Ascensión Cambrón

kordobar filosofoa eta irakaslea

Ascensión Cambrón Infante (Kordoba, 1943) kordobar filosofoa eta irakaslea da.[1][2][3]

Ascensión Cambrón
Bizitza
JaiotzaKordoba, 1943 (80/81 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaBartzelonako Unibertsitatea
Santiago de Compostelako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa eta katedraduna

Biografia

1976tik Coruñan bizi da. Filosofia eta Hezkuntza Zientzietako lizentziaduna da. 1987an bere doktorego-tesia aurkeztu zuen: Ramón Sagraren El socialismo racional/Ramón Sagraren Sozialismo arrazionala.

Lan ibilbidea

Zuzenbidearen Filosofia, Moral eta Politikoko irakasle emeritua da Coruñako Unibertsitateko Zuzenbide Fakultatean. Galiziako Asociación polo Dereito a unha Morte Digna/ Heriotza Duinaren aldeko Elkarteko lehendakaria da,[4][5][6] eta Galiziako Consello da Cultura Galegaren Pentsamendua ataleko kide izan zen.[7]

Lanak

  • El Socialismo racional de Ramón de la Sagra, 1988.[8]
  • Ramón de la Sagra, 1994.[9]

Lan kolektiboak

  • Entre el nacer y el morir, 1998.[10]
  • Reproducción asistida. Promesas, normas y realidad, 2001.[11]

Erreferentziak

Kanpo estekak