Egur-ziza bikain

Egur-ziza bikaina (Gymnopilus junonius) Strophariaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Espezie honek batzuetan, aparteko neurriak hartzen ditu.

Egur-ziza bikaina
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaStrophariaceae
GeneroaGymnopilus
Espeziea Gymnopilus junonius
P.D.Orton, 1960
Banaketa mapa
Mikologia
 
orriak himenioan
 
txapel ganbila
 
himenioa adnatua da
 
hankak eraztuna dauka
 
saprobioa da
 
psikoaktiboa da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Egur-ziza bikainak motzondoan.
Egur-ziza bikaina azpitik ikusita.

Sinonimoak: Gymnopilus spectabilis (Fr.) Sing., Pholiota Spectabilis (Fr.) Guillet, Pholiota Aurea Queél.

Deskribapena

Kapela: 4 eta 12 (15) cm. arteko diametrokoa, hasieran hemisferikoa, gero ganbila, batzuetan titi apur batekin; hori kolore ederrekoa edo hori-gorrixkakoa; gainazal zuntz-duna edo xerloduna, baina ezkata sendorik gabe, benetako Pholiota-tan bezala.

Orriak: Ez estu, eskotatuak, okre-hori kolore ederrekoak, edo hori bizikoak, esporak heltzen direnean marroi-azafrai kolorekoak. Igurtziz arre-gorrixka kolorea hartzen dute.

Orri eskotatuak: Oinera iritsi baino lehentxoago eskote txiki bat duten orriak.

Hanka: 8-12 (15) x 1-3 (4) cm-koa, zilindrikoa, oinarrirantz mehetua, sendoa, horia, arre-gorrixka oinarrian. Eraztuna mintzezkoa eta ondo garatua, horia, gero herdoil kolorekoa.

Haragia: Lodia, irmoa, zurixka edo horixka, igurtziz marroi kolorea hartzen du; usain atsegina du eta zapore mingotsa.[2]

Etimologia: Gymnopilus hitza, “gymn” aurrizkitik dator, biluzia esan nahi du, eta “polis” atzizkiak, txapela esan nahi du. Kapela biluziak edo burusoilak. Junonius epitetoak Saturnoren alaba Juno jainkosa erromatarra aipatzen du.

Jangarritasuna

Pozoitsua ez den arren, bere haragia , oso mingotsa da, eta horrek janezina bihurtzen du. Mozkortu ere egiten du.[3]

Nahasketa arriskua

Espezie hau, bere generoko beste batzuetatik bereizten da, bere kapela ezkatarik gabea delako, eta bere tamaina handiagatik.[4]

Sasoia eta lekua

Udaren azkenean eta udazkenean. Sahats, makal eta pinuen enborretan edo adar-lodietan agertzen da, gehienetan taldeka. Nahasezina.[5]

Banaketa eremua

Ipar Amerika, Europa, Ipar Afrika, Asia, Australia, Zeelanda Berria.

Erreferentziak

Kanpo estekak