Maya Zapata

aktore mexikarra

 

Maya Zapata

Bizitza
JaiotzaMexiko Hiria1981eko azaroaren 30a (42 urte)
Herrialdea Mexiko
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea, telebista-aktorea eta zinema aktorea
Jasotako sariak
IMDB: nm0953197 Edit the value on Wikidata

Maya Zapata (Mexiko Hiria, Mexiko, 1981eko azaroaren 30a) zinema eta telebistako aktore mexikarra da. 30 filmetik gora egin ditu.

Ibilbidea

De la calle (2001) eta Morirse en domingo (2007) filmen protagonista da. Lan horiekin aktore onenaren kategoriako Ariel eta Diosa de Plata sariak jaso zituen, hurrenez hurren,baita Casi divas (2008), La misma luna (2008), Bordertown (2008) Antonio Banderasekin, All Inclusive (2008), Morenita (2008) eta Los inadaptados (2009).

Telebistan Eugenio Derbez-en ekoizpeneko Ellas son ... la alegría lanean parte hartu zuen, Vanessa Baucherekin; Fox Telecolombiako Tiempo final eta Kadabratelesailarekin, eta kredituak partekatzen ditu berriro Damián Alcázar eta Joaquín Cossiorekin, eta Canana eta Canal Once kateko Soy tu fan, Ana Claudia Talanconekin batera. Mayak eduki dramatiko handiko pertsonaia konplexu eta biziak interpretatzen ditu, baina komediako aktore bikaina ere bada.

Hiru urterekin agertu zen lehen aldiz El tres copas filmean, Alejandro Camacho eta Humberto Zuritarekin batera. Maná musika taldearen "Ángel de Amor" eta Cristian Castroren "El culpable soy yo" bideo musikaletan ere parte hartu du.

2014. urtean, antzokietara itzuli zen, La acera de enfrente lanarekin. Horri esker, etapa berria hasi zuen, ekoizle bihurtzeko aukera izan baitzuen. Ekoizpen horren ondoren, Caridad Svichen egokitzapenarekin, La casa de los espíritu filma egin zuten, eta Chema Rodríguez Calderónen Feroces Lorena Mazak zuzendua, eta parte-hartze bereziak izan zituen, haña nola, La hora radio Roma saioan.

2014. urtean ere, Maya Zapata telebistako gidari-lanetan hasi zen Mexikoko Canal 22ko Primer acto saioan. Antzerki-lanetan aritzen ziren artistak elkarrizketan aurkezten zituen.

2020an, dramagile lanetan hasi zen 3a Llamada ekoizpen-konpainiaren Luchitas vía zoom sin Covid lan laburra eginez. Gainera, lan horretan aktore lanetan ere jardun zuen. Urte bereko maiatzean bigarren lan laburra estreinatu zuen: Mala Malena, baliabide digitalen bidez ere transmititua, COVID-19 pandemiaren ondorioz. Bigarren produkzio horretan zuzendari ere jardun zuen, Mayra Batalla aktorea zuzendu zuela.

Filmografia

Zinema eta telebista
AñoTítuloPersonajeNotas
1989Gringo viejoDolores
1997Perdita DurangoMexicar neska
Elisa antes del fin del mundozaindu beharreko neska
1998La otra conquistaXochiquetzal
1999SantitosBlanca
La ley de HerodesChencha
2001De la calleXóchitl
2002Sueños de un suicidaHiroshima
2004ZapatoPolitaFilm laburra
El magoMorgana
El fin del surCarmelitaFilm laburra
CaribeIrene
Santos peregrinosMaría
2005The Three Burials of Melquiades EstradaEmakumea 1
XX-XY fuera del mundoMaríaFilm laburra
Volemos tomados de la manoMarFilm laburra
2006Sexo, amor y otras perversionesMarielaAtala: Recompensa
BordertownEva Jiménez
Cobrador: In God we trustEva Jiménez
Morirse en domingoAna
2007Dos abrazos
La misma LunaAlicia
2008La sorpresaSelena
All InclusiveUsnavy
Casi divasFrancisca
Morenita, el escándaloMagdalena
2009NiktéXtabay
2009Los inadaptadosGraciela
2010Ellas son... la alegría del hogarAdelaSeriea
2010Soy Tu FanRocío LozanoSeriea
2010Badge & SkaggsHoppiFilm laburra
2011Mujeres asesinasDolores"Las Cotuchas, empresarias"
2011Bolero de nocheGreta
2012KdabraJazmínTelesaila
2016Sin muertos no hay carnavalIngrid
2017El CesarBlancaTelesaila
2017Run Coyote RunOlgaTelesaila
2018El secreto de SelenaSelena QuintanillaTelesaila
2022Soy tu fan: La películaRocío Lozano
2023Horario estelarJulia Torrado[1]Web seriea

Erreferentziak

Kanpo estekak