Nagore Aranburu

euskal aktorea

Nagore Aranburu (Azpeitia, Gipuzkoa, 1976) gipuzkoar aktore eta gidoilaria da.[1]

Nagore Aranburu

Bizitza
JaiotzaAzpeitia, 1976 (47/48 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakaktorea eta gidoilaria

IMDB: nm1084844 Instagram: nagore.aranburu Edit the value on Wikidata

Urte batzuetan Zurriola Antzerki Eskolako irakaslea izan zen.[2][3][4]

Biografia

Gaztetatik hasi zen antzerkian lanean, Antxieta Antzerki Taldean, 12 urterekin parte hartu zuen lehen aldiz antzezlan batean. Harrezkero, interpretazio munduan aritu da arlo guztietan: telebistan, zineman eta batik bat antzerkian. 1999an Euskal Aktoreen Batasunak emandako Aktore Berri Onenaren saria jaso zuen.[5]

Telebistako programa ugaritako gidoiak idatzi ditu: Wazemank, Sorginen laratza, Brinkola edota Martin.[6] Wazemank-en egindako lanagatik Telebistako Argia saria jaso zuen 2007an, Mikel Pagadizabalekin batera.[7]

Euskal Herritik kanpo, bere lanik ezagunena Loreak filma da, Espainiako Zinema Akademiak Ingelesa ez den hizkuntza batean egindako film onenaren Oscar Sarirako hautagai izendatua.[8] Halaber, 2014an Tokioko Latin Beat jaialdiko Emakumezko Aktore Onenaren saria irabazi zuen film horretan egindako lanagatik.[9]

Lanak

Filmak

Film laburrak

  • Algo para descongelar (2005)
  • Él nunca lo haría (2009)
  • Zarautzen erosi zuen (2014). Miren. Zuz.ː Aitor Arregi

TB-filmak

Telebistan

Antzerkia

Sariak eta errekonozimenduak

Erreferentziak

Kanpo estekak