzaldia bukatu.

Zaldibia, 1940 inguruan

Euskara

Sakontzeko, irakurri: «Goierriko gipuzkera»

2016an herritarren %80,77 euskalduna zen.[9]

Ondasun nabarmenak

Santa Fe elizaren ikuspegia.
Mondeju zuria Zaldibiakoa da.

Gastronomia

Jaiak

Zaldibiar ospetsuak

Joan Ignazio Iztueta zaldibiar folklorista
Zaldibiako frontoia

Erreferentziak

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa