2008ko Udako Olinpiar Jokoak

2008ko Olinpiar Jokoak gertakari honen XXIX. edizioa izan ziren. Txinako Beijing hirian ospatu ziren, 2008ko abuztuaren 8tik abuztuaren 24ra arte. Lehenengo aldia izan zen jokoak Txinan ospatzen zirela eta 10.500 kirolarik 28 kirol ezberdinetan parte hartu zuten. Futbolaren atala Qingdao, Tianjin, Shenyang eta Shangai hirietan ospatu zuten, Bela Qingdaoko portuan eta hipika Hong Kongen.

2008ko Udako Olinpiar Jokoak
Irudia
Jatorrizko izena(zh) 第二十九届夏季奥林匹克运动会
MotaUdako Olinpiar Jokoak
Denbora-tarte2008ko abuztuaren 8a - 2008ko abuztuaren 24a
Data2008
Edizio zenbakia29
2004
2012
KokalekuPekin
HerrialdeaTxinako Herri Errepublika
Partehartzaile kopuru204
10.942
Parte-hartzaileak
MaskotaFuwa (en) Itzuli
Beste batzuk
Kirol proba olinpiko302
Osatuta

Webguneolympics.com…
Youtube: UCcdMukF6OwIfMQBCIXpzCpQ Edit the value on Wikidata

Hautaketa

2001eko Uztailaren 13an aukeratu zuen Nazioarteko Batzorde Olinpikoak, bere 112. bileran Moskun. Beijingek 56 botorekin Toronto, Paris, Istanbul eta Osakari irabaziz.

Nazioarteko Batzorde Olinpikoaren 112. Bilera
2001eko Uztailaren 13a, Mosku, Errusia
HiriaEstatuaBotoak
BeijingTxina4456
TorontoKanada2022
ParisFrantzia1518
IstanbulTurkia179
OsakaJaponia6-

Tortxa Olinpikoaren ibilbidea

2007ko Apirilaren 26ean aurkeztu zuten tortxa olinpikoa Beijingen, Nazioarteko Batzorde Olinpikoko presidenteak eta Joko Olinpikoen antolatzaileak.

Tortxaren goiburua, Pasioa piztu eta ametsak erdibanatu izan zen. 130 egunetan 137.000 km ibiltzea zuen helburu eta 23 estatu bisitatzea. Horien artean, Txinako 115 hiri.

Maskotak

Joko hauetako maskota ofizialak 5 izan ziren eta guztiak elkartuta Fuwa deitu zituzten (福娃, zorte onaren umeak). 2005eko azaroaren 11n aurkeztu zituzten, Beijingo Olinpiar Jokoak hasi baino 1.000 egun lehenago. Maskoten izenak hauek ziren: Beibei, Jingjing, Huanhuan, Yingying eta Nini; bakoitzak Běijīng huānyíng nǐ (北京欢迎你) izen bakoitzak aurreko esaldiaren silaba bat errepikatzen du eta esaldiarne esanahia, Ongi etorri Beijingera. Gainera, bost aukeratu zituzten, Olinpiadetako banderak 5 eraztun dituelako eta taoismoak 5 elementu (ura, egurra, sua, lurra eta metala) dituelako.

Egoitzak

Jokoetarako egoitzak guztiak Beijing hirian zeuden, zerrendako azken 6 egoitzak alde batera utzitza, hauek Txinako beste hiri batzuetan kokatuta daudelarik. Eraikinik garrantzitsu eta esanguratsuena Nazio Estadioa da, bere itxura moderno eta bereziarengatik.

  • Beijingo Nazio Estadioa
  • Beijingo Ur-kirol Nazio Zentroa
  • Beijingo Nazio Estadio Estalia
  • Beijingo Tiro Gela
  • Wukesong Estadioa
  • Laoshan Belodromoa
  • Shunyi Arraun eta Kanoa Parke Olinpikoa
  • Txinako Nekazaritza Unibertsitateko Gimnasioa
  • Peking Unibertsitateko Gimnasioa
  • Beijing Zientzia eta Teknologia Unibertsitateko Gimnasioa
  • Beijingo Teknologia Unibertsitateko Gimnasioa
  • Olympic Green Tenis Zentroa
  • Kirol Olinpikoen Zentroa
  • Kirol Olinpikoen Zentroko Gimnasioa
  • Langileen Estadioa
  • Langileen Arena Estalia
  • Hiriburuko Estadio Estalia
  • Fengtai Softball Zelaia
  • Ying Tung Natatorium
  • Laoshan Mendiko Bizikleta Ibilbidea
  • Beijing Shooting Range Clay Target Zelaia
  • Beijing Teknologia Institutuko Gimnasioa
  • Beihang Unibertsitateko Gimnasioa
  • Olympic Green Kontzentzio Zentroa
  • Olympic Green Hockey Zelaia
  • Olympic Green Arku Zelaia
  • Wukesong Beisbol Zelaia
  • Hondartza Boleibol Zelaia
  • BMX Zelaia
  • Triathlon Pista
  • Hiri Ziklismoko Ibilbidea
  • Qingdao Nazioarteko Bela Zentrua: Qingdaon.
  • Shanghai Estadioa: Shanghain.
  • Qinhuangdao Kirol Olinpikoen Estadioa: Qinhuangdaon.
  • Hong Kong Hipika Zelaia: Hong Kongen.
  • Tianjin Estadio Olinpikoa: Tianjinen.
  • Shenyang Kirol Olinpikoen Estadioa: Shenyangen.

Domimak


PostuaEstatuaUrreaZilarraBrontzeaGuztira
1  Txina512128100
2  Ameriketako Estatu Batuak363836110
3  Errusia23212872
4  Erresuma Batua19131547
5  Alemania16101541
6  Australia14151746
7  Hego Korea1310831
8  Japonia961025
9  Italia8101028
10  Frantzia7161740

Euskaldunak Olinpiar Jokoetan

26 Euskal kirolariek hartu zuten parte Olinpiar Joko hauetan. Denek Espainiako olinpiar taldean hartu zuten parte, kirolariak Hegoaldekoak baitziren, aldiz, ez zen Iparraldeko kirolaririk sailkatu Jokoetarako Frantziar taldean.Esan genezake kirolari gehienak Gipuzkoarrak zirela. Kirolarik gutxien eman zituen lurraldea aldiz, Nafarroa.

Egutegia

Beijingo Olinpiar Jokoetan, 28 kiroletako 302 txapelketa egon ziren. Hurrengo taulan, kirol bakoitza ospatu zen egutegia ikus daiteke. Halaber, finalen egunak noiz izan ziren.


 ● Irekiera ● Txapelketak ● Finalak ● Erakustaldia ● Itxiera
Abuztuak6789101112131415161718192021222324Guz.
Zeremoniak
Arkua11114
Atletismoa246653677147
Badmintona1225
Beisbola11
Saskibaloia112
Boxeoa5611
Kanoa226616
Txirrindularitza1121312321118
Jauziak111111118
Hipika211116
Esgrima11112111110
Belar Hockeya112
Futbola112
Gimnasia11114441118
Eskubaloia112
Judoa222222214
Pentatloi garaikidea112
Arraunketa7714
Bela21222211
Tiroa22221212115
Softballa11
Igeriketa444444441134
Igeriketa sinkronizatua112
Ping-ponga11114
Taekwondo22228
Tenisa224
Triatloia112
Boleibola11114
Waterpoloa112
Halterofilia122222111115
Borroka2232222318
Abuztuak6789101112131415161718192021222324302


Kirolak

 

Kirol hauetaz gain beste batzuk ere jokatu ziren erakusketa moduan. Horien artean Wushu-Kung Fu kirola dago, zeinetan euskal federazioa existitzen den. Lehenengo aldia izan zitekeen Euskal Herriak ordezkaritza ofizial bat zuena Olinpiar Joko batzuetan, baina Euskal Autonomia Erkidegoko kirol arduradunak ez zuen eskaria sinatu eta horren ondorioz ezin izan zuen parte hartu. Arrazoietako bat kirol honen federazioa ez onartzea da, Judoaren barruan kokatu beharko litzatekelako.[1]

Olinpiar Jokoak Telebistan

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak