Henry Calvin

Henry Calvin, jaiotzez Wimberly Calvin Goodman (Dallas, 1918ko maiatzaren 25a - Dallas, 1975eko urriaren 6a) aktore eta abeslari estatubatuarra da[1]. Zorro telesailean García sargentoaren papera egiteagatik ezagutzen da[2].

Henry Calvin

Bizitza
JaiotzaDallas1918ko maiatzaren 25a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaDallas1975eko urriaren 6a (57 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: minbizia
Hezkuntza
HeziketaSouthern Methodist University (en) Itzuli
Sunset High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jardueraktelebista-aktorea, zinema aktorea eta aktorea

IMDB: nm0130886 Allocine: 128587 Allmovie: p10357 IBDB: 79059
Find a Grave: 5497 Edit the value on Wikidata

Biografia

Dallasen jaio zen, Texasen, eta haurra zela auzoko eliza baptistako koroan abesten zuen. Southern Methodist Universityn graduatu ondoren aktore eta abeslari ibilbideari ekin zion[3].

Lan apal batzuk egin ondoren Zorro telesailean hartu zuen parte. Pertsonaia xamurra zen, Zorro harrapatu nahi bazuen ere baldarra zen eta janak eta edanak galtzen zuten[4]. Zorroren sintoniaren bertsio bat abestu zuen eta sarritan agertzen zen telesailean ere abesten, ahots baritono aipagarria baitzuen. Annette Funicellorekin ere egin zuen duetoa atal batean. ABC katearekin izandako kontratu arazo batengatik telesaila bertan behera gelditu zen. Walt Disney Presents programaren barnean lau atal berri atera ziren ondoren eta Henry Calvinek egin zuen Sargento Garcíaren papera berriz ere.

Disneyland Records-entzako "Never Smile at a Crocodile" haur-abestia grabatu zuen, beranduago Peter Pan animaziozko filmeko soinu bandan agertu zena[5]. Babes in Toyland filmeko soinu bandarako ere bi abesti kantatu zituen, "We Won't Be Happy Till We Get It" eta "Slowly He Sank To The Bottom of the Sea"

1975an hil zen Dallasen eztarriko minbiziak jota[3].

Filmografia

UrteaFilmaPertsonaiaOharrak
1956Crime Against JoeRed Wallerfilmea
1956The Broken StarThornton W. Willsfilmea
1957The Yeomen of the GuardWilfred Shadbolttelefilmea
1957-59ZorroSgt. Demetrio López GarcíaTelesaila
1960Toby Tyler or 10 Weeks with a CircusBen CotterFilmea
1960-61Walt Disney PresentsSgt. Demetrio López GarcíaTelesaila
1961Babes in Toyland GonzorgoFilme musikala
1963The Dick Van Dyke ShowSam PomerantzTelesaila
1963Petticoat JunctionPixley FatsTelesaila
1965Ship of FoolsGregorio (gizon lodia)Filmea
1966The Girl from U.N.C.L.E.Sheikh Ali HassenTelesaila
1966Run, Buddy, RunJoséTelesaila
1966The Man from U.N.C.L.E.Brother PeterTelesaila
1967MannixLázaro FigueroaTelesaila

Erreferentziak

Kanpo estekak