Ansikte mot ansikte

Ansikte mot ansikte (euskaraz: «Aurrez Aurre») 1976ko Ingmar Bergman suediar zinema zuzendari eta gidoigileak zuzendu eta idatzitako drama film bat da. Liv Ullmann, Erland Josephson, Gunnar Björnstrand, Aino Taube eta Kristina Adolphson aktoreek antzeztu zuten.

Ansikte mot ansikte
Jatorria
Argitaratze-data1976
IzenburuaAnsikte mot ansikte
Jatorrizko hizkuntzasuediera
Jatorrizko herrialdeaSuedia
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoabeldurrezko zinema eta film dramatikoa
Iraupena114 minutu
Koloreakoloretakoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Ingmar Bergman
Gidoigilea(k)Ingmar Bergman
Antzezlea(k)
Liv Ullmann
Erland Josephson
Gunnar Björnstrand
Gösta Ekman
Birger Malmsten
Lena Olin
Donya Feuer
Aino Taube
Gösta Ekman
Marianne Aminoff
Kari Sylwan
Daniel Bergman











Ekoizpena
EkoizleaLars-Owe Carlberg
Ingmar Bergman

Konpainia ekoizleaDino De Laurentiis Corporation (en) Itzuli
[[Kategoria:Dino De Laurentiis Corporation (en) Itzuli ekoitzitako lanak]]
Bestelako lanak
MusikagileaWolfgang Amadeus Mozart
Argazki-zuzendariaSven Nykvist
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaSuedia
Argumentu nagusiaPsikoanalisia, psychological repression (en) Itzuli, coming to terms with the past (en) Itzuli, buruko gaitza eta family relation (en) Itzuli
Historia
Nominazioak

IMDB: tt0074147 Filmaffinity: 215230 Allocine: 52954 Rottentomatoes: m/face_to_face_1976 Allmovie: v16545 TCM: 74437 TV.com: movies/face-to-face-1976 Netlix: 60010333Edit the value on Wikidata

Emakumezko aktore onenaren Oscar Sariaren (Liv Ullmann) eta Zuzendari onenaren Oscar Sariaren (Ingmar Bergman) izendapenak jaso zituen.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Jenny Isaksson doktorea (Liv Ullmann) lanbidez psikiatra da eta beste psikiatra batekin ezkondua dago (Sven Lindberg). Biak alaba nerabe baten (Helene Friberg) gurasoak dira eta euren lanetan arrakasta duten senar-emazteak dira, baina senarra eta alaba etxetik kanpo dauden aldi batean Jenny piskanaka-piskanaka krisialdi batean barneratuko da. Ezinegona sortarazten dioten iraganeko irudi eta emozioek jarraitzen dute, eta azkenik, emazte, mediku eta pertsona gisa mentalki gainezka egiten hasiko da.

Aktoreak

  • Liv Ullmann – Jenny Isaksson doktorea
  • Erland Josephson – Tomas Jacobi doktorea
  • Aino Taube – Amona
  • Gunnar Björnstrand – Aitona
  • Kristina Adolphson – Veronica erizaina
  • Marianne Aminoff – Jennyren ama
  • Gösta Ekman – Mikael Strömberg
  • Helene Friberg – Anna, Jennyren alaba
  • Ulf Johansson – Helmuth Wankel
  • Sven Lindberg – Jennyren senarra
  • Jan-Erik Lindqvist (kredituetan Jan-Erik Lindqvist gisa)
  • Birger Malmsten – Bortxatzailea
  • Sif Ruud – Elisabeth Wankel
  • Göran Stangertz – Bortxatzailea

Gainontzekoak

  • Lena Olin – Dendaria
  • Rebecca Pawlo – Dendaria
  • Gösta Prüzelius – Jennyren aita
  • Tore Segelcke – Emakumea
  • Kari Sylwan – Mari

Kanpo estekak