Gymnopilus sapineus

Gymnopilus sapineus Strophariaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Janezina da, oso zapore mikatza du. Toxikoa ere izan daiteke.

Gymnopilus sapineus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaStrophariaceae
GeneroaGymnopilus
Espeziea Gymnopilus sapineus
Murrill, 1912
Mikologia
 
orriak himenioan
 
txapel ganbila
 
himenioa adnatua da
 
hankak eraztuna dauka
 
saprobioa da
 
psikoaktiboa da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Sinonimoak: Flammula sapinea, Agaricus sapineus, Fulvidula sapinea, Agaricus penetrans, Naucoria penetrans.

Deskribapena

Kapela: Ganbiletik lau-ganbilera, neurri txikikoa, 2 eta 6 cm bitarteko diametrokoa, ertz inkurbatua gaztetan. Kapelaren azala ezkatatsua, feltroduna, leuna, lehorra, horixkatik marroi-gorrixkara doan kolorekoa, ertzak baino, erdigunea ilunagoa.

Orriak: Adnatuak, estu, hasieran zuri-horixka kolorekoak zahartzean marroi-herdoil kolorekoa orbanekin.

Hanka: 3 eta 7 cm bitarteko garaierakoa, mehea, fibrilosoa, leuna edo tomentu fin batekin, kapela baino lehenago pixka bat zurbilagoa, zahartzean marroira biratzen joaten da behetik gora. Errezel partzial oso hauskorra, laster desagertu egiten da. Oinarriko mizelioa zuri-horixka kolorekoa da.

Haragia: Zuri-hori kolorekoa. Usaingabea edo usain arin atseginekoa, zapore mikatzekoa. KOH erreaktiboarekin belztu egiten da kapela. Espora-jalkina marroi-laranja kolorekoa.[2]

Etimologia: Gymnopilus hitza "gymn" aurrizkitik dator, biluzia esan nahi du eta "polis" atzizkiak, txapela esan nahi du. Kapela biluzik edo burusoilik. Sapineus epitetoa, izei edo izei perretxikoak, esan nahi duen "sapíneus/sappinus" hitzetik dator. Hazkuntzari egiten dio erreferentzia.

Jangarritasuna

Interes gastronomikorik gabea.[3]

Nahasketa arriskua

Gymnopilus penetrans, oso antzekoa da, honen kapela leuna da, ezkata gabea.

Sasoia eta lekua

Udan eta udazkenean. Saprofitoa, eroritako pinuen egurretan. Bakartia edo talde txikitan.[4]

Banaketa eremua

Ipar Amerika, Guatemala, Honduras, Guadalupe, Argentina, Txile, Hegoafrika, Kongoko Errepublika Demokratikoa, Australia, Zeelanda Berria, Malaysia (Borneo), Europa, kanariar uharteak, Errusia, Hego Korea, Taiwan.[5]

Erreferentziak

Kanpo estekak