Otso txakur

Otso txakurra otsoaren eta txakurraren hibridoa da. (Otso-erdi eta Otso hibridoa ere deitua).[1] Otsoaren itxura izan arren, txakur baten izaera dauka, horregatik modu etxekotuan bizi daiteke.[2]

Otso txakur
Txakur arraza
EspezieaCanis lupus familiaris

Historia

Jatorria

Amerikan aurkitutako aztarnengatik dakigu txakur mota hau duela gutxienez 10.000 urte sortu zela, eta Europako fosilengatik mamutak ehizatzeko erabiltzen zirela ondorioztatu da. [3]

ugalketa

1899, Max von Stephanitzek otso-txakurra erabili zuen (beste hainbat txakurren artean) artzain-txakur alemana sortzeko, txakur “perfektuaren” bila zebilelarik. Handik aurrera otso txakurragaz esperimentu asko egin zituen, beste txakur asko sortuz.

Ezaugarriak

20 Segundutan gizaki bat aurkitzeko gai dira, bitartean, txakur normal batek 4-6minututan egiten du. [1]Otso txakurraren altuera generoaren arabera da, gizonezkoek 65 eta 75 cm arteko altuera izaten dute normalean eta emakumezkoen kasuan, 60 eta 70 cm artean neurtzen dabe.Arrek izan dezaketen pisua 30 eta 45 kg artekoa da eta emakumezkoen kasuan, 25 eta 35 kg arteko pisua izan dezakete. [3] Otso txakurrak 12 urte bizitzen dute.

Motak

Otso-txakurraren baruan, txakurraren moduan mota asko daude.[4]

Takasman

Txakur honek otsoei itsurari gehien iruditzen dena da.[4]

Calupoh

Txakur hau otso-txakur mexikarra da.[4]

Otso txakur txekoslobakiarra

Otso txakur honen itxura otsoaren pertsonalitatearen antz gehien duena da, horregaitik filmetan otsoen ordez gehien erabiltzen duten txakurra da.[4] (adibidez alpha filman).

Utonagan

Beste otso-txakurren nahasketa da (artzin-txakur aleman, husky eta alaska malamut). Mota hau umeentzako ona konsideratzen da.[4]

Erreferentziak

Kanpo estekak