Zerrenda:Gipuzkoako herrietako ezizenak

Gipuzkoako herrietako ezizenak probintzia horretako herri bakoitzeko herritarrak izendatzeko erabiltzen diren ezizenak dira, jatorrian zirikatzeko edo burla nahiz iseka egiteko asmatuak. Askotan, ezizena umore onez hartu eta burla kutsua ahaztuta, bertakoek ezizena deituratzat hartu eta harro erabiltzen dute, baita herriko bertako ekimenak izendatzeko ere, marka gisa. Bizkaian ere zabaldurik dagoen ohitura da, eta han ere anitz dira ezizen berezia hartzen dute herritarrak, euren herria zein den.

Ezizen horiek gehienbat herri bakoitzaren inguruetan dira ezagunak, eta Felix Ibargutxi kazetariak bi artikulutan (bata euskaraz,[1] bestea gaztelaniaz[2]) horien berri zabaldu du.

Kulturagintzan eta marketinean

Ezizen hauek herrietako kulturagintzarako eta marketinerako guztiz tresna baliagarriak dira. Konparazio baterako:

  • Alegian, Txintxarri abesbatza sortu zuten 1960an, eta herriko jaien hasiera iragartzeko Txintxarriaren Igoera egiteko ohitura hasi zen XX. mendearen bukaeraldean.[3][4] Txintxarri izeneko jatetxe bat ere bada. Era berean, herriko blogariek eginikoa biltzeko, Txintxarrisfera sortu dute.
  • Beasainen, dendari elkarteak Bareak Merkatari Elkartea[5] izena hartu zuen; eta Beti-Bizi elkarteak Beasaingo herriaren alde lan egin duen elkarte edo pertsona bati ematen dion eskerron sariak Urrezko Barea du izena.
  • Lazkaon, Lazkao Antzar Pilota Kirol Elkartea (LAPKE),[6] Antzar Gazteak musika eskola[7] eta Antzar Korrikalariak atletismo taldea[8] daude.
  • Zegaman, herriko jaietako egitarauan ekitaldi nagusietakoa da Belearen Entierroa (ehorzketa), jaien bukaerako ekitaldia. 1986an sortu zuen ekitaldi hori lagun talde batek, Joxantonio Ormazabalek egindako panpinarekin; 1987. urtetik aurrera udaletxeko balkoitik behera egiten hasi ziren, kable bat erabilita; eta hurrengo urterako Udalak sartua zuen jaietako egitarau ofizialean.[1] Zegamako ehiztari elkarteak ere Belea du izena.[2]

Ezizenen taula

UdalerriaEzizena
(izen soila eta plurala)
AzalpenakErabilerak, kulturagintzan eta marketinean
Tokiko euskaran
Euskara batuan
(ezberdina baldin bada)
Abaltzisketatxalburu, txalburuk[1][9]zapaburu, zapaburuak
Aduna
Aia
Aizarnazabal
Albizturkunplitu, kunplituak
Alegiatxintxarri, txintxarrik[9]txintxarri, txintxarriak[1][3]«zintzarri» izenaren txikigarria
  • Txintxarri: Alegiako abesbatza, 1960an sortua.
  • Txintxarri: Alegiako jatetxea.
  • Txintxarri Txiki: Alegiako haur abesbatza.
  • Txintxarriaren Igoera: Alegiako jaien hasiera iragartzeko ekitaldia, XX. mendeko azken urteetan sortutako ohitura.[1]
  • Txintxarriaren Erreketa: Alegiako jaien bukaera iragartzeko ekitaldia.[1]
  • TxintxarriMedia: Alegialdeko blogeroak, audioak, irudiak eta bideoak biltzen dituen webgunea.
  • Txintxarrisfera: Alegialdeko blog komunitatea.
Alkizaoilo, oiluak[1][2]oilo, oiloak
  • Oilategitik: Alkizako herri aldizkaria[10]
Altzagazakur, zakurrekzakur, zakurrak
Altzotipul, tipulektipula, tipulak[1][2]
Amezketaelbi, elbik[1][2]euli, euliak
Andoainhontz, hontzak[11]
Anoetakuku, kukuak
Antzuola
Aramaidiezizale, idiezizalek[1][2]

edo fruterozale, fruterozalek[12]

?

fruterozale, fruterozaleak

Aretxabaleta
Arrasate
  • Astaputz-batzaile ezizenak «astaputzak (jangarria den baina oso fama ona ez duen onddo mota) biltzen aritzen dena» esan nahi du.
Asteasutranpazulo, tranpazuluak[1][2]tranpazulo, tranpazuloak
Astigarraga
Ataunotso, otsok[9]otso, otsoak
Azkoitiaxakel, xakelak[1][2][9]«sakel» izenaren txikigarria; «igel» esan nahi du, eskualde hartako euskaran.
Azpeitiaxapu, xapuek[9]xapo, xapoak[1][2]«zapo» izenaren txikigarria
Baliarrainzartagi, zartagik[1][2]

edo zartagi zahar, zartagi zaharrak[9]

zartagin, zartaginak

zartagin zahar, zartagin zaharrak

Beasainbare, barek[9]bare, bareak[1][2]burla kutsurik gabe, bagoigile ere esaten diete beasaindarrei (gaztelaniazko vagoneroren itzulpena)
  • Bareak Merkatari Elkartea: Beasaingo dendarien elkartea.
  • Urrezko Barea: Beti-Bizi elkarteak Beasaingo herriaren alde lan egin duten elkarte edo pertsonei ematen dien eskerron saria.
  • Barearen Entierroa: Ordiziakoek, beasaindarrei adarra jotzearren, Barearen Entierroa (barearen ehorzketa) izeneko ekitaldia sortu zuten, Ordiziako jaietako bukaerako ekitalditzat.[15]
Bedaiomakil, makilekmakila, makilak[16]
Beizamamakil, makilak[1][2]makila, makilak
Belauntza
BerastegiGautxori
Bergaramokolo, mokoluak (emakumezkoak izendatzean, mokoliak plurala ere erabiltzen da)[17][18]mokolo, mokoloak«ergela» esan nahi du[17][18]
Berrobi
Bidegoian
Debatarin, tarinak[1]
Donostiakaskarinak[1][2] edo ñoñostiarrak[19]
Eibarxapu herriko, xapu herrikuak[20]

edo txaputxero, txaputxeruak[21]

?

txaputxero, txaputxeroak

Soraluzen eibartarrei kantatzen zieten abestia, Ramiro Larrañaga soraluzetarrari jasoa (txapela gorriak = liberalak):
«Eibartar txaputxero

txapela gorria,
goizian goizetikan
kafia ta esnia.

»
Ramiro Larrañaga[21]
  • «txaputxero» hitza Lekeition erabiltzen da, «lehorrekoak, itsasoan lan egiten ez dutenak» izendatzeko.
  • burla kutsurik gabe, armagin ere esaten diete eibartarrei (gaztelaniazko armeroren itzulpena).
Elduain
Elgeta
Elgoibar
Errenteriagailetero, gaileteroak[22]Errenteriako industria garrantzitsuenetako bat Olibet gaileta fabrika zen, eta hortik sortu zen errenteriarren gaileteroak goitizena.[22]
Errezilaker, akerrak[9]
Eskoriatza
Ezkio-Itsasootamotz, otamotzak[1]

edo otamoxka, otamoxkak[23]

«ote» landare izenetik eta «motz» adjektibotik sortua, segur aski
Gabiriamakilari, makilarikmakilari, makilariak[1][24]
  • Makilari: Gabiriako herri aldizkaria[25]
Gaintzazapo, zapok[9]zapo, zapoak[1]
Gaztelu
Getarialapajaleak
Hernani
Hernialde
Hondarribiabikingo, bikingoakEzizen horren zergatikoa ez dago batere argi. Batzuen esanetan, Hondarribian inguruko herrietan baino ilehori gehiago omen dagoelako da,[26] baina bada beste hainbat teoria xelebre edo ez hain xelebre ere.[27][28][29]
Ibarra
Idiazabalaxari, axarik[9]axeri, axeriak[1][2]«azeri» izenaren txikigarria
  • Axariaren jaitsiera: Idiazabalgo jaien hasiera iragartzeko ekitaldia, Beasaingo Mariren jaitsieraren ereduari jarraituz antolatua.[30]
Ikaztegietamadril txiki, madril txikik[31]
madril txiki, madril txikiak
  • madril txiki ezizena ikaztegietarrak dotore ustekoak zirelako omen dator. Azken batean, inguruko herrietakoek Ikaztegieta madril txiki bat zela jotzen zuten, ikaztegietarrak madrildarren antzera dotorezia erakusten saiatzen omen zirelako.[31]
  • HABE aldizkariaren 315. zenbakian argitaratutako txingurri ezizena[12] (euskara batuan, «txindurri») ez da beste inon ageri; dudakoa dirudi, hortaz.
Irun
Irura
Itsasondoijito, ijitok[9]ijito, ijitoak[1][2]
Larraultabako erretzaile[32]
Lasarte-Oria
Lazkaoantzar, antzarrak[1][2][9]antzara, antzarak
  • Antzar Gazteak: musika eskola
  • Antzar Korrikalariak: atletismo taldea
  • Lazkao Antzar Pilota Kirol Elkartea
Leaburu
Legazpiilintxa, ilintxak[1][2]ilintxa: txondorrean behar bezala egosi gabe gelditutako egur edo ikatz pusketa[1][2]
  • Ilintxa kirol elkartea: Legazpiko futbol klub nagusia, Ilintxa lagunartetik 1945ean sortua.[15]
  • Ilintxa lagunartea: 1934an sortutako gastronomia eta kultura elkartea.[33]
Legorretapiku, pikuk[9]piku, pikuak[1][2]
Leintz Gatzaga
Lezotrapujale, trapujaliaktrapujale, trapujaleak[34]
Lizartza
Mendaro
Mutiloatxerrigorri, txerrigorriktxerrigorri, txerrigorriak[1][35]
  • Mutiloko txerri azoka: 2008an sorturiko azoka, urtero egiten dute, azaroko igande batean.[36]
  • Txerriaren jaitsiera: Segurako jaietako ekitaldia, Beasaingo Mariren jaitsieraren ereduari jarraituz sortua.[30]
Mutrikulapazorri, lapazorrixak[1][2]lapazorri, lapazorriak
  1. «zorri» edo «dituen nahiengatik desgaraikoa den pertsona» esan nahi du, Labayru hiztegiaren arabera.[37]
  2. «alfer» esan nahi du, Intza Proiektuaren arabera.[38]
Oiartzun
Olaberriadotore, dotorekdotore, dotoreak
Oñatitxantxiku, txantxikuaktxantxiku, txantxikuak[1][2][9]«igel» izenaren eskualde hartako sinonimoa[1][2]
Ordiziaaza, azak[1][2][9]
Orendaineltxo, eltxok[9]eltxo, eltxoak[1][2]
Orexa
Orioijito, ijitokijito, ijitoak[1][2]Anjel Lertxundi oriotar idazlearen esanetan, ezizenaren jatorria hauxe izan daiteke: Errepublika garaian ijitoek inguruko herrietan kanpatzea debekatua zutelako, Orion maiz kanpatzen zutela.[1]
Ormaiztegiharrikalari, harrikalarikharrikalari, harrikalariak[1]
  • Harrikalari Txapelketa: sanmigeletako ospakizunetako bat, Ormaiztegiko Kultura Batzordeak 1996an sortua. Errekatik hartu zuten 2,080 kiloko harria albait urrutien jaurtitzen saiatzen dira herriko gazteak.[15]
Pasaia
Segurazopajale, zopajalek[9]zopajale, zopajaleak[1][2]
  • Zopa Pertzaren Jaitsiera: Segurako jaien hasiera iragartzeko ekitaldia, Beasaingo Mariren jaitsieraren ereduari jarraituz sortua,[30] 2000. urtearen inguruan. Kanpandorretik behera jaisten dute pertza, kable baten bidez.[15]
Soraluzehautx herriko, hautx herrikuak[20][21]

edo hautx herri, hautx herrixak[39]

hautx herriko, hautx herrikoak

hautx herri, hautx herriak

«hauts» hitza gaizki idazten edo esaten da, nahita, soraluzetarrei adarra jotzeko.

Eibartarrek deitzen zieten halaxe soraluzetarrei, Eibarkoek bezala «hautz» ahoskatu beharrean, «hautx» ahoskatzen zutelako «hauts» hitza.

Tolosazuri, zurijak edo zurikzuri, zuriak[1]
Urnieta
Urretxuotamotz, otamotzak[1]

edo otamoxka, otamoxkak[23]

«ote» landare izenetik eta «motz» adjektibotik sortua, segur aski
  • Otamotz hilabetekaria: Zumarraga eta Urretxuko Zintzo-Mintzo euskaltzale elkartearen agerkaria, 1992an sortua, bi udalerri horietako informazioa dakarrena.[40]
  • Otamotz atari digitala: www.otamotz.com helbidea duen webgunea, Zumarraga eta Urretxuko Zintzo-Mintzo euskaltzale elkartearena, bi udalerri horietako informazioa dakarrena.[41]
Usurbilbaxurde, baxurdekbasurde, basurdeak
  • Baxurde Krosa: irailean egiten duten lasterketa, Usurbildik Zubietara joan-etorria.
Villabona-Amasa
Zaldibiaarkakuxo, arkakuxok[9]arkakuso, arkakusoak[1][2]
  • Arkakusoaren jaitsiera: uztaileko Gazte Festako ekitaldia, Beasaingo Mariren jaitsieraren ereduari jarraituz sortua.[30] Soka batean behera, Zaldibiako elizako kanpandorretik udaletxeraino doa arkakusoa, plaza zeharkatuz, sabelean duen irekiduratik gozokiak botatzen dituela.[15]
Zarautzhaize, haizeak[1]
Zegamabele, belek[9]bele, beleak[1][2]
  • Belea: Zegamako ehiztari elkartea.
  • Belearen Entierroa: herriko jaietako ekitaldi nagusietakoa. Bele baten irudia ehorztearen itxura egiten dute zegamarrek, jaien bukaera irudikatzeko.
Zerainxagu, xaguk[1][2]xagu, xaguak«sagu» izenaren txikigarria
Zestoaaldrebes, aldrebesak[erreferentzia behar]
Zizurkil
Zumaia
Zumarragaotamotz, otamotzak[1]

edo otamoxka, otamoxkak[23]

«ote» landare izenetik eta «motz» adjektibotik sortua, segur aski
  • Otamotz hilabetekaria: Zumarraga eta Urretxuko Zintzo-Mintzo euskaltzale elkartearen agerkaria, 1992an sortua, bi udalerri horietako informazioa dakarrena.[40]
  • Otamotz atari digitala: www.otamotz.com helbidea duen webgunea, Zumarraga eta Urretxuko Zintzo-Mintzo euskaltzale elkartearena, bi udalerri horietako informazioa dakarrena.[41]

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak