Azkura hauts

Azkura hautsa, izenak dioen bezala, azkura eragiten duen hautsa edo gai hautskara da, azalean aplikatzen denean. Txantxa gisa erabili ohi da, espero ez duen biktimarengan.

Arkakaratsak
Arkakaratsak, batez ere basa-arrosarenak, dira erabilienak azkura-hautsak egiteko.

Azkuraren edo narritaduraren arrazoia mekanikoa izan daiteke, esaterako arkakarats ehoa duten gaiek eragindakoa[1]. Beste ohiko osagai bat da Mucuna pruriens.[2]. Beste batzuetan, gaiak dermatitis bat sortzen du. Horrela gertatzen da okra erabiliz gero, proteasa entzima baitu, narritadura eta lesioak sor ditzakeena[3].

Erreferentziak

Kanpo estekak