Jean Simmons

Jean Simmons (Londres, Erresuma Batua, 1929ko urtarrilaren 31Santa Monica (Kalifornia), Ameriketako Estatu Batuak, 2010eko urtarrilaren 22a) Jean Merilyn Simmons aktore britainiarraren izen artistikoa izan zen. 1950eko hamarkadara arte, Britainia Handian egindako filmetan hartu zuen parte eta, hortik aurrera, Kalifornian bizi izan zen Hollywooden lanean arituz. 2 alditan Oscar Sarietarako izendapena jaso zuen. Nabarmentzeko filmak hurrengoak izan ziren, besteak beste: Hamlet (Laurence Olivierek zuzendutako bertsioa), William Wylerren The Big Country, Mervyn LeRoyren Home Before Dark, Stanley Kubricken Spartacus edo Richard Brooksen Elmer Gantry.

Jean Simmons

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJean Merilyn Simmons
JaiotzaLondres1929ko urtarrilaren 31
Herrialdea Erresuma Batua
 Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaCrouch End
Santa Monica
Londres
Lehen hizkuntzaIngeles britainiarra
HeriotzaSanta Monica2010eko urtarrilaren 22a (80 urte)
Hobiratze lekuaHighgate Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: birikako minbizia
Familia
AitaCharles Simmons
Ezkontidea(k)Stewart Granger  (1950eko abenduaren 20a -  1960ko abuztuaren 12a)
Richard Brooks  (1960ko azaroaren 1a -  1977)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaAida Foster Theatre School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakzinema aktorea, haur-aktorea, dantzaria, telebista-aktorea, antzerki aktorea eta aktorea
Lantokia(k)Ameriketako Estatu Batuak eta Erresuma Batua
Jasotako sariak

IMDB: nm0001739 Allocine: 2659 Rottentomatoes: celebrity/jean_simmons Allmovie: p65749 TCM: 177854 TV.com: people/jean-simmons
Musicbrainz: 29b427f5-0a4f-45a6-8e70-ccbee7879e6b Discogs: 1563067 Find a Grave: 46993553 Edit the value on Wikidata

Biografia eta lana

Jean Simmons Londresko Lower Hollowayn jaio zen, Erresuma Batuan, 1929ko urtarrilaren 31n. Aita Charles Simmons izan zuen Brontzea lortu zuena gimnasian1912ko Udako Joko Olinpikoetan eta ama, berriz, Winifred Simmons (jaiotzez, Loveland) izan zuen.

Lau senideetatik gazteena izan zen Jean, Lorna, Harold eta Edna aurretik izan zituelarik.

14 urte besterik ez zuen antzezten hasi zenean[1].

II. Mundu Gerra garaian, familia osoa ebakuatu zuten Winscombera, Somerseten. Aita soinketako irakasle zen eta Sidcot Schoolen aritu zen bolada batean; tarte horretan, Jean eta bere ahizpa zaharrena abesten hasi ziren eta, Londresera itzuli zirenean, Aida Fosterren Dantza Eskolan hasi zen ikasten, Val Guest zuzendariak aurkitu zuelarik. 200 bat aspirante artetik aukeratu zuten Give us the moon (1944) Val Guest eta Caryl Brahmsen filma egiteko[2] eta berehala hartu zuen Erresuma Batuan, batez ere, David Leanen Great Expectations filman izan zuen parte-hartzearekin (1946).

Gehitzen joan ziren agerpenak handik aurrera: Gabriel Pascalen Caesar and Cleopatra (1946), Michael Powell eta Emeric Pressburger zuzendutako Black Narcissus (1947) eta, batez ere, Ophelia izan zenean Laurence Olivierrek zuzendu eta protagonizatu zuen William Shakespearen Hamlet (1948) lanaren adaptazioa. Lan honegatik izendatu zuten Jean Simmons 1948ko Oscar Sarietarako (Ez zuen, hala ere, hura lortuko, Claire Trevorrentzat izan baitzen, Cayo Largon egin zuen paperagatik).

Baina izendapenak asko balio izan zion Jeani, estatubatuar ekoizleen arreta erakarri zuelako.

1950ean ezkondu zen Stewart Granger aktorearekin eta laster izan zuen Frank Sinatra eta Marlon Brandoren ondoan lan egiteko aukera: Joseph L. Mankiewiczen Guys and Dolls (1955). Bere ahots propioa erabili zuen kanturako eta lehen Urrezko Globoa jaso zuen. 1960an, Simmons eta Granger bereiztu egin ziren. Ez zen denbora asko pasa Richard Brooks idazle eta zuzendariarekin ezkonduko zen arte[3].

1950eko hamarkadan, Jean Simmons ohiko bihurtu zen Hollywoodeko ekoizpenetan. Hauek dira horietako beste lan batzuk: Chester Erskinen Androcles and the Lion (1952), Otto Premingerren Angel Face (1953), Henry Kosterren The Robe (1953), Michael Curtizen The Egyptian (1954), Henry Kosterren Desireé (1954)

1958an, William Wylerren The Big Country, Mervyn LeRoyren Home Before Dark nabarmendu behar dira eta baita Stanley Kubricken Spartacus (1960) filma ere.

1960an, Richard Brooks zinema zuzendariarekin ezkondu zen eta honen agindupean egin zuen bere film onenetarikoa: Elmer Gantry (1960). 1969an, berriro egin zuten lan elkarrekin The Happy Ending lanean eta Oscar Sarirako izendapena jaso zuen oraingo honetan Janek.

Bi seme-alaba ere izan zituen, senar bakoitzarekin bana: Tracy Granger eta Kate Brooks.

Azken urteak

1970eko hamarkadan zinetik aldentzen joan zen eta telebistara hurbildu zen. Lan onak egin zituen hemen ere, North and South edo The Thorn Birds eta azken lan honek eman zion Emmy Saria.

2000ko hamarkadan ere lanean jarraitu zuen noizik behin, animazio-filmetan ahotsa jarriz.

2010eko urtarrilaren 22an, biriketako minbiziak hil zuen Kaliforniako Santa Monicako etxean. 81 urte betetzear zegoen eta bere txakurra (Mr. Gates) eta bi katuekin (Adisson eta Megan) bizi zen[4][3].

Filmografia

  • Sports Day (1944)
  • Give us the Moon (1944)
  • Mr. Emmanuel (1944)
  • Kiss the Bride Goodbye (1945)
  • Meet Sexton Blake (1945)
  • The Way to the Stars (1945)
  • Caesar and Cleopatra (1945)
  • Great Expectations (1946)
  • The Woman in the Hall (1947)
  • Uncle Silas (1947)
  • Black Narcissus (1947)
  • Hungry Hill (1947)
  • Hamlet (1948)
  • The Blue Lagoon (1949)
  • Adam and Evelyne (1949)
  • So Long at the Fair (1950)
  • Cage of Gold (1950)
  • Trio (1950)
  • The Clouded Yellow (1951)
  • Angel Face (1952)
  • Androcles and the Lion (1952)
  • Young Bess (1953)
  • Affair with a Stranger (1953)
  • The Robe (1953)
  • The Actress (1953)
  • She Couldn't Say No (1954) (AKA Beautiful but Dangerous )
  • Demetrius and the Gladiators (1954)
  • The Egyptian (1954)
  • A Bullet Is Waiting (1954)
  • Désirée (1954)
  • Footsteps in the Fog (1955)
  • Guys and Dolls (1955)
  • Hilda Crane (1956)
  • This Could Be the Night (1957)
  • Until They Sail (1957)
  • The Big Country (1958)

  • Home Before Dark (1958)
  • This Earth Is Mine (1959)
  • Elmer Gantry (1960)
  • Spartacus (1960)
  • The Grass Is Greener (1960)
  • All the Way Home (1963)
  • Life at the Top (1965)
  • Mister Buddwing (1966)
  • Divorce American Style (1967)
  • Rough Night in Jericho (1967)
  • Heidi (1968)
  • The Happy Ending (1969)
  • Say Hello to Yesterday (1971)
  • Mr. Sycamore (1975)
  • The Dain Curse (TV) (1978)
  • Dominique (1978)
  • Beggarman, Thief (TV) (1979)
  • A Small Killing (TV) (1981)
  • The Thorn Birds (TV) (1983)
  • December Flower (TV) (1984)
  • Midas Valley (TV) (1985)
  • Yellow Pages (1985)
  • North and South (1985)
  • North and South Book II (1986)
  • Perry Mason " The Case of the Long Lost Love" (1987)
  • The Dawning (1988)
  • Great Expectations (1989)
  • Star Trek: The Next Generation (1991)
  • Dark Shadows (1991)
  • They Do It with Mirrors (1991)
  • How to Make an American Quilt (1995)
  • Daisies in December (TV) (1995)
  • Final Fantasy: The Spirits Within (2001) (voice)
  • Jean Simmons: Rose of England (2004) (documentary)
  • Howl's Moving Castle (Hauru no ugoku shiro) (2004) (voice)
  • Through the Moebius Strip (2005)
  • Shadows in the Sun (2008)

Sariak eta izendapenak

  • Emmy Saria bigarren mailako aktoreari saria, The Thorn Birds telesailarengatik 1983an.
  • Golden Globe saria, 1956ko Guys and Dolls musikalarengatik.
UrteaAssociationKategoriaLanaEmaitza
1949Academy AwardsBest Supporting ActressHamletIzendapena
1953National Board of ReviewBest ActressThe Actress / The Robe / Young BessIrabazlea
1956Golden Globe AwardsBest Actress – Motion Picture Musical or ComedyGuys and DollsIrabazlea
1957BAFTA AwardsBest Foreign ActressGuys and DollsIzendapena
1958Golden Globe AwardsBest Actress – Motion Picture Musical or ComedyThis Could Be the NightIzendapena
1959Golden Globe AwardsBest Actress – Motion Picture DramaHome Before DarkIzendapena
1961BAFTA AwardsBest Foreign ActressElmer GantryIzendapena
1961Golden Globe AwardsBest Actress – Motion Picture DramaElmer GantryIzendapena
1970Academy AwardsBest ActressThe Happy EndingIzendapena
1970Golden Globe AwardsBest Actress – Motion Picture DramaThe Happy EndingIzendapena
1983Primetime Emmy AwardsOutstanding Supporting Actress in a Miniseries or a MovieThe Thorn BirdsIrabazlea
1984Golden Globe AwardsBest Supporting Actress – Series, Miniseries or TelevisionThe Thorn BirdsIzendapena
1989Primetime Emmy AwardsOutstanding Guest Actress in a Drama SeriesMurder, She WroteIzendapena
1996Screen Actors Guild AwardsOutstanding Performance by a Cast in a Motion PictureHow to Make an American QuiltIzendapena

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jean Simmons