Glory hole

Glory hole (literalki zulo loriatsua) pareta baten beste aldean dagoenarekin sexu erlazioak izateko helburuarekin pareta batean eginiko zulo bat da, normalki komun publiko edo bideokabina batean. Praktika honek anonimotasuna bermatzen du, batez ere homosexualitatea jazarria dagoen egoeratan[1]. Gaur egun, harreman heterosexualetan ere praktikatzen da[2].

Glory hole bat komun bateko paretan

Izen hau ere panpina puzgarri baten zuloak izendatzeko erabil daiteke.

Erabilera

Atairen Khamsa lana, XVII. mendeko irudia.

Gizon batek zulotik sartzen du zakila, masturbazioa, aho sexua, uzki sexua edo bagina sexua jasotzeko, eta, aldi berean, nolabaiteko anonimotasuna du[3][4]. Sexu-klubetan, X aretoetan, sexshopetan eta helduentzako liburu-dendetan egoten dira. Komun publikoetako zulo loriatsuak, nagusiki, begiluzeek (voyeurismo) erabiltzen dituzte, baina, toki batzuetan, jendeak, modu anonimoan, sexua praktikatzeko topalekuak dira. Nahiz eta jatorrizko praktika gay komunitatearena izan, heterosexualek ere hartu dute. Batzuetan, emakumeek ere parte hartzen dute sexu-praktika horietan, eta eduki pornografikoa duten web-gune askok heterosexualen irudiak eta bideoak ematen dituzte, zulo loriatsuak erabiliz.

Atxilotzeko edo jazarpenagatik akusatua izateko arriskua dela eta, gizon gutxik sartzen dute zakila zulo loriatsu batean, tabikearen edo hormaren beste aldean sexua praktikatuko duen pertsonaren gonbidapenik gabe. Prest dagoen parte-hartzaile baten seinale arrunt bat zulotik hatz bat edo gehiago sartzea da, oro har dei-keinuren batekin lagunduta.

HIESaren pandemiaren ondotik, praktikak jaitsiera izan zuen, arriskua zela eta[5].

Egoera legala

Edozein motatako sexu publikoa legez kanpokoa da munduko leku askotan, eta polizia operazio estaliak erabiltzen jarraitzen da lege horiek betearazteko[6]. Glory hole jardueran parte hartzen dutenen ondorio pertsonalak hauek izan dira: poliziaren ikuskapena, prentsaren umiliazioa, sarritan lan ondorioekin, eta espetxeratzea, kondena kriminal baten ondorioz.

Erreferentziak

Kanpo estekak