Zetak
Zetak Pello Reparazek 2019ko azaroaren 18an sorturiko euskal musika pop-elektronikoko taldea da. Hain zuzen, Vendetta (2007-2018) musika taldea desegin ondoren sortu zuen musika talde hau.[1]
Zetak | |
---|---|
![]() | |
Datuak | |
Jatorria | Arbizu, Nafarroa Garaia |
Musika mota | musika elektroniko |
Urteak | 2019 - |
Taldekideak | |
Pello Reparaz Leire Colomo Iban Larreburu Gorka Pastor | |
Informazio gehigarria | |
zetak.org | |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Taldekideak
- Pello Reparaz, abeslaria.
- Leire Colmo, perkusioa.
- Iban Larreburu, bateria.
- Gorka Pastor, sintetizadorea.
Diskografia [2]
- Zetak(2019)
- Zeinen Ederra Izango Den(2020)
Errepidean (2019)
Errepidean Zetak taldearen lehenengo lana izan zen, eta abesti honekin hasiera eman zitzaion Zetak taldeari. 2019ko ekainaren 10ean kaleratu zen, eta arrakasta handia izan zuen, milioi bisita baino gehiago izan ditu YouTuben eta Spotify-en.
Zetak bakar bat (2019)
Zetak argitaratutako lehenengo diskoa da. 10 abesti ditu, eta 2019ko abenduaren 5ean argitaratu zen. Errepidean abestia bezala (hau ere dago sartuta diskoan) milioi bisita baino gehiago izan ditu disko honek.
Zeinen ederra izango den (2020)
zeñen ederra izango den abestia 2020ko apirilaren 24an argitaratu zen, Covid-19 birusagatik bizi izan genuen pandemia gertatzen zen bitartean argitaratu zen. Abesti honen bideoklipa egiteko, Zetakek bere jarraitzaileei haien bizitzako unerik zoriontsuenetako bideoak eta argazkiak eskatu zieten, eta bideoklipa egin zuen jarraitzaileen argazki eta bideoekin.
Abesti hau arrakasta handia izan zuten jarraitzaileengan eta euskaldun guztiengan, milioi bat bisita izan baititu.
Hegan (2020)
Hegan abesta Zetak Gaztea irratiarekin egindako kolaborazio bat da, 2020ko uztailaren 3an argitaratua. 300.000 bisita baino gehiago lortu ditu atera zenetik.
Hitzeman (2020)
Hitzeman 2020ko azaroaren 16an argitaratutako abestia da. Zetak Oques Grasses katalan taldearekin egin zuten, eta bi hizkuntzetan dago; katalanez eta euskaraz.
Akelarretan (2020)
Akelarretan 2020ko abenduaren 3an argitaratutako abestia da. Abesti honetan ez du Pello Reparazek abesten. 200.000 baina bisita gehiago izan ditu.
Itzulera (2022)
Bi urtez egoera berezi batean egon ondoan, aurten bai itzulera izanen da. Itzuliko gara senpereko lakuraren leloaren barruan Zetak eta Erramun Martikorenaren arteko elkarlanean ateratako abestia da Itzulera. [1] Erabateko estilo aldaketa izandakoa. Bideoklipa Iratze Reparazekin batera Pellok zuzendautakoa da.
Erreferentziak
- ↑ «Zetak, Pello Reparazen metamorfosia» El Correo 2019-12-12 (Noiz kontsultatua: 2020-01-05).
- ↑ «Zetak» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2020-01-05).