Emendiozko juntadura
Tresnak
Orokorra
Inprimatu/esportatu
Emendiozko juntadura eta juntagailuaren bidez gauzatzen den juntadura-mota da.
Oso erabilia da era honetako juntadura. Gorago esan bezala, ETA juntagailua erabiltzen da. Juntagailu horrek atal berdinak edo mota berekoak lotzen ditu. Lotura hori, gainera, gehiketazkoa dela esan daiteke: bigarren osagai bat eransten, gehitzen, zaio lehenbizikoari, eta bien artean mota bereko beste osagai bat osatzen dute. Batuketaren moduko zerbait egiten du emendiozko juntadurak.Adibidez, honako perpaus honetan, juntagailuak bi perpaus elkartzen ditu, mota berekoak, gainera:
Juntatzen diren perpausak ezezka ere egon daitezke, edo bata ezezka eta bestea baiezka:
Galderazkoak ere izan daitezke:
Agintezko perpausak ere izan daitezke juntagai:
Baina nekez elkartu daitezke mota desberdineko perpausak, galde-perpaus bat eta aginte-perpaus bat, esaterako:
Nolanahi ere, batetik, nolabaiteko gaikidetasuna edo, behar dute lotuak agertzen diren perpaus horiek. Adibidez, honako perpaus honetan:
kidetasun semantikorik ez dago elkartutako bi perpaus horien artean, eta horregatik gertatzen da ez-gramatikala edo bitxia gutxienez perpaus elkartua.
Perpausak juntatu ahal izateko nolabaiteko kidetasuna izan behar duten bezala, izen-sintagmak juntatzeko ere mota berekoak izan behar dute. Adibidez, nekez juntatu ahalko dira kasu-marka edo postposizio desberdineko sintagmak:
Baina atzizki desberdina izan arren, ona gerta daiteke juntadura, baldin eta aipatutako kidetasun hori gertatzen bada. Adibidez, adizlagunetan errazago gertatzen da:
Hala ere, zalantzan jar daiteke (a) adibideko perpausean itxuraz juntaturik ageri diren bi osagai horiek egiazki juntatuak dauden; hau da, ea [zer egunetan eta norekin] osagaia ote den, ala honako perpaus honetan ageri den moduko perpausen juntadura den:
Hala balitz, (a) perpausean bi perpaus juntatu izango lirateke, bat zeharo murriztua.
Oraingoan ere, juntatu beharreko osagaiek mota eta maila berekoak izan behar dute. Baina kontuan izan behar da hor zenbait debeku izango direla.
a. Izenak junta daitezke:
b. Izenondo edo adjektiboak:
c. [Izena + izenondoa] egiturak ere izan daitezke juntagai:
d. Izenlagunak:
Dena den, horrelakoetan sarritan gerta daitezke anbiguotasunak.Adibidez, honako sintagma hau bi modutara interpreta liteke, bakoitzak bere egitura berezia duela:
Baldin badira atzo eta gaur izan diren arazoak, [atzoko eta gaurko] osagai bat izango litzateke, arazoak sintagma zehaztuko lukeena.Baina beste interpretazio hau ere izan dezake:
Kasu horretan, bi izen-sintagmaren arteko juntadura izango litzateke, lehenbiziko izen-sintagmaren atal bat isilarazia.
1) Sintagma osoak, beren kasu-marka edo postposizio eta guzti, juntatzea beti da zilegi.
2) Pertsona-izenordainak osagai direnean, kasu-marka eta guzti juntatu behar dira sintagmok nahitaez:
3) Sintagmak singularrekoak direnean, joera nagusia sintagmak osorik juntatzekoa da:
4) Sintagmak pluralak direnean, aukera osoa dago modu batera nahiz bestera jokatzeko:
5) Dena den, lehenbiziko juntagaiari ezin zaio atzizkia kendu eta mugatzailearekin utzi:
6) Postposizioa duten sintagmak juntatzean, lehenbiziko juntagaiak postposizioak eskatzen duen kasu-marka eraman dezake. Hots: postposizioa behin bakarrik agertuko da zenbaitetan, nahiz eta beste batzuetan bi juntagaiek eraman dezaketen bakoitzak berea:
baina:
GATIK postposizioak, berriz, absolutiboa ere onartzen du:
ETAk emendiozko juntadura bideratzen badu eta emendioa nolabaiteko batuketa bada, bidezkoa da pentsatzea sintagma juntatuak pluralak izango direla komunztadurari begira:
Hala ere, zenbait kasutan, sintagma juntatu hori ez du aditzak pluraltzat hartzen. Hori gertatzen da, adibidez, juntagaiak perpausak direnean:
Ez da komunztadura plurala egiten juntagaiak sinonimoak edo hurbileko esanahia dutenak badira:
Izen-sintagma abstraktuak juntatzen direnean ere gerta daiteke singularrean joatea aditza:
Gorago azaldu da zein diren juntaduran parte har dezaketen osagaiak. Baina, sarritan, juntatzen diren osagai horiek zenbait ezabaketa jasaten dituzte.
Adibidez:
Hor argi du euskaldunak Donostiako jokalariak eta Irungo jokalariak bildu direla. Hortaz, adibide horretako eko bigarren juntagaian, atal bat isilarazi da:
Horrelako ezabaketak ugari izan ohi dira juntaduran. Hor ere, ekonomia nagusi, nonbait.
Beste honako honetan ere gauza bera:
(= liburu merkeak eta [Ø] garestiak,...). Hor ere liburu merkeak eta liburu garestiak ulertzen da. Beraz, pentsatzekoa da bigarren ataleko [liburu] osagaia ezabatua gertatu dela.Honako honetan, berriz, izenlagun bakarra dagoela, ez da nahitaezkoa ezabaketa eskatzea:
Interpretazio bat argia da:
Kasu horretan ez dago ezabaketa bila hasi beharrik.Baina arbitroak ere Donostiakoak izan daitezke goiko perpaus horretan. Kasu horretan ere, hortaz, ezabaketaren bidea proposa liteke:
Sintagma juntatu honetan:
interpretaziorik normalena gizon multzo bakarra dagoela pentsatzea da. Gizon horiek sendoak eta indartsuak dira.Haren egitura honako hau litzateke:
Beraz, hor ez litzateke inongo ezabaketarik, bi adjektibo juntatuz sortutako egitura litzateke, besterik gabe. Baina sintagma hori interpreta liteke, beharbada, beste modu batera ere: bi gizon multzo direla, alegia. Bata gizon sendoena eta bestea gizon indartsuena. Interpretazio hori zilegi bada, orduan, honako egitura hau litzateke:
Interpretazio hori ez da normalena, hala ere. Badirudi, bi multzo aipatu nahi direnean, bidezkoena sintagmak juntatzea dela, ez izen-sintagma baino beheragoko atalak:
Hor, jakina, bigarren izen-sintagmako buru litzatekeen izena isilarazia dago:
Nolanahi ere, (b) perpausak (a)-ri emandako interpretazio normala ere izan dezake.
Juntatu direnak perpausak direnean, bi motatako osagaiak ezaba daitezke:
a. Alde batetik, aditzaren inguratzaile gisa agertzen den edozein sintagma. Sintagma bat aldez aurretik aipatua bada, sintagma hori isilarazteko joera nabarmena du hizkuntzak:
Bigarren perpausean ez da txakurrik aipatzen. Hala ere, jakina da Jonek gustuko dituen txakur horiek gorrotatzen dituela Mirenek.
b. Bestalde, aditza bera ere ezaba daiteke, testuinguruaren arabera. Hots: beste juntagaian ematen den informazioaren arabera, aditza isilpean utz daiteke. Aditz osoa batzuetan, laguntzailea bakarrik beste batzuetan.
Aditz osoa isilpean:
Haren azpian, berez, beste honako hau dago:
Bigarren perpauseko aditza ezkerrekoa bera delako, ezaba daiteke.
Horrenbestez, adibide horretako perpausaren egitura, berez, honako hau izango da:
Kontrastean gertatzen diren osagaiak bakarrik gordetzen dira eskuineko perpaus juntatuan. Hori da joera nagusia. Baina ezkerreko perpauseko aditza ere isilpean gerta daiteke:
Alegia, pentsa daiteke perpaus horren azpian honako hau dagoela:
Hortaz, adibide horretako perpausa honako hau da:
[Ø] osagai hori, hortaz, [joango naiz ikastera] atalaren ordez egongo litzateke. Adizki laguntzailea ere ezaba daiteke.
Honako perpaus honetatik:
Beste honako hau sorraraz daiteke:
Edo, ezkerreko perpauseko aditz laguntzailea isilarazi beharrean, eskuinekoan ere gerta daiteke isildua:
Aditz laguntzailea ezkerreko juntagaian isilarazten denean, adizki nagusiak partizipioaren forma hartu ohi du: (a)-ko adibidean ateratzen-en ordez, atera gertatu da.
Eskuineko juntagaiko laguntzailea ezabatzen denean, berriz, joera nagusia aspektu-marka gordetzea izango da: (c) perpausean, horregatik, jartzen dago, eta ez jarri.
Sarritan, bigarren juntagaia oso-osorik isilpean geratzen da:
Halakoetan, «zintzilik» gelditzen da bigarren juntagaia. Horregatik, sarritan zehaztu nahi ez den pluraltasuna markatu ohi da: Afrikan eta X-n, aita eta beste X bat(zuk), etab. Ildo beretik, (b) moduko perpausek, funtsean, aipatutako egitura hori dute, baina, oraingoan, nolabaiteko kausa, arrazoia edo, nahi bada, aitzakia, adierazteko erabiltzen dira.
Perpaus juntatuak, normalean, bi izaten dira, eta juntagailua bi juntagaien erdian kokatua egon ohi da. Hala ere, bi juntagaien lekuak truka daitezke. Juntagailua, orduan, juntaduraren azken muturrean gertatuko da:
(b) moduko esapideak oso arruntak dira, baina, halakoetan, juntadura soil eta neutroa barik, kausa-adiera duen bat lortzen da: [azkeneko eguna da eta] perpausean, juntagailua, benetan, atzizki bihurtua dago, eta, horrenbestez, perpaus txertatutik hurbil dagoen zerbait da.
Sarritan, eta juntagailuarekin ERE elementua agertu ohi da. Perpaus lokabeetan ere ager daiteke, noski. Eta baita bestelako perpaus elkartuetan ere.ERE lokailu bat da. Lokailu guztiek bezala, ERE-k ere testuan edo solasean aurreko esaldiarekiko lotura bat markatzen du. Eta, testurik ez bada ere, sarritan aurkitzen da ERE:
eta abar. Bere ezkerreko osagaia «harrapatzen» du azpian ERE-k, eta haren erreferentzia-mundua zabaltzen. Hots: (a) esatean, jakintzat ematen da beste norbaitek ere amari gona gorria ekarri diola; (b) esatean, beste norbaiti ere aitak gona gorria ekarri diola, etab.
Beraz, ERE gabeko perpausak esango lukeena baino zerbait gehiago esaten du ERE-dun perpausak. Horregatik esaten da erreferentzia-mundua zabaltzea dela lokailu honen zeregina. <Eta... ere bai> ERE-ren zeregina hori bada, normala da juntaduran leku berezia izatea lokailu honek. Bereziki, bigarren juntagaian agertu ahalko da, lehenbiziko juntagaian esan dena nolabait «jasoz»:
ERE-ren lana garbiago ikusteko, aski da aurreko perpaus-parea beste honako honekin alderatzea:
Sasiperpaus horiek ongi jarri nahi izanez gero, honelako zerbait beharko da, adibidez:
Adibide horietatik erraz ulertuko denez, <eta... ere bai> edo <eta... ere ez> agertzen denean, bai horrek edo ez horrek perpausaren zati bat ordezkatzen du. ERE BAI-ren ezkerretara doan elementua perpauseko edozein osagai izan daiteke: izen-sintagma, postposizio-sintagma, aditzondoa, perpaus osagarri bat, aditza,... Beti ere aurreko perpauseko pareko beste osagai batekin erlazionaturik:
Ekialdeko euskalkietan, bai gabe ere erabiltzen dira horrelakoak:
Jakina, perpausa ezezkoa denean, orduan EZ ezartzea nahitaezkoa da:
<Eta bai... ere / eta ez... ere>. Hori da ERE duten perpaus juntatuek izan dezaketen beste hurrenkera:
<Bai eta... ere / ez eta... ere>. Hona hemen hirugarren modu bat ERE-ri dagokiona:
<Baita ere, ezta ere>, dena segidan, agertuko da zenbaitetan:
Ez dago argi zein gramatika kategoriatakoa den elementu hori. Nolanahi ere, badirudi ERE-rekin baduela nolabaiteko kidetasuna
Emendioarekin ere bai, nahiz eta eta juntagailua agertzen ez den.
Halakoetan, beti bi atal daude: lehenbizikoan, perpaus-osagai bat + EZ EZIK dago, eta, harekin parekaturik, aurreko osagaiak duen kasu-marka bereko beste osagai bat + ERE. Perpauseko gainerako elementuak, aditza, adibidez, normalean esamolde osoaren azken partean kokatzen dira .EZ EZIK-ek lotzen dituen elementuak, goian argiro ikus daitekeen bezala, mintzagai diren osagaiak izan ohi dira, ez perpausak. Horregatik hartzen du perpaus osoak hartzen duen taxua eta hurrenkera.Halako perpausetan, normalean, baieztapena egiten da. Aurreko adibideetako perpausetan, adibidez, bai aitak eta bai amak, biek ekarri dituzte sagarrak. Edo bai unibertsitatean, eta bai institutuan, bietan ikas daiteke frantsesa.
Badirudi, ez ezik... ere esapidearen pareko dela ez bakarrik...