Melissa Wu

Melissa Wu, ezizenez Mel Woodles (Sydney, 1992ko maiatzaren 3a), australiar tranpolin jauzilaria da. Lau Olinpiar Jokotan hartu du parte,[1] eta bi domina eskuratu ditu, Pekinen zilarrezkoa eta Tokion brontzezkoa.

Melissa Wu
Bizitza
JaiotzaPenrith (en) Itzuli1992ko maiatzaren 3a (32 urte)
Herrialdea Australia
Familia
Familia
Jarduerak
Jarduerakjauzilaria eta igerilaria
Pisua50 kilogramo
Altuera152 zentimetro

Facebook: Melissa.Paige.Wu Twitter: MelissaPaigeWu Instagram: melissapaigewu TikTok: melissawu7 Edit the value on Wikidata

Kirol ibilbidea

Ama australiarra du, eta aita, txinatar jatorrikoa. 11 urte zituela hasi zen jauziak praktikatzen, eta lehenengo urtean humeroa hautsi zuen.[2] 2007an, 10 metrotako plataforma sinkronizatuan, Munduko txapelketan bigarren egin zuen, eta, 2008ko Pekingo Olinpiar Jokoetan, brontzezko domina lortu zuen. Briony Cole izan zuen lagun ariketa horretan.[1]. Domina bat jauzietan irabazten zuen emakumezko australiar gazteena izan zen.[3]

Hurrengo Olinpiar jokoetan, dominetatik gertu egon zen, Londresen laugarren egin baitzuen eta Rion bosgarren. Tokioko Olinpiar Jokoetan, brontzezko domina eskuratu du 10 metroko plataforman bakarkako lehiaketan.[4]

Palmaresa

Udako Olinpiar Jokoak
TxapelketaDominaKategoria
Pekin 2008 10m plataforma sinkronizatua
Londres 20124.a10m plataforma sinkronizatua
Rio 20165.a10m plataforma sinkronizatua
Tokio 2020 10m plataforma bakarka
Munduko txapelketak
TxapelketaDominaKategoria
Melbourne 2007 10m plataforma sinkronizatua
Shanghai 2011 10m plataforma sinkronizatua
Kazan 2015 10m plataforma sinkronizatua mixtoa
Munduko Kopak
TxapelketaDominaKategoria
Changzhou 2010 10m plataforma sinkronizatua
10m plataforma bakarka
Pekin 2008 10m plataforma sinkronizatua
Shanghai 2014 10m plataforma bakarka
Rio 2016 10m plataforma bakarka

Erreferentziak

Kanpo estekak