Hauho

Hauho

Hauhoko armarria
Berezko izenaHauhon kunta
Herrialdea - Finlandia
EskualdeaHegoaldeko Finlandia
LurraldeaKanta-Häme
AlkateaJuho Ainasoja
Azalera443,1 km²
Biztanleria3 983
Dentsitatea9,01 bizt/km²
Sorrera1868
Web gune ofiziala (Ingelesez)

Hauho, Helsinkitik 133 kmtara dagoen herria da. 4.000 biztanlera iristen ez den herri honek, turista asko erakartzen ditu bere paisaia natural paregabeagatik eta janari bikainak prestatzen dituzten pentsioengatik. Finlandian oso ohikoa den baso eta lakuen paisaia kontuan hartuz, arrantza, dantza, ekitazio eta hainbat ibilaldi antolatzen dira herrian astero.

Zer ikusi

Herriak, hainbat turista jasotzen ditu urte osoan zehar, batez ere Finlandiako hiri handitakoak.

Hovinkartano Jauregia

Hovinkartano herri honetan zergarik ordaintzen ez zuen noble familia baten jauregi eta nekazal-etxea izan zen, 1830. urtean eraikia. Finlandia osoan mota honetako oso jauregi gutxi daude, eta urte osoan zehar hainbat bisitari erakartzen ditu. Maiatzetik-Urrira dago irekia eta jatetxe zerbitzua eskaintzen du.

Hauho Eliza

Harri grisez eraikitako eliza XV. mendean eraiki zen adituek diotenez, nahiz eta eraikuntzan erabilitako materialek 1784 urteko datazioa daukate.Elizak zurezko hainbat eskultura ditu.

Kanpo estekak