Zestoa

Gipuzkoako udalerria


Zestoa Gipuzkoako iparraldean dagoen barrualdeko udalerri bat da, Urola Kosta eskualdekoa. 3.740 biztanle zituen 2016. urtean.

Zestoa
 Gipuzkoa, Euskal Herria
Zestoa.
Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaGipuzkoa
EskualdeaUrola Kosta
Izen ofizialaZestoa
Posta kodea20740
INE kodea20027
Herritarrazestoar
Kokapena
Koordenatuak43°14′24″N 2°15′31″W / 43.2401°N 2.2586°W / 43.2401; -2.2586
Map
Azalera43,69 km²
Distantzia33 km Donostiara
Demografia
Biztanleria3.785 (2023)
35 (2022)
alt_left 1.772 (%46,8) (%51,2) 1.939 alt_right
Dentsitatea86,63 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
% 18,47
Zahartze tasa[1]% 21,44
Ugalkortasun tasa[1]‰ 55,76
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 79,01 (2011)
Genero desoreka[1]% 6,61 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 10,08 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 83,88 (2010)
Kaleko erabilera [2]% 77.5 (2016)
Etxeko erabilera[3]% 74.09 (2016)
Datu gehigarriak
Sorrera1383
Webguneahttps://www.zestoa.eus
Hiri senidetuakBir Zeit

Geografia

Urola ibaiak herria zeharkatzen du. Pagoetako natura parkearen zati bat Zestoa udalerrikoa da.

Udalerri mugakideak

Mendebaldean Deba, iparraldean Zumaia eta Aizarnazabal, ekialdean Aia eta hegoaldean Azpeitia eta Errezil ditu mugakide.

Auzoak

Zestoako auzoak honakoak dira:

Historia

Ekainberriko zaldiak.
Sakontzeko, irakurri: «Ekain (leizea)»

Zestoa aberatsa da oso historiaurreko ondareari dagokionez.

Ekain Debako udalerriko lurretan dagoen leizea da, Goi Paleolitokoa, baina irismen eta bide naturala Zestoako herrigunetik du. Ezaguna da batez ere Madeleine aldikoak diren labar-pinturak direla-eta. Erreplika museoa, Ekainberri, Zestoako terminoan dago kokatua. Nahiz eta fisikoki leizea Debako lurretan kokatu, Zestoako muga-mugan dago eta Zestoako udaletxea berak erosi zituen bertako lurrak leizea babestu ahal izateko.

Beste aldetik kobarako sarbidea Zestoako kaskotik hurbil da, eta hau dela eta, Ekainberri 2008ko abuztuan Zestoan zabaldu zuten Ekainberri zentroa, labar-pinturen kopiak eta kobazuloaren egitura bera barne hartzen dituena. Zentroa bisitagai dago eta ireki zenetik dozenaka mila bisitari bertatik igaro dira jada[4].

2008an UNESCOk kobazuloak Gizateriaren Ondare izendatu zituzten, Santimamiñe eta Altxerrirekin batera.

Sakontzeko, irakurri: «Danbolinzulo»

Aizarna auzoan, Erralla eta Amalda kobak daude. Bi leize hauetan garrantzi handiko aztarnategi arkeologikoak aurkitu eta industu dituzte.

2009ko abuztuaren 14ean Aranzadi Zientzia Elkarteak duela 250.000 urte Homo heidelbergensis gizakiak erabilitako sutondo baten aurkikuntzaren berri eman zuen. Aurkikuntza Zestoako Irikaitzeko aztarnategian egin zuten, herriko interes arkeologiko handiko beste gune bat, Zestoako kaskoko futbol zelaian kokatzen dena. Adituen ustez, aurkikuntza horrek Homo heidelbergensisek sua egiteko zuen ahalmenaren berri emango du.[5]

Zestoako geltokia 1925ean

Demografia

2019an 3.833 biztanle zituen herriak. Horietatik %19,18k 65 urte edo gehiago zituen. Atzerrian jaiotakoak %9,57 ziren.[6]

Zestoako biztanleria

Ekonomia

2017an honela banatzen ziren sektore ekonomikoak herrian: Lehen sektorea BEGaren %2. Bigarren sektorea %51,4. Hirugarren sektorea %43,5. Eraikuntza %3,1.[6]

Politika

Zestoako udalerrian EH Bildu koalizioak lortu du alkatetza azkeneko hauteskundeetan. Zestoako udalak 11 zinegotzi ditu guztira.

Zestoako alkatea EH Bildu koalizioko Mikel Arregi Urrutia da 2019ko udal hauteskundeez geroztik[7]. Udaleko hamaika zinegotzietatik sei lortu zituen. Baliogabeko botoak 33 izan ziren (emandako guztien %1,67) eta 30 boto zuri izan ziren (botoen %1,52). Abstentzioa %28,52koa izan zen.[8]

Udalerri Hauteskundeak Zestoan
Alderdi politikoa20192015
BotoakZinegotziakBotoakZinegotziak
EH Bildu108368805
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ-PNV)79359076
PSE-EE/PSOE360400
PP--100

Euskara

Zestoako ondarea biltzen duen ikus-entzunezkoa. Euskal Herriko Ahotsak proiektuko elkarrizketekin eta herriko irudiekin osatua.[9][10]
Sakontzeko, irakurri: «Urolaldeko hizkera»

Herriko hizkera Urolaldeko hizkera da, hau erdialdeko euskara edo gipuzkeraren aldaera bat da. Zestoak bere bertso-eskola du.

2016an herritarren %81,48 euskalduna zen.[6]

Ondasun nabarmenak

Santa Engrazia ermita

Argazki galeria

Auzoak:

Zestoar ospetsuak

Hiri senidetuak

2009ko apirilaren 30ean, Palestinako Bir-zeit hiria eta Zestoa senidetu ziren udaletxeko areto nagusian egindako ekitaldian. Erabakia zinegotzi guztiek aho batez hartu zuten, Yousef Nasser, Bir-Zeiteko alkatea eta Palestinaren Askapenerako Herri Frontearen kidea, bertan zegoela[16].

Erreferentziak

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa