Khersongo Nazioarteko Aireportua

Khersongo Nazioarteko Aireportua (ukraineraz: Міжнародний аеропорт Херсон) (IATA: KHE, ICAO: UKOH) Ukrainako Kherson hiria zerbitzatzen duen aireportu zibil eta militar bat da. Txornobaivkan dago kokaturik, Kherson Oblastean eta Khersongo ipar-mendebaldeko aldirietan. Aireportua Errusiako Indarrek 2022ko Ukrainako inbasioan harrapatu zuten urte bereko martxoaren 2an.

Khersongo Nazioarteko Aireportua
IATA: KHE • ICAO: UKOH Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Ukraina
Oblast Khersongo oblasta
Raion of UkraineKherson Raion
HromadaChornobaivka rural hromada
Ukrainako herriTxornobaivka
Koordenatuak46°40′05″N 32°30′08″E / 46.6681°N 32.5022°E / 46.6681; 32.5022
Map
Altitudea45 m, itsas mailaren gainetik
Historia eta erabilera
Izenaren jatorriaKherson
Aireportua
Pistak
NorabideaMaterialaLuzeZabal
03/21
Zerbitzu hiriaKherson
Webgune ofiziala

Airelineak eta helmugak

2022ko otsailaren 24tik aurrera, Khersongo bidaiari-hegaldi guztiak eten egin dira, modu mugagabean.[1]

Aurretik, honako aire-konpainia hauek aireportuan hegaldi erregularrak eta charter-hegaldiak egiten zituzten:[2]

AirelineaHelmuga(k)
Pegasus AirlinesIstanbulSabiha Gökçen (2022ko azaroaren 1etik aurrera)[3]
SkyUpAntalya, Xarm el-Xeikh[4][oh 1]
Turkish AirlinesIstanbul
Ukraine International AirlinesKiev–Boryspil

Estatistikak

UrteaBidaiariakAldaketa
20147,900
201561,235 %675.1
201662,557[5] %2.2
2017105,900[6] %69.3
2018150,100[7] %41.7
2019154,046[8] %2.6

Khersongo aire-basea

Ikus, gainera: «Txornobaivkako erasoak»

Basea, Thornobaivkkoa aireportu gisa ere ezaguna, Ukrainako Armadaren Hegazkineriaren Hegazkintza Banatuko 11. Erregimentuaren egoitza da.[9]

2022ko Errusiako Ukrainaren inbasioan zehar lehen erasotutako Ukrainako aire-baseetako bat izan zen;[10] hala, Errusiako Indarrek aire-basea hartu zuten Khersongo guduan zehar, urte bereko martxoaren 2an, bai eta bertan komando-postu bat antolatu ere, Ukrainako Armadak ordutik hainbat aldiz jomugan jarri duena.[11] Martxoaren 16an, Ukrainak errusiar indarren aurkako aire-eraso bat hasi zuen aire-basearen aurka, non, gutxienez, zazpi helikoptero eta ibilgailu ugari suntsitu zituen.[12] Ukrainako funtzionarioek esan zutenez, erasoen ondorioz Errusiako goi-mailako bi komandante hil ziren: Andrei Mordvitxev[13] eta Jakov Rezantsev jeneralak.[11] Martxoaren 23an, Ukrainako hedabideek satelite-bidezko irudiak aipatu zituzten, Errusiaren hegazkin militar gehienak aireportutik kendu zirela erakusten zutenak, nahiz eta tropak lurrean jarraitzen zuten oraindik.[14]

Oharrak

Erreferentziak