Blazing Saddles

Blazing Saddles (euskaraz literalki Zaldi-Eserleku Gartsuak) 1974ko Mel Brooks estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako komedia western film bat da. Gidoiak Brooks berak, Andrew Bergman, Richard Pryor, Norman Steinberg eta Al Ugerrek idatzi zuten. Cleavon Little, Gene Wilder, Harvey Korman, Slim Pickens, Madeline Kahn, Mel Brooks eta Dom DeLuise aktoreek antzeztu zuten.

Blazing Saddles
Jatorria
Argitaratze-data1974
IzenburuaBlazing Saddles
MugimenduaNew Hollywooda
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoafilm komikoa eta Westerna
Iraupena93 minutu
Koloreakoloretakoa
Deskribapena
Honen parte daNational Film Registry (en) Itzuli
Grabazio lekua(k)Kalifornia
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Mel Brooks
Gidoigilea(k)Andrew Bergman
Mel Brooks
Richard Pryor


Antzezlea(k)
Mel Brooks
Gene Wilder
Madeline Kahn
Dom DeLuise
Harvey Korman
Cleavon Little
Slim Pickens
David Huddleston
Liam Dunn
Jack Starrett
John Hillerman
Alex Karras (Mongo (en) Itzuli)
Count Basie
George Furth
Millie Slavin (en) Itzuli














[[Kategoria:Millie Slavin (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
EkoizleaMichael Hertzberg
Konpainia ekoizleaWarner Bros.
Warner Bros. Pictures (en) Itzuli

[[Kategoria:Warner Bros. Pictures (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
EdizioaDanford B. Greene
Bestelako lanak
MusikagileaJohn Morris
Argazki-zuzendariaJoseph F. Biroc
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaKalifornia
Historia
Nominazioak

warnerbros.com…
IMDB: tt0071230 Filmaffinity: 730699 Allocine: 834 Rottentomatoes: m/blazing_saddles Mojo: blazingsaddles Allmovie: v6029 TCM: 69005 Metacritic: movie/blazing-saddles TV.com: movies/blazing-saddles Netlix: 70000380Edit the value on Wikidata
BideoaYouTube

Hiru Oscar Sarietarako izendapenak jaso zituen: Emakumezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria (Madeline Kahn), Muntatze onenaren Oscar Saria (John C. Howard eta Danford B. Greene) eta Jatorrizko abesti onenaren Oscar Saria (John Morris eta Mel Brooks).

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1874, Mendebalde Urruna. Tren burdinbide linea berri baten eraikuntza eskualdean dauden hare mugikor lursailen ondorioz eten egin da. Ibilbidea aldatzera behartuak daude, horrek burdinbidea Rock Ridge mugako herritik igarotzea suposatu dezake, bertako biztanle guztiek Johnson abizena dute. Estatuko prokuratzailea den Hedley Lamarr (Harvey Korman) azpisugeak negozio biribila egiteko asmoz burdinbidea iragango den lursailak prezio baxuan erosi nahi ditu. Hortaz, bertakoak izutu eta lursailak saldu diezaizkioten Taggart ganoragabea buru duen gaizkile talde bat bidaliko du, aldiz Rock Ridgeko herritarrek gobernadoreari (Mel Brooks) sheriff berri bat ziendatu dezan eskatuko diote. Halere, egoerak gobernadorea gainditu eta honek Lamarri sheriff berri gisa Bart (Cleavon Little) izeneko burdinbideko langile afroamerikarra izendatu dezan utziko dio. Bart beltza denez, Lamarrek bere erabaki honek Rock Ridge haserretuarazi eta herria abandonatu edota sheriff beria urkatuko duten itxaropena du.

Halere, Bartek bere azerikeria eta amuerruei nahiz Jim, ezizenez "Wacoko Mutila", pistolari trebe eta alkoholikoaren laguntzari esker herritarrak baretzea lortuko du (Jim, "Wacoko Mutila": «Cecil B. DeMille berak baina jende gehiago hil beharra izan dut»). Taggartek herrira bidalitako Mongo (Alex Karras) morroia garaitu eta haren lagun egingo da, eta Lili von Shtupp (Madeline Kahn) alemaniar emakume liraina ere bere erakarpen jokoan atzemango du. Azkenean sheriffak herritarrak antolatu eta Lamarren agindupeko morroiei aurre egin diezaien konbentzituko ditu.

Aktoreak

  • Cleavon Little: Bart sheriffa
  • Gene Wilder: Jim, "Wacoko Mutila"
  • Harvey Korman: Hedley Lamarr
  • Madeline Kahn: Lili von Shtupp, "Teutoniar Sahats-Titi"
  • Slim Pickens: Taggart
  • Dom DeLuise: Tipo bitxia
  • Mel Brooks: William J. Le Petomane gobernadorea / Indiar Buruzagia
  • Liam Dunn: Johnson erreberendoa
  • George Furth: Van Johnson erreberendoa
  • Burton Gilliam: Lyle
  • John Hillerman: Howard Johnson

  • David Huddleston: Olson Johnson
  • Richard Collier: Samuel Johnson doktorea
  • Alex Karras: Mongo
  • Jack Starrett: Gabby Johnson
  • Robyn Hilton: Miss Stein, gobernadorearen idazkaria
  • Rodney Allen Rippy: Bart gaztea
  • Charles McGregor: Charlie
  • Robert Ridgely: Boris, urkatzailea
  • Carol Arthur: Harriet Johnson
  • Anne Bancroft: Eliztarren taldeko estra
  • Ralph Manza: Komisaldegian Hitler antzezten duen gizona

Kanpo estekak