Tapputi

Babiloniako perfumegilea, ezagutzen den munduko lehen kimikaria

Tapputi edo Tapputi-Belatekallim (Babilonia, K. a. XII. mendea - ?)[1] perfumegilea izan zen eta ezagutzen den lehen kimikaria. "Belatekallim"-ek gaztelu baten emakumezko gainbegiraleari egiten dio erreferentzia[2], ezagutzen den lehen izan zen kimikaria zen.

Tapputi
Bizitza
Jaiotzaezezaguna, K.a. XII. mendea
HerrialdeaBabiloniar Inperioa
Heriotzaezezaguna, ezezaguna ( urte)
Jarduerak
Jarduerakkimikaria eta perfumegilea
K. a. 1200. urteko taulatxoa mesopotamiar bat, non Tapputi-Belatekallim aipatzen den.

Tapputi Mesopotamia babiloniarreko, K. a. 1200. urteko, taulatxo kuneiforme batean aipaturiko lurrin-egile bat izan zen.[3] Loreak, olioak, lasturrina, ziperoak, mirra eta baltsamoa erabiltzen zituen. Ura edo beste disolbatzaile batzuk gehitzen zituen, gero destilatu eta hainbat aldiz iragazten zituen. Hau ere alanbike baten erreferentzia zaharrena da.[4]

Bestalde, bere izenak adierazten duen bezala Errege Jauregiko gainbegirale bezala jarduten zuen eta (—)-ninu (izenaren lehen zatia galdu egin da) deituriko ikertzaile batekin egiten zuen lan. Bi emakumeak lurringile gisa deskribatzen dira.[5]

Garai hartan, pertsona dirudunen erabilera pertsonalaz gain, erlijio-eskaintza gisa erabiltzen zen lurrina, eta hura egiteko trebetasun bereziak behar ziren. Bere lozioak egiteko, emakume hauek loreak, olioa, kalamua, altzifrea, mirra eta baltsamoa erabiltzen zituzten.

Tabletan ere esaten da Tapputik historian lehen alanbikea erabili zuela, bere destilazio-sistemak garatu zituela eta lurringintzari buruzko tratatu bat idatzi zuela, baina, zoritxarrez, ez dela gorde. Trebetasun horiek guztiak, zalantzarik gabe, kimikako lehen esperimentutzat har daitezke.

Erreferentziak

Kanpo estekak