Lactarius omphaliiformis

Lactarius omphaliiformis Russulaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Lactarius omphaliiformis
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaRussulales
FamiliaRussulaceae
GeneroaLactarius
Espeziea Lactarius omphaliiformis
Romagn., 1974
Banaketa mapa

Deskribapena

Kapela: Omphalina baten gisako kapela, ertza oso ildaskatua, ildoekin, laranja-arrosakara kolorekoa, ilunagoa erdian, baina ez oliba antzeko koloreekin, zimur samarra.

Orriak: Zabal, arrosa kolorekoak, okertuak.

Hanka: Liraina, 3 cm inguruko garaierakoa eta 0,2 cm inguruko lodierakoa, kapelaren kolorekoa edo ilunagoa oinarrian.

Haragia: Usaingabea, latexa, zapi baten gainean horitu egiten da.[2]

Etimologia: Lactarius terminoa "lac" "lactis", esnetik dator, esneari dagokio. Latexa jariatzen dutelako ebakitzean edo haustean

Jangarritasuna

Ez da jangarria.

Sasoia eta lekua

Udazkenean. Urkien azpian Sphagnum-ekin eta baita haltzen azpian ere.

Banaketa eremua

Ameriketako Estatu Batuak, Bolivia, Europa, Errusia.[3]

Erreferentziak

Kanpo estekak