A Little Princess (1995eko filma)

A Little Princess (euskaraz Printzesatxo Bat) 1995eko Alfonso Cuarón mexikar zinema zuzendariak zuzendutako drama film bat da. Frances Hodgson Burnett britainiar idazlearen 1905eko izenburu berdineko eleberrian oinarritua dago eta 1939ko filmaren eragina ere badu. Eleanor Bron, Liam Cunningham, Liesel Matthews, Vanessa Lee Chester, Rusty Schwimmer, Arthur Malet eta Errol Sitahal aktoreek antzeztu zuten.

A Little Princess (1995eko filma)
Patrick Doyleren filma
Egilea(k)Patrick Doyle
Argitaratze-data1995
IzenburuaA Little Princess
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoafilm dramatikoa, haurrentzako filma, fantasiazko filma, film komikoa, eleberri batean oinarritutako filma eta magic realist film (en) Itzuli
Iraupena97 minutu
Koloreakoloretakoa
Deskribapena
OinarrituaA Little Princess (en) Itzuli
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Alfonso Cuarón
Gidoigilea(k)Elizabeth Chandler (en) Itzuli
Richard LaGravenese
[[Kategoria:Elizabeth Chandler (en) Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
Eleanor Bron
Liam Cunningham (Rama (mitologia))
Vanessa Lee Chester
Liesel Pritzker Simmons
Alison Moir (en) Itzuli
Arthur Malet
Camilla Belle
Taylor Fry
Vincent Schiavelli




[[Kategoria:Alison Moir (en) Itzuli antzeztutako filmak]]



Ekoizpena
EkoizleaMark Johnson
Amy Ephron

Konpainia ekoizleaBaltimore Pictures (en) Itzuli
[[Kategoria:Baltimore Pictures (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
EdizioaSteven Weisberg
Bestelako lanak
MusikagileaPatrick Doyle
Argazki-zuzendariaEmmanuel Lubezki
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaNew York eta India
Historia
Nominazioak

IMDB: tt0113670 Filmaffinity: 395257 Allocine: 47096 Rottentomatoes: m/1061812-little_princess Mojo: littleprincess Allmovie: v134672 TCM: 81581 Metacritic: movie/a-little-princess TV.com: movies/a-little-princess Netlix: 705734Edit the value on Wikidata

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Sara Crewe (Liesel Matthews) sormen sko eta oparoa duen neskatoa da, ipuin eta kontakizunak sortu eta kontatzearen zalea. Ama hila izan arren, Richard (Liam Cunningham) kapitain alargun eta aita maitakorrarekin batera India exotikoan zoriontasunean bizi dira.

Baina Lehen Mundu Gerra hastean, Britainiar Armadak aitari dei egin eta Sarak bere ama zena haurtzaroan egon zen New Yorkeko neskentzako barnetegi batean sartu beharko da. Berehalako, Sara barnetegiko zuzendaria den Minchin (Eleanor Bron) andereino zorrotz eta desarseginari ezkerreko begitik sartuko zaio, neskato kaxkarin eta mainontzi bat dela uste baitu. Dena den, aitaren dirua barnetegira iristen denez, Sara egoera pribilegiatu batean biziko da.

Baina egun batez, aita gerran hil delakoa albistea iritsi eta Sarari bizitza goitik behera txarrerako aldatuko zaio. Jada bi gurasoak hilik eta erabateko umezurtza denez, barnetegiko bere egonera lanak eta garbiketak eginez lortu beharko du, kaleratu ez dezaten.

Dena den, Sarak bere jatortasun eta bihotz onari esker piskanaka beste nesken benetazko adiskide bilakatzea lortutako du, gainera bere aita gudalekuan hil ez dela eta bizirik jarraitzen duenaren itxaropena mantenduko du.

Aktoreak

  • Liesel Matthews: Sara Crewe
  • Eleanor Bron: Maria Minchin andereinoa
  • Liam Cunningham: Crewe kapitaina, Sararen aita alarguna / Rama printzea
  • Taylor Fry: Lavinia
  • Vanessa Lee Chester: Becky
  • Heather DeLoach: Ermengarde
  • Arthur Malet: Charles Randolph
  • Errol Sitahal: Ram Dass
  • Rusty Schwimmer: Amelia Minchin andereinoa
  • Alison Moir: Sita printzesa
  • Peggy Miley: Mabel, sukaldaria
  • Rachael Bella: Betsy
  • Kelsey Mulrooney: Lottie
  • Time Winters: Frances
  • Lomax Study: Monsieur Dufarge, frantsesezko irakaslea
  • Vincent Schiavelli: Barrow jauna, notarioa
  • Camilla Belle: Jane
  • Alexandra Rea-Baum: Gertrude
  • Darcie Bradford: Jesse
  • Kaitlin Cullum: Ruth
  • Lauren Blumenfeld: Rosemary

Kanpo estekak