Wikipedia:Txokoa

Eztabaida honi buruz

Lasterbidea

Ongi etorri euskarazko Wikipediako txokora!

Orri hau Wikipedia honetako mota guztietako hizketaldi eta galderetarako da. Hala ere, orri jakin bati buruz edo beste wikilari batekin eztabaidatzeko, erabil ezazu orri horren edo wikilari horren eztabaida orria; Txokoa hainbat orriri eragiten dioten eztabaida orokorretarako da.

Wikipedian berria bazara, hobe duzu lehenik eta behin maiz egiten diren galderak irakurtzea.

Eztabaida zaharrak:
Wikipedia:Txokoa/Artxiboa


ES: Si no comprende o no sabe escribir en nuestra lengua y desea comunicarse con nosotros y nosotras, por favor, acuda a la Embajada.
FR: Si vous ne comprenez pas ou ne savez pas écrire dans notre langue et souhaitez communiquer avec nous, s'il vous plaît, visitez l'Ambassade.
EN: If you do not understand or you cannot write in our language, and you want to tell us something, please, visit the Embassy.
DE: Wenn Sie unsere Sprache nicht verstehen oder nicht schreiben können und Sie bei uns mitreden möchten, dann besuchen Sie bitte die Botschaft.

Eliatxo(eztabaidaekarpenak)
Oraina(eztabaidaekarpenak)

Arratsaldeon Eliatxo. Normalean egiten dena zera daː bat aukeratu eta bigarrenarekin osatu. Hori egin eta gero, berbideraketa egiten da bigarren artikuluarekin. Nik egingo dut. Eskerrik asko Eliaǃ

Lainobeltz(eztabaidaekarpenak)

Eta artikuluak batu ondoren, wikidatan elementu bana badute, ekementuak batu, tresna honekin. Batu ditut, eskerrikasko bioi :)

Joxan Garaialde(eztabaidaekarpenak)

Aupa, Lainobeltz: Zer da "ekementuak batu", ikasteagatik!

Lainobeltz(eztabaidaekarpenak)

Aupa @Joxan Garaialde: Pertsona berberaren bi artikulu zeuden, eta bakoitzak wikidatako elementu bat zeukan, beraz Wikidatan ere elementu bi zeuden pertsona berberarenak.

Arnaud-François III.a Maitia artikuluan zegoen edukia Arnauld François Maitie artikulura eraman da, eta Arnaud-François III.a Maitia birzuzenketa moduan gelditu da. Honi artikuluak batzea deitzen diogu.

Elementuak batzea honen baliokidea da, Wikidatan, Arnauld François Maitie artikuluak d:Q23816883 elementua da Wikidatan. Arnaud-François III.a Maitiak, lehen artikulua zenak, Q12254036 elementua zeukan, pertsona berdinaren deskribapen eta propietateekin. Elementuak batzeko tresnarekin goian birzuzenketa bihurtu dugun artikuluaren itema jartzen dut (Q12254036) eta behean artikulua batuaren itema (Q23816883). Azken honetan item bietan zeuden propietateak gelditzen (batzen) dira, eta lehenengoa birzuzenketa gelditzen da.

Espero dut ondo azaldu izana, bestela esan lasai. Ondo izan,

Joxan Garaialde(eztabaidaekarpenak)

Bai, ondo azalduta dago. Mila esker. Orain, argipen hori kopiatu, eta nire oharretara eramango dut; horrela, hurrengo batean badakit zer egin behar dudan. Mila esker, berriro @Lainobeltz

"Pertsona baten bi biografia" mezuari erantzun
Demonocrazy(eztabaidaekarpenak)

Kaixo:

Martxoaren 7an Zortziko txikian bat aterako dugu Korrikaren gainean. Bideo hau Commons-eko eguneko multimedia izango da martxoaren 22an. Polita litzateke egun horretarako, bideoa dozena bat hizkuntzatara itzulita edukitzea. Azpititulatzeko bideo erraza da, minutu exkax irauten du, eta ez da lan handia.

Bi gauza eskatu nahi dizkizuet:

  1. Zuek ezagutzen duzuen hizkuntzaren bat falta bada, azpidatzia sortzea.
  2. Ezagunen bat baduzue beste hizkuntzaren batean, berari eskatzea itzulpena.

Batez ere, Korrikako ahizpak dituzten hizkuntza gutxiagotuetara itzultzea iruditzen zait polita. Hauek dira: galiziera, bretainiera, katalana, okzitaniera, korsikera, alsaziera, mapudungun-a, Irlandako gaelikoa eta galesa. Baina bestelakoak ere oso ongi etorriak dira.

Hasteko bideoa euskaraz, ingelesez eta gazteleraz dugu. Taula honetan egin dezakegu jarraipena.

Errazena Commons-en bertan itzulpen-azpititulua txertatzea da, horretarako bideoko azpitituluen txantiloiean hizkuntza berria hautatu, oinarrian eginda dagoen hizkuntza bat hartu, eta testuak itzultzea da lana. Edozein zalantza baduzue esan lasai.

  • PS1: Mesedez, ez zabaldu bideoa oraindik, kanal hau publikoa bada ere, bideoa guztiz zabaldu aurreko sukalde lana da hau, ea argitaratzerako azpititulu asko pilatzen ditugun.
  • PS2: Egun hauetan arazoak daude Commons-eko bideoen audioekin, seguruena da oraingoz ez entzutea aipatutako bideoa, espero dugu egun gutxitan konpontzea, arazo global bat da eta.
Demonocrazy(eztabaidaekarpenak)

Aupa:

Denon artean bideoa oraingoz zortzi hizkuntzatara azpititulatzea lortu dugu:

  1. euskara
  2. ingelesa
  3. gaztelania
  4. frantsesa
  5. arabiera
  6. katalana
  7. galesa
  8. japoniera

Ostegunean zabalduko dugu lehen aldiz bideoa, baina hedapen fuertea martxoaren 14an izango da, eta gero, martxoaren 22an eguneko Commons multimedia izango da. Garaiz gaude, beraz, beste hainbat itzulpen lortzeko. Ezagutzen lagundu gaitzakeen norbait?

Eskerrik asko!

Demonocrazy(eztabaidaekarpenak)

Kaixo:

Bueno, hasi da Korrika eta ordurako hamabi azpititulu lortu ditugu: euskara, ingelesa, gaztelania, frantsesa, arabiera, katalana, galesa, japoniera, mapudunguna, italiera, tarifit-a eta wolofera. Gaur arratsalderako portugesezkoak ere bidaliko dizkigute.

Oraindik ere garaiz gaude besteren bat gehitzeko, eta nola ez, inguruan hizkuntza hauetako hiztunen bat baduzu, aukera polita da Wikipediako Korrikako artikulua helarazi eta bideoa ikusteko esatea.

Euskarazko Wikipediaz gain, gaztelaniazkoan eta ingelesezkoan ere txertatu dut bideoa, agian itzulpena dagoen besteren batean ere txertatu daiteke.

Itzulpen batzuk Garabide elkartearen bidez heldu zaizkigu, beste batzuk zuek egindako kontaktuen bidez, mila esker!

"Korrikako bideoa azpititulatzen" mezuari erantzun

Euskal udalerrien egoeraren estatistikak

Iruzkin bat • 22:53, 14 martxoa 2024
1
Theklan(eztabaidaekarpenak)
"Euskal udalerrien egoeraren estatistikak" mezuari erantzun

Wikimedia Foundation Board of Trustees 2024 Selection

Iruzkin bat • 20:57, 12 martxoa 2024
1
MediaWiki message delivery(eztabaidaekarpenak)

You can find this message translated into additional languages on Meta-wiki.

Dear all,

This year, the term of 4 (four) Community- and Affiliate-selected Trustees on the Wikimedia Foundation Board of Trustees will come to an end [1]. The Board invites the whole movement to participate in this year’s selection process and vote to fill those seats.

The Elections Committee will oversee this process with support from Foundation staff [2]. The Board Governance Committee created a Board Selection Working Group from Trustees who cannot be candidates in the 2024 community- and affiliate-selected trustee selection process composed of Dariusz Jemielniak, Nataliia Tymkiv, Esra'a Al Shafei, Kathy Collins, and Shani Evenstein Sigalov [3]. The group is tasked with providing Board oversight for the 2024 trustee selection process, and for keeping the Board informed. More details on the roles of the Elections Committee, Board, and staff are here [4].

Here are the key planned dates:

  • May 2024: Call for candidates and call for questions
  • June 2024: Affiliates vote to shortlist 12 candidates (no shortlisting if 15 or less candidates apply) [5]
  • June-August 2024: Campaign period
  • End of August / beginning of September 2024: Two-week community voting period
  • October–November 2024: Background check of selected candidates
  • Board's Meeting in December 2024: New trustees seated

Learn more about the 2024 selection process - including the detailed timeline, the candidacy process, the campaign rules, and the voter eligibility criteria - on this Meta-wiki page, and make your plan.

Election Volunteers

Another way to be involved with the 2024 selection process is to be an Election Volunteer. Election Volunteers are a bridge between the Elections Committee and their respective community. They help ensure their community is represented and mobilize them to vote. Learn more about the program and how to join on this Meta-wiki page.

Best regards,

Dariusz Jemielniak (Governance Committee Chair, Board Selection Working Group)

[1] https://meta.wikimedia.org/wiki/Special:MyLanguage/Wikimedia_Foundation_elections/2021/Results#Elected

[2] https://foundation.wikimedia.org/wiki/Committee:Elections_Committee_Charter

[3] https://foundation.wikimedia.org/wiki/Minutes:2023-08-15#Governance_Committee

[4] https://meta.wikimedia.org/wiki/Wikimedia_Foundation_elections_committee/Roles

[5] Even though the ideal number is 12 candidates for 4 open seats, the shortlisting process will be triggered if there are more than 15 candidates because the 1-3 candidates that are removed might feel ostracized and it would be a lot of work for affiliates to carry out the shortlisting process to only eliminate 1-3 candidates from the candidate list.

MPossoupe_(WMF)20:57, 12 martxoa 2024 (CET)

"Wikimedia Foundation Board of Trustees 2024 Selection" mezuari erantzun
Gorkaazk(eztabaidaekarpenak)

Kaixo,

Aurreko larunbatean EWKEko kide batzuk Eibarren elkartu ginen gure ohiko batzar horietako batean. Batzarraren amaieran kide batek galdetu zuen ea euskarazko Wikipedian nahiko administratzaile ote dagoen, ea ez ote den komeni administratzaile gehiago egotea...

Erantzuna baiezkoa izan zen, administratzaile gehiago egotea ona litzatekeela. Txoko honetan boluntarioak eskatuko genituela erabaki genuen. Wikilari adituak baino arituak behar direla ulertu nuen, ez omen da ezagutza tekniko handiegirik behar... Behar dena zera da: wikilari adeitsuak hasiberriekin, --adeitsuak wikilari guztiekin--, eta bandalismoari aurre egiten langile.

Une honetan nik neuk ezin dut urrats bat aurrera eman kontu honetan, baina Txoko honetatik ibiltzen den baten bat agian animatuko da.

Animatu bada!

Gotzon(eztabaidaekarpenak)

Joan den larunbatean ezin izan nuen biltzarrera joan, beraz ez dakit zehazki zein eratan hitz egin ote zenuten administratzaile gehiagoren beharraz.

Ni prest egon ninteke, baina:

  • Alde batetik, ez nago oso ziur halako ardura bat hartzeko «soslai» egokia ote den nirea.
  • Bestetik, hasieran tutore moduko bat behar nuke, iruditzen zait, zalantzak bertatik bertara argitu ahal izateko.

Honez gero administratzaile zaretenek jakingo duzue nire lehen zalantza argitzen. Hortik aurrera, prest, baten baten laguntzaz.

mskr

Lainobeltz(eztabaidaekarpenak)

Ez nintzen batzarean izan, baina nik ere uste dut ona litzatekeela administratzaile gehiago egotea.

Iñaki LL(eztabaidaekarpenak)

Hamarkada baino gehiago badaramat WPn eta ez dut beharrik ikusi orain arte, baina Batzarrean aipatutakoaren bidetik, batzuetan loopak sortzen dira birzuzenketetan eta inori kaka eman ordez nahiko neuk egitea. Bestelako admin zereginetan ere, laguntzeko prest.

Bandalismoa atzera botatzea edonork egin dezake, nolanahi ere.

Theklan(eztabaidaekarpenak)

Nik ere uste dut beste 3-4 administrari behar ditugula, ez soilik bandalismoa atzera botatzeko, batez ere gaizki sortutakoak ezabatu eta IP bandaloak blokeatu ahal izateko. Lan nahiko dago hor egiteko, eta gutxi gaude goizetan (batez ere) horretan.

Boluntariorik balego, bozketa prozesua has genezake.

Iñaki LL(eztabaidaekarpenak)

Goikoarekin ados, baina (bitxia da, duela ordubete jarri dudan bidalketa ez da editatzera heldu jada idatzita zegoenean) EUWPko administrariek gure politikak ezagutu beharko lituzkete, eta komeni ere Wikipediako ohiko jokabide ereduen berri izatea, bereziki ENWPkoak.

Lainobeltz(eztabaidaekarpenak)

Aupa @Iñaki LL: aipatzen duzuna ez da ona heldu, oharkabean kultura ondare ukiezinari buruzko harian idatzi duzulako,

Iñaki LL(eztabaidaekarpenak)

Hara! Eskerrik asko Lainobeltz

Oraina(eztabaidaekarpenak)

Arratsalde on.Nik ere administratzaile gehiago egotea komenigarria dela uste dut, baina aukeran hobe 6-7 gehiago egotea. Beraz, bere burua aurkeztu duten @Gotzon: eta @Iñaki LL:z gainera eta izena eman ahal duen inori atea itxi gabe, behean aipatzen ditudanak animatu nahi nituzke administratzaile lanerakoː

@EnekoPanamá:, @Iñaki LL:, @Joseba65:, @Josu:, @Ksarasola:.

Animatu zaitezte wikilariokǃ

Ksarasola(eztabaidaekarpenak)

De facto, "administratzaile moduan"-edo aritzen naiz egunero bi edo hiru artikulutan; hainbat mezu jasotzen baitut, nik sortutako artikuluak aipatu dituztelako edo. Eta gehienetan amua hartzen dut eta apur bat gainbegiratu/egokitu/osatzen dut artikulu hori. Lan hori egiten jarraituko dut, nahiz eta administratzaile ez izan. Baina ez nuke nahi egunero zaintza orokorrean aritu, horrenbeste denbora ez dut izango.

Miresten dut Euskal Wikipediako administratzaileek egiten duzuen lana. Wikipedia ez dela fidagarria esaten dionari berehala botatzen diot nik desafioa: "Idatz ezazu astakeria bat, eta begiratu bihar ea oraindik dagoen". Eskerrik asko egiten duzuen lanarengatik. Miresten dut zuen lana, eskerrik asko, baina ez nuke nahi egunero zaintza orokor horretan aritu. Baietz moldatu ni gabe! Aupa

Theklan(eztabaidaekarpenak)

Argitzearren, administratzaileen lana ez da zuzentasuna gainbegiratzea, hori komunitateak osorik egiten du. Administratzaileen lan gehigarria da bandalismoa ezabatzea, blokeatzea behar izanez gero, eta gaizki sortutakoak ezabatzea. Eta, gatazka bat egonez gero, gatazka horretan bitartekari lana egiten saiatzea. Zorionez, euskarazko Wikipedian gutxitan gertatzen dira horrelakoak.

Josu(eztabaidaekarpenak)

Azken boladan beste egitasmo batean murgilduta nago, eta nahi baino denbora gutxiago eskaintzen diot Wikipediari, tarteka ekarpenak eta artikulu berriak idatzi arren. Horrenbestez, une honetan ezin dut administratzailea izateko konpromisoa hartu, agian etorkizunean. Bide batez, eskerrak eman nahi dizkizuet funtsezko lan hori egiten duzuen guztiei.

Theklan(eztabaidaekarpenak)

Beno, orduan zenbat hautagai ditugu? Bozketa egin behar dugu?

Iñaki LL(eztabaidaekarpenak)

Beste batzuetan bozketa egin da. Ez dakit nonbait hori zehazten den.

Theklan(eztabaidaekarpenak)

Bai, zehazten da, baina hautagaiak zeintzuk diren jakin behar dugu.

Oraina(eztabaidaekarpenak)
Iñaki LL(eztabaidaekarpenak)

Gauzak zeozer mugitu eta arintzearren, orri bat sortu dut bozketa egiteko orain arte dauden bi hautagaien artean: Gotzon eta biok. Beraz, hauxe duzue bozketa orria. Beste eragozpenik ez badago, bozketa larunbatean, hilak 24, 00:00etan jarriko da abian bi astez.

Orain arte zehaztu ditugun arauen arabera, beste norbaitek itxi beharko luke bozketa, neu hautagaia naizenez gero. Ez dirudi bozka kopuru minimo bat finkatu denik. Zer iruditzen zaizue egitea?

Lainobeltz(eztabaidaekarpenak)

Aurrekoetan ez denez boto kopuru minimorik zehaztu, oraingorako nik neuk ez nuke eskatuko

Iñaki LL(eztabaidaekarpenak)

Bozketarako hasiera da biharko 00:00etan dago jarrita, baina dagoeneko lau pertsonak bozkatu duzue. Gaurko 00:00etan a posteriori jarrita konpon daiteke hori, baina ez dut nik egingo. Hemen erabakitzen dena.

Lainobeltz(eztabaidaekarpenak)

Ba, kontrako eritzirik ez badago, gauzak erraztearren, 14 eguneko epea: 2024ko otsailaren 24ko 00:00etatik martxoaren 8ko 23:59ra. dioen tokian 16 eguneko epea: 2024ko otsailaren 22ko 00:00etatik martxoaren 8ko 23:59ra. jar dezakegu, hasiera aurreratuz boto hoiek sartzeko eta amaiera mantenduz.

Oraina(eztabaidaekarpenak)

Hori da Lainobeltz!

Iñaki LL(eztabaidaekarpenak)

Beste ekarpenik ez dago. Beraz, otsailaren 22ra aldatu dut bozketaren hasiera. Goraintzi

Gotzon(eztabaidaekarpenak)

Wikipediak abisua jarri dit esanez nire eskubideak aldatu direla, orain administratzaile naizela; @Xabier Armendaritz ek erabiltzaile orria aldatu dit, Wikipediako administratzaileak kategoria gehituta. Mila esker denoi.

Eta orain, zer?

Xabier Armendaritz(eztabaidaekarpenak)

Irakur ezazu orri hau, lehenago egin ez baduzu, eta ikus ezazu orri bakoitzaren eskuineko aldean, «Ekintzak» atalean, aukera berriak dituzula: «Ezabatu», «Babestu». Lehena da gehien erabiliko duzuna: orri bat guztiz desegokia denean (zentzugabea delako, eduki entziklopedikorik ez duelako...), ezaba ezazu.

Eta erabiltzaile baten ekarpenen orrira zoazenean (hona adibide bat), blokeatzeko, desblokeatzeko, blokeoa aldatzeko... aukerak izango dituzu. Erabiltzaile bat bandalismoa egiten ari dela ikusten baduzu, zoaz haren ekarpenen orrira, eta jar iezaiozu adibidez pare bat orduko blokeoa (blokeo ohikoena). Ikusiz gero erabiltzaile bat beti-beti kalte lanak egiten ari dela, inolako ekarpen onuragarririk egiten ez duela, are blokeo luzeagoa jartzen zaio, baita betiko blokeoa ere. Gogoan izan ezazu blokeoa ez dela zigor bat, baizik eta kaltea egiten jarraitzea eragozteko tresna bat.

Bandalismoei antzemateko toki nagusia azken aldaketen orria duzu.

Arian-arian ikasiko duzu, guztiok egin dugun eran... Zalantzarik izanez gero, galdetu lasai.

Iñaki LL(eztabaidaekarpenak)

Eskerrik asko, Xabier

Xabier Armendaritz(eztabaidaekarpenak)

Ez horregatik! Burokratatzat dagokidan eginkizuna besterik ez dut egin...

Txokoko hari hau ikusi ere ez nuen egin bere garaian. Bestela, nire botoa ere izango zenukete biok.

Eliatxo(eztabaidaekarpenak)

Bandalismoari aurre egiteko laguntza behar baduzue, beti prest nauzue. Etxetik lan egiten dudanez, normalean egun erdia ematen dut Wikipedian. Hala ere, nire euskara maila oraindik ez da nahikoa administratzaile izateko. Administratzaile ez direnentzat «tarteko mailarik» ba al dago gure edizioan?

Theklan(eztabaidaekarpenak)

Ez dago horrelakorik. Baina bandalismoa atzera botatzea edonork egin dezake.

Xabier Armendaritz(eztabaidaekarpenak)

Primeran, Eliatxo! Edozein wikilarik egin dezakegu patruilatzeko lana, eta horretan dago behar handiena. Honetan datza patruilatze lana:

  • Tarteka, begira iezaiozu azken aldaketen orriari.
  • Ikusten baduzu edizio susmagarriren bat (ezabaketa handi bat, IP baten edizioa...), emaiozu edizio horren hasieran ageri den «ezb.» estekari. Horrela, ikusiko duzu zer aldaketa egin duen erabiltzaile horrek.
  • Aldaketa kaltegarria izan bada, emaiozu goian eskuinaldean ageri den «desegin» estekari, eta desegin ezazu edizioa.
  • Guztiz desegokia den orri bat sortu baldin bada (spama, zentzugabea...), jar ezazu orriaren hasieran {{Ezabatu}} txantiloia. Horrela, administratzaile batek ezabatuko du.

Eskerrik asko laguntzeagatik.

"Administratzaile berriak" mezuari erantzun
Suna no onna(eztabaidaekarpenak)

Atzo, Errealaren Bultzada zaletuen taldeak edo, Orreagako gudua irudikatzen duen tifo bat eskegi zuen Anoetan, oso txukuna. Tifoa armiletan eskegita ikusten den argazkiren bat igo dezala norbaitek eskatu nahi dut Twitterren. Hori guduaren artikuluan jar daitekeelako, herri kulturan azpiatalean. Baina ez nago ziur horrelako argazkiren bat igo daitekeen, tifo horretan ikusten den marrazkia norbaitena izango baita, nahiz eta kartela bera leku publiko batean dagoen. Tifo batzuk ikusi ditut Commonsen, baina hala ere nahiago dut hemen galdetu.

Birasuegi(eztabaidaekarpenak)

Nik Bultzadakoei eskatuko nieke ea baduten beraiena den argazkirik, etaCommonsera igotzeko adostasuna lortu, zeren seguruenik badute artxibo interesgarria.

Suna no onna(eztabaidaekarpenak)

Ba, ikusi nuen Aitor Zabaletaren tifo bat dutela, haren heriotza gogorarazi nahi dutenean eskegitzen dutena

"Tifoen argazkiak" mezuari erantzun

Palestina-Israelgo atakari buruzko artikuluak egiteke

5
Iñaki LL(eztabaidaekarpenak)

Gabon! Dagoeneko lehen ere aipatu izan dut. Egungo Palestina-Israel Gerrak ertz ugari edukiagatik, artikulu nagusia eta beste pare bat baizik ez dira landu. Dagoeneko hizkuntza handitan hainbat artikulu landu dira gaiaren gainean, eta katalanez ere ez dira gutxi.

Badakigu gauza asko, egun, Eduki Itzultzailearen bitartez egin ditzakegula. Bada, zerrenda bat osatu dut, gaiari buruzko ENWPko kategorian eta artikulu nagusiko esteka gorrietan oinarrituz. Hartara, artikulu horiek (edo atentzioa deitu digun beste edozein) egin ahal izango ditugu. Animatu eta lagundu! Hona hemen:

EuskarazIngelesez
Israel KatzIsrael Katz
Israelgo PoliziaIsrael Police
Mohammed DeifMohammed Deif
Yoav GallantYoav Gallant
Israelen kontrako Hamasen erasoa (2023)2023 Hamas-led attack on Israel
2023ko israeldar gatibuen krisia2023 Israel–Hamas war hostage crisis
Gazako Al-Xifa Ospitaleko leherketa (2023)en:Al-Ahli Arab Hospital explosion
Jabaliako azokako sarraskia (2023)Jabalia refugee camp airstrikes, 2023
2023ko Israel-Palestina gerrako atxiloketa masiboakMass detentions in the 2023 Israel–Hamas war
Lloyd AustinLloyd Austin
Jan EgelandJan Egeland
Gaza husteko Israelen aginduak (2023)2023 Gaza Strip evacuations
Palestinarren genozidioaPalestinian genocide accusation
Palestinarekin Elkartasuna ekimena
Iñaki LL(eztabaidaekarpenak)

Egun on denoi: gaur efemeride tristea dugu, bost hilabete bete baitira, 2023-2024ko Israel-Palestina gerra hasi zela, dudarik gabe erabakigarria izango dena aurrerantzean munduko, Europako eta, oro har, gure geopolitikan, ekonomian eta gizartean gertatuko diren aldaketetan eta beharbada gatazka handiago baten ataria (hori jazoko ez delakoan, noski). Duela bi hilabete, mezu hau utzi nuen gai honetan laguntzeko, baina penaz ikusten dut ez dela ekarpen handirik izan.

Une honetan, informazioa eguneratzen ez ezik, artikulu nagusia laburtzen ari naiz eta artikulu adarrak sortzen, agertzen den informazio berria horietara bideratzeko, hala nola Gerra krimenak Israel-Palestina gerran, Israelen Gazako inbasioa (2023-2024) edo 2023-2024ko Israel-Palestina gerraren zabalpena. Nazioarteko artikulu baliokideak izan ditzakete, baina ez beti. Adar artikulu berriak sortzen lagundu daiteke, artikulu nagusiko ataletan oinarrituak, edo bestela.

Bestetik, argazkiak eta media gehitu daitezke Commonsetik adar artikulu horietara, une honetan batez ere testua gehitu baitut. Bestalde, testua artikulu nagusitik artikulu berri espezializatuago horietara aldatzean batzuetan hautsi egiten dira estekak. Horiek konpontzen laguntzea ere estimatua izango da. Goraintzi!

Ernestobanpiroa(eztabaidaekarpenak)

Kaixo, Iñaki:

Esteka gorri horiek arazoak ematen dituzte eta ez dakit zergatik. Berez, gorriz agertzen den artikulu baten bat egina dago, esaterako Jabaliako azokako sarraskia (2023).

Iñaki LL(eztabaidaekarpenak)

Hara! Aldatzeko unearen URL-a kopiatu nuen, dirudienez. Zuzenduko dut, eta besteak berrikusiko. Eskerrik asko ohartzearren, Ernestobanpiroa!

Iñaki LL(eztabaidaekarpenak)

Sintaxia ondo dagoela dirudi, baina bertan klikatzean ez da Wikipediako helbide garbia gartzen. Atzetik beste ikur batzuk ditu, eta esteka hautsi egiten da. Ez dakit zergatik den, baina horrela ezin da jakin zer dagoen egina eta ezer ez, Txokoko esteka horietan gutxienez.

Dena den, artikulu horiek banaka egiaztatuta, ez dirudi landu direnik. Jabaliako sarraskiei buruzko eztabaida, orri horretan jarraitu dut, ez baita bakarra. Goraintzi

"Palestina-Israelgo atakari buruzko artikuluak egiteke" mezuari erantzun
Theklan(eztabaidaekarpenak)

Kaixo! Norbaitek har dezake ardura azalean agertzen diren albisteak gaurkotzeko? Nahiko itxura txarra ematen du urte bat pasatakoak izatea. Badakit lana dela, baina oso ondo legoke gaurkotasuna jaso ahal izatea.

Iñaki LL(eztabaidaekarpenak)

Zaharrena urrikoa da eta berriena abendukoa, beraz ez da hainbeste denbora pasa. Nolanahi ere, nik bi hilabetean behin eguneratu dezakedala uste dut. Adibidez, beste batek berdina egiten badu, txandakatuz, hilabetean behin albiste bat egongo da.

Bestalde, deigarria zait ohartzea Azaleko albisteak ezin direla mugikorrean ikusi. Inork badaki zerbait horren gainean?

Theklan(eztabaidaekarpenak)

Kenduta daudelako ikusmenetik css bidez. Jar litezke, baina ez da txukun geratzen.

Iñaki LL(eztabaidaekarpenak)

Hara... ados. Emango luke bertikalak izanik ondo ikusi beharko liratekeela mugikorrean

"Azaleko albisteen sekzioa" mezuari erantzun

Report of the U4C Charter ratification and U4C Call for Candidates now available

Iruzkin bat • 17:25, 5 martxoa 2024
1
MediaWiki message delivery(eztabaidaekarpenak)

You can find this message translated into additional languages on Meta-wiki. Mesedez, lagun gaitzazu zure hizkuntzara itzultzen

Hello all,

I am writing to you today with two important pieces of information. First, the report of the comments from the Universal Code of Conduct Coordinating Committee (U4C) Charter ratification is now available. Secondly, the call for candidates for the U4C is open now through April 1, 2024.

The Universal Code of Conduct Coordinating Committee (U4C) is a global group dedicated to providing an equitable and consistent implementation of the UCoC. Community members are invited to submit their applications for the U4C. For more information and the responsibilities of the U4C, please review the U4C Charter.

Per the charter, there are 16 seats on the U4C: eight community-at-large seats and eight regional seats to ensure the U4C represents the diversity of the movement.

Read more and submit your application on Meta-wiki.

On behalf of the UCoC project team,

RamzyM (WMF) 17:25, 5 martxoa 2024 (CET)

"Report of the U4C Charter ratification and U4C Call for Candidates now available" mezuari erantzun
MediaWiki message delivery(eztabaidaekarpenak)
News, reports and features from the English Wikipedia's newspaper
"''The Signpost'': 2 March 2024" mezuari erantzun