Erika Liriano
Erika Liriano (New York, XX. mendea) Dominikar Errepublikako kakao enpresaria da.[1]
Erika Liriano | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | New York, XX. mendea |
Herrialdea | Dominikar Errepublika |
Jarduerak | |
Jarduerak | ekintzailea |
Jasotako sariak | ikusi
|
New York hirian jaio zen Dominikar Errepublikako nekazari familia batean eta arte eszenikoetan trebatu zen Manhattan-eko Fame School-en.[2] Profesionalki, kudeaketan eta merkataritzan espezializatu zen. Human Ventures-eko kudeatzailea izan zen, non emaitza positiboak lortu zituen transakzioen fluxurako sistema zirkular bat diseinatu zuen.[3] 2022an, Inaru Cacao kakao esportatzeko enpresa zuzendu zuen, eta bere ahizpa Janett-ekin batera sortu zuen Covid-19 pandemiaren aurretik, kakaoak sortzen duen aberastasunaren banaketa bidezkoagoa izan dadin ekoizpenean eta banaketan parte hartzen duten pertsona guztien artean.[4][2][5] Enpresa horrek 1,5 milioi dolarreko finantzaketa lortu zuen 2022an. Enpresak ziurtagiri ekologikoa eman die 300 nekazariri, eta 500 tona kakaoren kontratu esklusiboak lortu ditu.[6]
BBCren arabera, 2022ko 100 emakume inspiratzaileenen zerrendan dago.[1]